Noain Elortzibar

Nafarroa Garaiko udalerria
Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elortz (argipena)».

Noain Elortzibar[2] Nafarroa Garaiko erdialdeko udalerri bat da. Soziologiaren ikuspegitik Iruñerrikoa den arren, Zangozako merindadean eta Agoizko epai-barrutian barruan dago sartuta. 48,2 kilometro karratu ditu, eta 7.837 biztanle.

Noain Elortzibar
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Noain.JPG
Noaingo etxe eta industrien ikuspegia.

Noain Elortzibarko bandera

Noain Elortzibarko armarria


Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Iruñeko merindadea
Eskualdea Iruñerria
Izen ofiziala Bandera de Noáin.svg Noáin (Valle de Elorz) <> Noain (Elortzibar)
Alkatea José Ignacio Erro
(Queremos Noáin)
Posta kodea 31110
INE kodea 31088
Herritarra noaindar, elortzibartar
Kokapena
Koordenatuak 42° 45′ 17″ N, 1° 38′ 00″ W / 42.754722222222°N,1.6333333333333°W / 42.754722222222; -1.6333333333333Koordenatuak: 42° 45′ 17″ N, 1° 38′ 00″ W / 42.754722222222°N,1.6333333333333°W / 42.754722222222; -1.6333333333333
Azalera 47,84 km2
Garaiera 450 metro
Distantzia 5 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 8.320 (2019)
Green Arrow Up.svg96 (2018)
Dentsitatea 163,82 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 87,29
Zahartze tasa[1] % 15,56
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 85,53
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 84,53 (2011)
Genero desoreka[1] % 9,97 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 12,64 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 3,83 (2010)
Euskararen erabilera % 0,1 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.noain.es/

Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zaborra biltzeaz, ura hornitzeaz eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz, Iruñeko metropoli eremuko beste hainbat herritan bezala.

GeografiaAldatu

Noain Iruñerriaren hegoaldean kokaturik dago, Nafarroa Garaiaren erdigunean eta Iruñetik bost kilometrora. Elortzibarrean Iruñerriko eta Nafarroa Garaiko bi autobide garrantzitsuenetako bik egiten dute bat, AP-15 autobidea Tuterarako norabidean, eta A-21 autobidea Jakarako norabidean.

Noainek Aranguren ibarrarekin egiten du muga iparraldean, Iruña, Beriain eta Galar Zendearekin mendebaldean, Tebas-Muru Artederreta eta Untzuerekin hegoaldean, eta Elo eta Untziti udalerriekin ekialdean; Ibargoiti, geografikoki Elo barne, izenak adierazi bezala Elortz ibaiaren goiko aldea da.

Inguru naturala eta klimaAldatu

Noainek trantsiziozko klima duenez, klima atlantikoko eta mediterraneoko espezieak ditu. Urteko prezipitazioak 700 mm inguru izaten dira, gehienak euri moduan, baina neguan elur moduan ere bai. Neguko batez besteko tenperatura 5 °C da, eta udako batez bestekoa 20 °C.

Udalerri mugakideakAldatu

Estazio meteorologikoakAldatu

Noainen bi estazio meteorologiko daude, bata Iruñeko aireportuan, eta bestea herrigunean, itsasoaren mailatik 456 metrora. Estazioa Nafarroako Foru Aldundiak jarri zuen 1975. urtean.[3]

Iruñea-Noain aireportuaren behatokiak 1975 eta 2000 artean, urtean batez beste 12,5 °C eta 721 mm prezipitazio izan zituen. Gainera, urtero, batez beste 58 egun oskarbi, 42 izozte eta 2201 eguzki-ordu izan zituen.[4]

Iruñea-Noain aireportuko datu historikoak (1971-2000)[5]
1975-2000 Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtean
Batez besteko tenperatura (°C) 5,0 6,5 8,6 10,2 14,0 17,5 20,7 20,9 18,0 13,6 8,6 6,0 12,5
Batez besteko tenperatura handiena (°C) 8,9 11,1 14,0 15,5 19,8 23,9 27,6 27,8 24,4 18,7 12,8 9,7 17,8
Batez besteko tenperatura txikiena (°C) 1,2 1,9 3,3 4,9 8,2 11,2 13,7 14,0 11,7 8,4 4,3 2,4 7,1
Prezipitazioa (mm) 63 52 52 77 74 47 40 43 43 74 80 75 721
Errekor klimatologikoak[6]
Kontzeptua Datua Data
Prezipitazio gehien egun batean (l/m²)
107,4 l/m²
1979ko urriaren 9
Tenperatura handiena (°C)
+41,2 °C
1982ko uztailaren 8
Tenperatura txikiena (°C)
-16,2 °C
1895eko urtarrilaren 12

KontzejuakAldatu

 
Elortzibarraren zati handi bat Pagadi menditik.

Honako herri hauek osatzen dute udalerria: Elortz, Ezperun, Gerendiain, Imarkoain, Noain (herriburua), Oritz, Otao, Dorre, Iharnotz, Zabalegi, Zulueta eta Andrikain. Antzina, Gorriz-Luzea izeneko herria ere bazegoen, baina hustu egin zen. Tebas ibarretik bereizi zenean 1264an, Gorriz-Luzea Tebasekin sartu zen, Teobaldo II.a erregearen aginduz.

1943an, Muru Artederreta ere Tebasi erantsi zitzaion arrazoi praktikoak zirela eta, bakarturik baitzegoen. Horrela, Tebas-Muru Artederreta udalerria sortu zen Elortzibarraren eta Alaizko mendizerraren artean. Udalerriaren mendebaldean, Erreniega mendia dago, Iruñea hegoaldean.

HistoriaAldatu

Noaini buruzko lehen dokumentua 1067. urtekoa da, bertan Iruñeko Juan apezpikua ageri da ibarreko onuradun. 1095eko beste dokumentu batean herria "Elorceibar" moduan ageri da. Teobaldo II.a erregeak Lizarrako foruaz baliatu zen Noain Tebastik banatzeko. Ondorengo mendeetan zehar, ibarra osatzen duten kontzejuetan ibarreko diputatu batek agintzen zuen, herrietako erregidoreek urtero aukeratua, Torresko kanposantuko elizan egiten zen biltzarrean. Horrez gain, herri bakoitzak justizia nahi eran kudeatzeko eskumena zeukan.

Historikoki herritar gehienak nekazariak izan dira, eta Alaitz mendizerrako larreez baliatzen ziren. XX. mendean industriaren garapenarekin batera, lantegi handiak altxatu ziren, 300 langiletik gorako bi lantegi eta 200 langiletik gorako beste bat. Horrez gain, 1970eko hamarkadatik aurrera, Noainen kokapen estrategikoa dela eta, Iruñerriko Garraioaren Hiria eta TIR aduana bertan eraiki ziren.

Ondasun nabarmenakAldatu

EkonomiaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Udalerriaren hegoaldeko muturrean, Alaizko mendilerroan, Nafarroako gobernuak eraikitako "Alaitz" izeneko parke eolikoa dago. Ezarritako indarra 33,09 megawatt da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.

IndustrialdeakAldatu

  • Garraioaren Hiria
  • Arbide Industrialdea
  • Mocholi Industrialdea
  • Noain-Eskirotz Industrialdea
  • Elortzibar Dorreko Industrialdea
  • Talluntxe Industrialdea

DemografiaAldatu

Noain Elortzibarreko populazioak ez zuen aldaketa nabarmenik izan XX. mendearen lehen erdialdean zehar, eta 1960ko hamarkadara arte beheranzko joera txikia izan zuen. 1970eko hamarkadatik aurrera, berriz, hazteko joera izan zuen, batez ere Iruñetik hain hurbil egonda eta garraiobideak hobetuta, hiriburuaren hedapenak eragina izan zuelako herrian. Haatik, XXI. mendearen lehen hamarkadan gertatu zen hazkunde handiena: populazioa ia bikoiztu egin zen hamar urteren epean.

Noain Elortzibarko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 539 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %10,13 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

PolitikaAldatu

UdaletxeaAldatu

1971. urtean eraiki zen Noain herriburuko eraikin baten beheko solairuan. Antzinako udaletxea Zabalegi kontzejuan egon zen, baina Noain haztean, biztanleria gehiena bizi zen kontzejura eraman zuten udaletxea. Udala alkateak eta hamaika zinegotzik osatzen dute. 2009ko maiatzaren 26an, urte eta erdiko eraikuntza lanen ondoren, Noaingo udaletxe berria inauguratu zuten. Bi solairuko gortina hormadun eraikina, Noain kontzejuan dago[7].

  • HELBIDEA: Errege kalea, 62 A

Udal hauteskundeakAldatu

1999tik 2007ra Noaingo alkatea UPNko Miguel José Elizari izan zen[8]. 2007an bere alderdiak zazpi zinegotzi lortu zituen, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak 21 izan ziren, zuriz emandako botoak 49, eta abstentzioa %31,61ekoa. Elortzibar Ezker Taldeak zinegotzi bat lortu zuen, PSNk beste bat, Nafarroa Baik beste bat eta Amigos del Valle de Elorz (AVE) taldeak beste bat.

2011ko udal hauteskundeetan ere UPNk 7 zinegotzi eta, beraz, gehiengo osoa lortu zuen; urte horretan Óscar Arizkuren aukeratu zuten alkate. Bigarren Bildu geratu zen; talde berriak aurreko agintaldian ordezkaritza izan zuen Elortzibar Ezker Taldearen laguntza izan zuen, besteak beste[9].

2015eko udal hauteskundeek aldaketa nabarmena eragin zuten udalerrian. UPNk bi zinegotzi eta gehiengo osoa galdu zituen, eta horrek aldaketa politikoari bidea ireki zion. Noain Maite Dugu herri plataforma bigarren geratu zen hauteskundeetan, hiru zinegotzirekin, eta Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bildu koalizioak beste hiru zinegotzi eskuratu zituen. PSNk eta Izquierda-Ezkerrak beren zinegotziak mantendu zituzten, bana. Emaitza horien ondorioz, Maite Dugu Noain plataformako José Ignacio Erro hautatu zuten alkate, bere taldeko zinegotzien, Euskal Herria Bildukoen eta Izquierda-Ezkerrakoaren babesarekin.

Noain Elortzibarko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
5 / 13
1.375 (% 36,34)
7 / 13
1.492 (% 44,78)
Maite Dugu Noain
3 / 13
891 (% 23,55)
Euskal Herria Bildu*
3 / 13
697 (% 18,42)
2 / 13
498 (% 14,95)
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE))
1 / 13
308 (% 8,14)
1 / 13
364 (% 10,92)
Izquierda-Ezkerra
1 / 13
281 (% 7,43)
1 / 13
231 (% 6,93)
Nafarroa Bai (NaBai)
1 / 13
333 (% 9,99)
Nafarroako Alderdi Popularra (PPN)
0 / 13
132 (% 3,49)
1 / 13
243 (% 7,29)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: 2015eko hauteskundeen emaitzak interior.es webgunean, 2011ko hauteskundeen emaitzak mir.es webgunean

AlkateakAldatu

Hauek izan dira Noaingo azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
1979 1981 a Independenteak[10]
1981 1983 Independenteak[10]
1983 1987 PSN[10]
1987 1988 b UPN[10]
1988 1991 PSN[10]
Julian Arranz Mariño 1991 1995 UPN[10]
B. Juan Oyarzun Biurrun 1995 ? c Loitegi Herri Taldea[10]
Julian Arranz Mariño[11][12][13] ? 1999 d UPN
Miguel Elizari Reta[13] 1999 2003 UPN[10]
Miguel Elizari Reta 2003 2007 UPN[10]
Miguel Elizari Reta[14] 2007 2011 UPN[10]
Oscar Arizcuren Pola[14][15][16] 2011 2013 e UPN[10]
Sebastian Marco Zaratiegui[17] 2013 2015 UPN[10]
Jose Ignacio Erro Lacunza[10][18] 2015 2017 f Queremos Noain-Elortzibar
Alberto Ilundain Avellaneda[10] 2017 2019 Queremos Noain-Elortzibar
Sebastian Marco Zaratiegui[17][10] 2019 Jardunean Na+

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

b Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

c Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

d 1999ko urrian Julian Arranz Mariño alkateak dimisioa aurkeztu zuen.

e Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, 2013an UPNko idazkari orokorra izatera pasa zen.

f Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, bere partiduarekin zituen desadoztasunengatik.

GarraioaAldatu

AireportuaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Iruñeko aireportua»

Noaianen Iruñeko aireportua kokatuta dago, 1972tik bidaia zibilentzat irekia. 2007az geroztik aireportuaren handitze lanak hasi zituen AENAk.

AutobusaAldatu

Udalerri honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 2 linea daude:

Horrez gain, La Veloz Sangüesina edo Zangozar Azkarra izeneko autobus konpainiak Elortz eta Zuluetako kontzejuak Zangoza Iruñea eta inguruko herriekin batzen ditu. Linea nagusiak honakoak dira:

Gainera, Condaren Iruñea eta Zaragoza bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko bost zerbitzu izaten dira norabide bakoitzeko. Lineak honako ibilbidea dauka:

Condaren Iruñea eta Lodosa bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko zerbitzu bakarra izaten da norabide bakoitzean.

Gainera, La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:

KulturaAldatu

EuskaraAldatu

Nafarroako Parlamentuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Noain eremu ez euskalduneko udalerria zen; hori dela eta, gaztelania zen hizkuntza ofiziala bakarra.[19] 2001eko erroldan, herritarren % 3,82k zekien euskaraz hitz egiten.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Noain) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena.[20] Baina, 2010eko otsailaren 18an Nafarroako Parlamentuak eremu mistoan sartzea onartu zuen.[19]

Noaindar-elortzibartar ospetsuakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. 155 araua. Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2010-10-26.
  3. Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
  4. (Gaztelaniaz) Valores climatológicos estación Pamplona-Aeropuerto 1975-2000. Agencia Española de Meteorología
  5. (Gaztelaniaz) aemet.es. Registros históricos del observatorio del Aeropuerto de Pamplona (1975-2000). ].
  6. aemet.es. Datos climatológicos de valores extremos (Pamplona-Aeropuerto). .
  7. Diario de Navarra egunkariko albistea.
  8. El concejal Óscar Arizcuren, candidato de UPN a la alcaldía de Noáin-Valle de Elorz, Diario de Noticias, 011ko otsailaren 23a.
  9. UPN mantiene su mayoría absoluta en Noáin, Diario de Noticias, 2011ko maiatzaren 30a.
  10. a b c d e f g h i j k l m n o (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es . Noiz kontsultatua: 2020-07-06.
  11. (Ingelesez) «Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-07-15.
  12. (Gaztelaniaz) «Dimite el alcalde navarro de Noáin debido al acoso de los violentos» El País 1999-10-18 ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-07-15.
  13. a b (Gaztelaniaz) «UPN resuelve en Noáin la crisis por el atentado contra su edil» El País 1999-11-10 ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-07-15.
  14. a b (Gaztelaniaz) «UPN revalida su mayoría absoluta y estrena alcalde» Diario de Navarra 2011-06-12 . Noiz kontsultatua: 2020-07-15.
  15. (Gaztelaniaz) «Barcina y Catalán oficializan sus candidaturas para presidir UPN» EITB . Noiz kontsultatua: 2020-07-15.
  16. (Gaztelaniaz) «Óscar Arizcuren Pola» UPN . Noiz kontsultatua: 2020-07-15.
  17. a b (Gaztelaniaz) «Marco vuelve a la Alcaldía de Noáin cuatro años después» Noticias de Navarra . Noiz kontsultatua: 2020-07-15.
  18. (Gaztelaniaz) «EH Bildu no presentará lista en las elecciones de Noáin-Valle de Elorz» Noticias de Navarra . Noiz kontsultatua: 2020-07-15.
  19. a b Nafarroako Parlamentuak lau herri eremu mistoan sartzea onartu du. . Noiz kontsultatua: 2010-02-18.
  20. Euskarakultur.com webguneko albistea.

BibliografiaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa