Urzainki

Nafarroa Garaiko udalerria

Urzainki[2] ([uɾs̻aiɲki]) Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Erronkariko ibar osoan biztanle gutxien dituena gaur egun.

Urzainki
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Urzainqui rio.jpg
Flag of None.svg
Bandera

Urzainkiko armarria
Armarria


Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
MerindadeaZangozako merindadea
EskualdeaErronkariko ibarra
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofizialaEscudo de Roncal.svg Urzainqui <> Urzainki
AlkateaJosé María Baines Conget
(GIU)
Posta kodea31416
INE kodea31245
Herritarraurzainkiar
Geografia
Koordenatuak42°49′58″N 0°56′40″W / 42.832777777778°N 0.94444444444444°W / 42.832777777778; -0.9444444444444442°49′58″N 0°56′40″W / 42.832777777778°N 0.94444444444444°W / 42.832777777778; -0.94444444444444
Azalera20,7 km²
Garaiera728 metro
Distantzia93 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria87 (2020: Green Arrow Up.svg 3)
Dentsitatea4,83 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 22,09
Ugalkortasuna[1]‰ 214,29
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 2,16 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 7,55 (2010)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.urzainqui.es/

Izan ere, Zangozako merindadeko herri honek 100 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 93 kilometrora dago.

Ezka-Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatea zaborra biltzeaz arduratzen da Urzainkin eta eskualdeko beste hainbat herritan.

GeografiaAldatu

Inguru naturala eta kokapenaAldatu

 
Ezka ibaia herritik igarotzean.

Herria Nafarroa ekialdean kokatzen da, NA-137 errepidea Burgi-Izaba norabidean jarraituta. Herria batez beste, 728 metroko altueran dago. Urzainkiko auzoak honako hauek dira besteak beste: Urrutea, Iragoisne, Iruartea, Iribarrena eta Ingruñea.

Urzainkik Izabarekin egiten du muga iparraldean, Garderekin ekialdean, Bidankozerekin mendebaldean eta Erronkarirekin hegoaldean.

Klima eta naturaAldatu

Urzainki udalerriaren gehiena mediterraneo mendialdeko klimaren menpe dago. Gunerik altuenetan eta ipar eta ipar-mendebaldera begirako guneetan, berriz, klima atlantikoa nagusitzen da. Itsasoaren mailatik dagoen altueraren arabera, urteko batez besteko prezipitazioa 1.000 eta 1.400mm bitartekoa da, eta tenperatura 10º eta 6 °C bitartekoa. Urteroko egun euritsuak 100-140 inguru izaten dira.

Landarediari dagokionez, udalerriaren ipar-mendebaldean haritzak eta pagoak ageri dira (Arrigorrietako mendilerroa), eta basa pinuak Koroako mendilerroan. Jatorrizko landaredia eta basoak nahikoa urritu dira, gizakiak eginiko zuhaitz mozketen ondorioz.

Estazio meteorologikoaAldatu

Urzainkin, itsasoaren mailatik 722 metrora, Nafarroako gobernuak 1982an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]

HistoriaAldatu

Erronkariko gainontzeko hiribilduek bezala, Urzainkik ere urteroko petxa edo zerga ordaintzen zion Nafarroako erregeari. 1412an herritarrek kaparetasun unibertsala lortu eta ordainketa horien derrigortasunetik askatzea eskuratu zuten. XIV. mendetik aurrera, biztanleria asko hazi zen, abeltzaintzaren garapena zela eta. 1802an Ezka ibaiaren gainean, zubi bat zegoen udalerriko bi auzoak elkartzen zituena, eta horrez gain, Urzainkik irina ekoizteko errota zeukan.

Erregeordeak izendaturiko alkateak eta herritarrek aukeraturiko erregidoreek zuzentzen zuten udala. XIX. mendearen erdialdean, herriak bi mila errealdun eskola zeukan. 1846an Erronkari ibarra antolakuntza administratibo moduan desegin zenean, Urzainki udalerri independente bihurtu zen.

Urzainkiar ospetsuakAldatu

Ondasun nabarmenakAldatu

DemografiaAldatu

Urzainkiko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Urzainkin.

PolitikaAldatu

Udal hauteskundeakAldatu

2007an ez zen udal hauteskunderik izan Urzainkin, ez zelako inongo talderik aurkeztu[4]. Ondorioz 2008ko maiatzaren 16an José María Baines Conget alkate izendatu zuten, kudeaketa batzordearen izenean.

2011ko udal hauteskundeetan zerrenda bakarra aurkeztu zen, Grupo Independiente de Urzainqui (GIU); José María Bainesek alkate segitu zuen eta beste bi zerrendakide zinegotzi bihurtu ziren[5].

UdaletxeaAldatu

AlkateakAldatu

2008-2011 José María Baines Conget Kudeaketa batzordea
2011-2015 José María Baines Conget GIU

Azpiegitura eta garraioakAldatu

La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:

JaiakAldatu

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa