Done Salbatzaileko Andre Mariaren baseliza
Done Salbatzaileko Andre Mariaren baseliza (erronkaribarreraz: Done Salbatzaileko Andra Mariren baseliza) Erronkariko ibaxako Urzainki udalerrian XII. mendeko kristiau baseliza bat da, gotiko estiloan.
Done Salbatzaileko Andre Mariaren baseliza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Urzainki |
Koordenatuak | 42°50′N 0°57′W / 42.83°N 0.95°W |
Historia
aldatuXII. mendearen amaieraldera eraiki zen, Zangozako eskolako erromaniko estiloan eraikia dago. Antzina eta Nafarroako konkistaren garaia arte, baseliza hau dagoen lekuan gaztelu bat zegoen, hortik bere izena.
Eraikina
aldatuDone Martie elizaren estilo eta kronologia berekoa da. Habearte bat du, hiru atalekoa, eta burualde zuzena, gurutze-gangaz estalia. Kanpoaldean, hormak harlanduzkoak dira eta kontrahormen eta oinaldean zirkuluerdiko portada txiki baten bidez zedarritzen dira. Barrualdeko erretaula barrokoa da, XVIII. mendearen lehen erdikoa, eta bankua du, hostoz jantzitako salomondarrez eta oskolezko teilatupeaz egituratutako gorputz bakarra, estipite banarekin. Nitxo nagusian XIV. mendeko gotiko estiloko titularraren tailua gurtzen da. Oinaldeko hormatik XVI. mende hasierako Gurutziltzatu baten irudia zintzilik dago, eta bertan Flandriako tradizio nagusiaren ezaugarriak nabarmentzen dira.
Erreferentziak
aldatu- Nafarroako Entziklopedia Handia | URZAINKI. (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).