Jatetxea, ordutegi zehatzetan eta saltokiaren kategoriaren (kokapen, zerbitzuaren kalitate eta erosotasunaren) araberako prezioan jaten ematen edo otorduak zerbitzatzen dituen establezimendua da. Jatetxeak parte hauek izaten ditu:

Jatetxe bateko mahaiak terraza batean bezeroak jasotzeko prest

Jatetxearen kategoria estatuan estatuko legeek xedatzen dute (sardexka bakarretik bostera), eta gida espezializatuek (Gault-Millau, Michelin, Gourmetour) finkatzen laguntzen dute, zeinek bere ikurrez.

Etimologia aldatu

Euskararen jatetxe neologismoaren sorburua garbi dago: jan + etxe. Frantsesak, berriz, latinetik hartu zuen hitza: Venite ad me omnes qui stomacho laboratis et ego restaurabo vos: "Zatoz enegana tripa-zorriak amorratzen ari zaretenok, nik suspertuko zaituztet"; restaurant, suspertzen dute.

Gaurko jatetxearen jatorria aldatu

Jatetxean elikagaia aukeratzeko ohiturak 200 urte ez du oraino. Lehenago, komentu, monastegi, ostatu, benta eta antzekoetan otordu aldaezina ematen zen. Sukaldaritzan trebe zenak ahaltsuen (merkatari, militar, erlijioso, aristokrata) etxean ziharduen lanean. Frantziako Iraultza eraginiko aldakuntza sozialaren ondotik, chef haietako askok aukeratu behar izan zuten: atzerrira joan ala... XVIII. mendeko Pariseko kale gorrian, salda eta zopak prestatzen zituen Boulanger izeneko sukaldariak restaurant (bizkortzen dute) bataiatu zituen jaki haiek, gorputz-arimaren bizigarri izango zirelakoan.

Jatetxe motak gaur egun aldatu

Gurean, dela fast food izenekoa, dela aurretiaz edo unean bertan prestaturiko ohiko edo ezohiko bazkariak hamaika toki espezializatu eta orokorretan zerbitzatzen dira, hala nola taberna, txosna, erretegi, gastro-bar, pizzeria, zinema, kiroldegi, frontoi, estadio, tren, funikular, autobus, geltoki, ibai-ontzi eta itsasontzietan, hegazkin, portu eta aireportuetan, klub, zahar etxe eta elkarte gastronomikoetan, akuario eta zoologikoetan, hotel, ostatu eta landetxeetan, okindegi, gozotegi, aterpe, asilo eta komentuetan, biltegi eta fabriketan, kantina, haurtzaindegi, eskola, lizeo, institutu eta unibertsitateetan, museo eta kasinoetan, barraka edo ferietan, errepide arrunt eta autobideko gasolindegian, benta eta askaldegi edo merenderoetan, txakolin eta txikierdietan, sagardotegian, upategian, kaleko furgoneta, orga edo karrotxoetan, restop, self eta azalera handietan, berariazko instalazio behin-behinekoetan, ospitaletako eta kaleko kafetegi, kafe-antzoki eta te-aretoetan, bistrot eta kabaretetan… denak dira jatetxe, aldez edo moldez.

Egungo eskaintza aldatu

Euskal Herrian janak transformatu eta zerbitzatzen dituzten establezimenduen tipologia etengabe ugaltzen ari da, kontsumitzaileen eskakizunei (ordutegi, prezio, dieta, kalitate, konfort, azkartasun, higiene eta beste hainbatek baldintzaturik) erantzuna eman ahal izateko. Hona hemen jatetxe edo zerbitzu mota batzuen behin-behineko sailkapen bat:

Erreferentziak aldatu

  1. Agirre, Edorta. (2022). Amantala ta mantela. Pamiela ISBN 978 84 9172 259 5..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu