Ireki menu nagusia

Anduña[1] Nafarroako iparraldeko Zaraitzu ibarraren goialdea zeharkatzen duen ibaia da. Ipar-ekialdetik etorria, Zatoia errekarekin bat egiten du Otsagabian, Zaraitzu ibaia sortuz.

Anduña
Geografia
Herrialdea Nafarroa

IbilbideaAldatu

Iturria Abodiko mendilerroaren ekialdeko muturrean dauka, mendi multzo honen eta Otsogorrigaña (1.922 m) mendiaren artean.

Hego-mendebalderuntz, Itzaltzu herritik igarotzen da lehenik eta behin eta, kilometro gutxi batzuk mendebalderago, Otsagabia herria zeharkatzen du, alde batean Iribarren, Irigoien eta Labaria auzoak eta bestean Urrutia auzoa dituela.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu