Antxoritz

Esteribarko kontzejua, Nafarroa Garaian

Antxoritz[1][a] Esteribar udalerriko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean.

Antxoritz
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Antxoritz 2020.jpg
Herriko etxe bat

Escudo de Esteribar.svg
Armarria


Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaIbarrak (Iruñerria)
UdalerriaEsteribar
Administrazioa
Motakontzeju
Izen ofizialaEscudo de Esteribar.svg Antxoritz
Posta kodea31699
Herritarraantxoriztar
Geografia
Koordenatuak42°52′18″N 1°34′20″W / 42.87167°N 1.57222°W / 42.87167; -1.5722242°52′18″N 1°34′20″W / 42.87167°N 1.57222°W / 42.87167; -1.57222
Azalera2,83 km²
Garaiera533 metro
Distantzia11,5 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria32 (2020: Red Arrow Down.svg 0)

2020 urtean 32 biztanle zituen.

Bertako biztanleak antxoriztarrak dira.

IzenaAldatu

Antxoritz toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Ançoriçe (1049)
  • Ançoritz (1268)
  • Ayncoriz (1270)
  • Ançoriz (1277)
  • Ariçoriz (1279)
  • Arsoriz (1287)
  • Ainçoryz (1362)
  • Aynçoriz (1366)
  • Arçorriz (1532)
  • Ainzoriz (1534)
  • Anchoriz (1587)
  • Anchoriz (1800)
  • Antxoris (1966)
  • Antxoritz (1989)

EtimologíaAldatu

Antxoritz toponimoa zalantzazko esanahiko toponimo bat da, ziuraski, "Antxor izeneko pertsona baten jabetzako tokia" esan nahi duelarik. Lehenengo elementua identifikatu gabeko pertsona-izena da, eta bigarrena, berriz, jabetza adierazten duen atzizkia (-tz).

EzaugarriakAldatu

ArmarriaAldatu

Antxoritzeko armarria Esteribarko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]

« Hondo gorri batez eta aurrean bere koloreko zuhaitz batez osatuta dago, otso beltz batek zeharkatua »

GeografiaAldatu

Antxoritz Esteriberran dago.

Ingurune naturala eta klimaAldatu

Esteribarko udalerriaren azalera handia dela eta, klima alde handiak daude Esteribar iparraldearen eta hegoaldearen artean. Hala, udalerria klima kontinentalaren eta klima atlantikoaren mugan kokatzen da. Ezaugarri kontinental mediterraneoak ekialdean nabarmentzen dira, eta ezaugarri atlantikoak, berriz, mendebaldean. Urteko batez besteko tenperatura 8 °C eta 12 °C bitartekoa da, eta prezipitazioak 1 000 eta 1 600 mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 120 - 140 inguru izaten dira.

Pagoak eta pinu basatiek udalerriaren basoen %68 hartzen dute. Horrez gain, haritzak eta gaztainondoak daude ibarreko gunerik lauenetan. Birlandatutako basoen azalera 128 hektareakoa da, eta batez ere pinu beltz austriarra erabiliz egin zen XIX. mendetik aurrera. Pagoak ugariagoak dira udalerriaren iparraldeko gune menditsuenetan.

Estazio meteorologikoakAldatu

Esteribarren dagoen Eugi kontzejuan, itsasoaren mailatik 617 metrora, Nafarroako Gobernuak 1968an jarritako estazio meteorologikoa dago.[4] Gainera, 1975ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Irotz lekuan, itsasoaren mailatik 479 metrora.[5] Bestalde, 1995ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Zubiri kontzejuan, itsasoaren mailatik 526 metrora.[6] Irotzeko estazioa da Antxoritzerako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.


      Datu klimatikoak (Irotz, 1981-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.0 22.0 26.0 30.0 38.0 41.0 42.0 42.0 38.0 33.0 24.0 20.0 42.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.3 10.1 13.8 15.6 19.9 24.4 27.6 27.8 24.0 18.6 12.3 9.0 17.6
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.4 5.4 8.4 10.2 14.0 17.9 20.5 20.5 17.2 13.2 8.2 5.2 12.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.4 0.8 3.0 4.7 8.2 11.4 13.5 13.1 10.4 7.8 4.1 1.3 6.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -5.9 -5.0 -3.0 -0.5 2.3 5.7 7.9 7.5 4.7 1.3 -2.6 -5.1 -5.9
Batez besteko prezipitazioa (mm) 90.1 76.0 74.3 92.5 73.9 51.7 35.1 32.3 59.6 84.0 107.4 98.5 875.4
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 57.3 42.0 59.5 40.0 42.0 38.0 50.0 84.0 69.0 59.0 64.0 50.0 84.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12.0 10.9 10.4 12.8 11.3 7.0 4.3 5.7 7.7 10.9 12.3 12.7 117.9
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.5 1.5 1.1 0.7 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.5 1.5 6.8
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[7]

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

HistoriaAldatu

XI. mendearen erdialdean Larrasoañako San Agustin monasterioko "dekanietariko" bat zen, mende hori amaitu aurretik Leireko abadian sartua. Bertako bizilagunek -ziurrenik jaurerri noblekoa zen- bere elizaren patronatua 1318an Orreagako Andre Mariaren esku utzi zuten.

1802an ibarrak izendatutako diputatuak eta herriko errejidoreak gobernatzen zuten, "etxeen alternatiba bidez aukeratua", zazpi besterik ez zirenak. Bere amaieran, 740 lapurreta kalkulatu zitzaizkion, horietatik 240 labore. Bere haitzek "odol eta bizitza ugari kostatu ziren azken gerra zibilean (1872-1876koa) alderdi borrokalarietako bat puntu horretatik pasatzen saiatu zen bitartean".

DemografiaAldatu

2020 urteko erroldaren arabera 32 biztanle zituen Antxoritzek.[8]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
16 17 17 17 17 17 13 35 35 36 34 31 32 34 35 34 33 33 33 32 32

GarraioaAldatu

Autobuses Artieda autobus konpainiak Antxoritz Iruñearekin batzen du. Autobus lineek, honako ibilbideak egiten ditu:

KulturaAldatu

EuskaraAldatu

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Esteribarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Erroibar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[9]

Koldo Zuazok, 2010ean, Esteriberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[10]

Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen daude Esteribarrera (iparesteribartar eta erdiesteribartar aldaerak) eta Artzibarrera (hegoesteribartar aldaera) azpieuskalkietan. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Esteribarko mintzaira zaharra oso hiztun gutxik dakite. 2007ko udazkenean, Esteribarren ez zegoen esteribarrerazko edo artzibarrerazko euskaldun gutxienik, eta, beraz, bi azpieuskalkiak hilda daude ibarran.[11]

Euskararen Foru LegeaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Euskararen Foru Legea»

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Esteribar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 25ek zekien euskaraz.

1986tik geroztik, Esteribar udalerriaren izen ofiziala Esteribar da.

Ondasun nabarmenakAldatu

OharrakAldatu

  1. /ant͡ʃóɾit͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Antxoritz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Eugi» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Irotz» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  6. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Zubiri» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  7. Irotzeko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  8. «Antxoritz» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  9. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  10. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  11. «Esteribar - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu