Zaraitzu (ibaia)
Zaraitzu[1][a] Euskal Herriko ibai bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. 54,39 kilometro luzerarekin, Otsagabiko Iribarren auzoan jaiotzen da, Anduña eta Zatoia ibaiek bat egin zutenetik, 748 metroko altueran, eta Irati ibaian isurtzatzen da, Irunberri udalerriko Biezkas lekuko inguruan, 415 metroko altueran.
Zaraitzu Zaraitzuibai | |
---|---|
Zaraitzu ibaia, Arbaiungo arroilan zehar | |
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 54,39 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°54′16″N 1°05′33″W / 42.90436586°N 1.09237694°W |
Kokapena | Euskal Herria |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 533 km² |
Arro hidrografikoa | Ebroren arro hidrografikoa |
Ur-emaria | 8,541 m³/s |
Iturburua | Iribarren (Zaraitzu) (748 m) |
Bokalea (Irati; ezkerraldea) | Irunberriko arroila (Urraul) (415 m) |
Ibilbidean zehar, 533 kilometro koadroko arroko urak jasotzen ditu, eta Aizpurgitik igarotzean 8,541 metro kubiko segundoko batez besteko emaria hartzen du segundoko. Kopuru hori, oro har, 0,862raino jaisten da abuztuan, euri gutxien egiten duenean, eta otsailaren 16,554ra igotzen da, hilabete horretan euria eta elurteak ugariagoak baitira.[2]
Bere ibilbidean, Zaraitzu eta Erromantzatua ibarrak zeharkatzen ditu.
Ibilbidea
aldatuIbaiadarrak
aldatuZaraitzu ibaia osatzen duten ibaiak:
Zaraitzu ibaia bezala:
- Martako erreka (eskuinaldea)
- Arbeko erreka (ezkerraldea)
- Lezeranako erreka (eskuinaldea)
- Txangaberroko erreka (eskuinaldea)
- Xoxoko erreka (ezkerraldea)
- Arzurreko erreka (ezkerraldea)
- Zardaiako erreka (eskuinaldea)
- Lisisoko erreka (eskuinaldea)
- Olzabarrankoa (ezkerraldea)
- Aranburuko erreka (eskuinaldea)
- Aranegiko erreka (ezkerraldea)
- Malluko erreka (eskuinaldea)
- Beotegiko erreka (ezkerraldea)
- Zaldaña ibaia (eskuinaldea)
- Sartzeko erreka (ezkerraldea)
- Xabroze ibaia (ezkerraldea)
- Ugaldea ibaia (ezkerraldea)
- Itzalleko erreka (eskuinaldea)
- Ganaltzeko erreka (eskuinaldea)
- Mauseko erreka (ezkerraldea)
- Isusako erreka (eskuinaldea)
- Atxurriko erreka (eskuinaldea)
- Broxazeko erreka (ezkerraldea)
- Arnaliko erreka (eskuinaldea)
- Gurkueiko erreka (eskuinaldea)
- Burreizko erreka (ezkerraldea)
- Zelaiko erreka (ezkerraldea)
- Benasako erreka (ezkerraldea)
- Arrakasko erreka (eskuinaldea)
- Zerrenkaoko erreka (eskuinaldea)
- Egurtzao ibaia (eskuinaldea)
- Botzorlo erreka (ezkerraldea)
- Baldelako erreka (ezkerraldea)
- Kubilarreko erreka (ezkerraldea)
- Karrero erreka (eskuinaldea)
- Barrancogrande erreka (ezkerraldea)
- Orradreko erreka (eskuinaldea)
- Fontariko erreka (eskuinaldea)
- Zelbako erreka (ezkerraldea)
- San Adriango erreka (ezkerraldea)
Zeharkatutako herriak
aldatu- Otsagabia
- Ezkaroze
- Orontze
- Ezpartza
- Ibiltzieta
- Sartze
- Erripalda
- Gorza
- Izize
- Galoze
- Uskartze
- Ustaize
- Nabaskoze
- Aizpurgi
- Isu
- Usun
- Adantsa
- Irunberri
Nabarmendutako zubiak
aldatuIrudiak
aldatu-
Ibaia Ezpartzan
-
Ibaia Aizpurgiko arroilan
-
Ibaia Arbaiungo arroilan
-
Ibaia Irunberrin
Oharrak
aldatuErreferentziak
aldatu- «Nafarroako Datu Espazialen Azpiegitura» idena.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-10-29).
- ↑ Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
- ↑ «EDUKIERA-ESTAZIOAK: Estazio foronomikoaren datuak (Zaraitzuibai Aizpurgin)» ceh.cedex.es (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).