Equo
Equo (baita eQuo edo Equo izenez deitua, batzutan Q hizkia laburtua, Equo Proiektua edo Equo Fundazioa ere baderitzaio) Espainiako ezkerreko alderdi politiko ekologista eta ekosozialista bat da. 2011ko ekainaren 11an sortu zen. Oraindik ez dago Europako Alderdi Berdearen barnean, halere hark maiz babesa eman dio.
Equo | |
---|---|
![]() | |
Bozeramailea |
Ines Sabanes Florent Marcellesi |
Sorrera | 2011ko ekainaren 11a |
Egoitza nagusia |
Jiloca kalea, 4. zbk, behealdea, Madril, 28016 |
Ideologia politikoa | ekologismoa, ekosozialismoa, errepublikanismoa, federalismoa, laizismoa, |
www.partidoequo.es |
Heuren helburua honako hau zen: "ekologia politika eta berdintasun sozialaren inguruko eztabaida sortzeko gunea izatea eta mugimendu soziopolitiko bat osatzea". Equo hitza, gaztelaniazko "Ecología" ("Ekologia") eta "Equidad" ("Berdintasuna") hitzen elkarketatik eratorria da, Fernando Beltrán olerkariak asmatu zuelarik.[1]
Alderdiaren bozeramaileak ekologismoan pertsonaia nabarmenak diren Juan Lopez de Uralde donostiarra (2001-2010 bitartean Espainiako Greenpeace erakundeko ordezkaritzako zuzendaria) eta Reyes Montiel madrildarra dira.
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Equo alderdiaren webgunea (Gaztelaniaz)