Arrobi zubia
Erdi Aroko zubi erromanikoa, Auritzen kokatuta
Arrobi zubia —Zubi erromatarra ere deitua— Auritz udalerrian Erdi Aroko harrizko zubi erromaniko bat da. Donejakue Bidearen baitako ondare kontsideratzen da, Nafar Bideak Nafarroan egiten duen etaparen parte.
Arrobi zubia | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Auritz |
Koordenatuak | 42°58′27″N 1°20′24″W / 42.974168°N 1.340035°W |
![]() | |
Arkitektura | |
Estiloa | Romanesque architecture in Spain (en) ![]() |
Eramaten du | Urrobi |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-159 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
159 | |
|
Zubia
aldatuBegi bakarreko zubi sinplea da, erdi-puntuko arkua eta estilo erromanikoa duena. Urrobi ibaia zeharkatzeko balio du. Zubi hau Auritzetik Artzibarrera doan bide zaharrean dago. Auritzeko erdigunetik 1,5 km-tara dago zubia. NA-140 errepideak zubi hau baino 100 metro inguru beherako zeharkatzen du ibai hau.
Auritz zeharkatzen zuten ertaroko erromesek bide nagusia aukeratzen zuten normalean, Aurizperri eta Bizkarretatik doana. Aldiz, batzuk bide paraleloa hartzen zuten, Artzibarretik zihoana. Arrobi zubia beste bide honetan dago.
Erreferentziak
aldatu- «ARROBI - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).