Aintzioa

Erroibarko kontzejua, Nafarroa Garaian

Aintzioa[1][a] (erroibarreraz: Antxua edo Antxoa)[b] Erroibar ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioak eskualdean.

Aintzioa
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Aintzioko ikuspegi gainetik
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioak
UdalerriaErroibar
Administrazioa
Motakontzeju
Izen ofiziala Aintzioa
Burua
(2019-2023)
Denis Goiena Raton
(kontzejuburua)
Posta kodea31697
Herritarraaintzioar, antxuar, antxoar
Geografia
Koordenatuak42°55′10″N 1°25′25″W / 42.91944°N 1.42361°W / 42.91944; -1.42361
Azalera7,97 km²
Garaiera1004 metro
Distantzia34,8 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria21 (2020)

2020 urtean 21 biztanle zituen.

Bertako biztanleak aintzioarrak (erroibarreraz: antxuar edo antxoar) dira.

Aintzioa, Antxua edo Antxoa toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Ançioa (1240)
  • Aincioa (1268)
  • Ancyoa (1274)
  • Ancio (1275)
  • Aincioa (1276)
  • Aynçoa (1366)
  • Aynçioa (1428)
  • Ayncioa (1591)
  • Anicioa (1829)
  • Anzioa (1966)
  • Aintzioa (1996)

Etimologia

aldatu

Aintzioa toponimoa euskara batuan "aintzira", "zingira" edo "lokatza" bezala ezagutzen den tokiko forma da.

Ezaugarriak

aldatu

Armarria

aldatu

Aintzioko armarriak honako blasoi hau du:[3]

« Hondo urdin batez eta aurrean haritz batez osatuta dago »

Geografia

aldatu

Aintzioa Erroiberran dago.

Ingurune naturala eta klima

aldatu

Erroiberraren azalera handia dela eta bi klima ezberdin daude, iparraldeko klima azpiatlantiarra, pagadi ugari eta urte osoko prezipitazioekin, eta hegoaldeko klima azpimediterraneoa, basa pinuekin eta uda garaiko bi hilabete idorrekin. Urteko batez besteko prezipitazioak 1 200 mm dira hegoaldean, eta 2 000 mm ibarraren iparraldean. Batez besteko tenperatura 7 eta 10 gradu bitartekoa da.

Urteroko egun euritsuak 120 izaten dira ibarraren hegoaldean eta 140-150 egun iparraldean. Gunerik menditsuenetan egun euritsuak 150 baino gehiago izan daitezke.

Estazio meteorologikoak

aldatu

Erroiberran dagoen Aurizperri kontzejuan, itsasoaren mailatik 871 metrora, Nafarroako Gobernuak 1972an jarritako estazio meteorologikoa dago. [4] Gainera, 1975an, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Erro kontzejuan, itsasoaren mailatik 672 metrora.[5] Erroko estazioa da Aintziorako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.


      Datu klimatikoak (Erro, 1975-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.0 21.0 23.0 26.0 32.0 37.0 39.0 40.0 36.0 28.0 22.0 20.0 40.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.8 7.9 11.0 12.8 17.4 21.5 24.2 24.7 21.1 16.4 10.6 7.6 15.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.8 3.4 6.0 7.7 11.7 15.6 18.0 18.1 14.7 11.0 6.5 3.6 9.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1.3 -1.1 1.1 2.6 6.1 9.6 11.8 11.6 8.2 5.6 2.3 -0.5 4.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -9.2 -8.1 -5.0 -2.5 0.0 3.1 5.7 4.8 1.8 -1.4 -5.0 -8.3 -2.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 134.1 121.5 116.4 142.7 102.5 63.9 53.6 52.8 81.4 123.0 156.3 153.4 1301.6
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 71.5 63.5 67.4 59.9 60.0 60.0 61.3 100.0 110.0 86.8 83.5 88.0 110.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 13.5 11.9 12.4 15.1 14.6 9.8 7.0 7.6 9.3 13.1 14.2 14.4 142.8
Elur egunak (≥ 1 mm) 3.0 4.0 3.0 2.1 0.3 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 1.4 2.1 15.9
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[6]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Hirigintza

aldatu

Kaleak

aldatu

Herriak kale bakarra ditu:[7]

  • Done Eztebe karrika

Etxeak

aldatu

Herriak 28 etxe ditu:[7]

  • Etxeberri korrala
  • Txolda korrala
  • Juanaña korrala
  • Artxondoetxea
  • Alkitz
  • Bizkai
  • Kontzejuetxea
  • Argain
  • Txaunta
  • Luskaretxea
  • Martin Jose etxea
  • Murilloetxea
  • Txiltoetxea
  • Zarakoetxea
  • Balantzaetxea
  • Amiñarenaetxea
  • Arnegietxea
  • Amatxerenaetxea
  • Iturrienea
  • Txokolatero borda
  • Goienetxea

Historia

aldatu

Errege hiribildu bezala, 1240an jada aipatua, koroari paparrak ordaintzen zizkion diruz, garagarrez eta oloz. Orreagako Santa Mariak ondasunak eskuratu zituen 1313an.

Erroibarko tokia izanik, 1802an, jurisdikzio zibila, Erroko kondesak izendatzen zuen haraneko alkateak egikaritzen zuen, jurisdikzio "ekonomikoa" haranak aukeratutako diputatuen eta herriko erregidoreen ardurapean zegoen bitartean, hauek, auzokoen artean txandakatuz izendatzen zirelarik. 1849an 160 labore lapurtu zizkioten. 1920ko hamarkadan, ibarreko beste toki batzuetan bezala, Aintzioan koilarak eta egurrezko sardexkak, kaikuak, txokeak eta antzeko beste objektu batzuk egiten ziren.

Demografia

aldatu

2020 urteko erroldaren arabera 21 biztanle zituen Aintzioak.[8]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
26 24 24 21 20 19 19 19 18 17 16 17 16 18 19 21 21 20 19 20 21
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Politika

aldatu

Aintzioko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute. Egungo kontzejuburua Denis Goiena Raton da.

Kontzejua

aldatu

Aintzioko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatua. Kontzejuburua Denis Goiena Raton da.

Kontzejuburuak

aldatu

2011tik, Aintzioak 3 kontzejuburu izan ditu:

Kontzejuburu Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera
Jose Joaquin Villanueva Zazpe 2011 2015
Ainara Ekisoain Erro 2015 2019
Denis Goiena Raton 2019 jardunean

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Erroibarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Esteribar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[9]

Koldo Zuazok, 2010ean, Erroiberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[10]

Aintzioko azpieuskalkia erroibarrera da, eta, zehazki, Hegoerroibartar aldaera.[11]

Euskararen Foru Legea

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Euskararen Foru Legea»

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Erroibar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 24,01ek zekien euskaraz.

  • Done Eztebeko jaiak: urriaren lehen asteburuan

Ondasun nabarmenak

aldatu

Oharrak

aldatu
  1. /aint͡s̻ió.a/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban
  2. /ant͡ʃú.a/ edo /ant͡ʃó.a/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Mezkiritz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Aurizperri» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Erro» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  6. Erroko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  7. a b Erroibarko Udala. Aintzioko planoa
  8. «Aintzioa» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  9. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  10. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  11. Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. Erroibarrera.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu