Nabarzato

Erronkariko herri hustua, Nafarroa Garaian

Nabarzato[1][a] Erronkariko ibaxako Erronkari udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioak eskualdean.

Nabarzato
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioak
UdalerriaErronkari
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaNabarzato
Posta kodea
Herritarranabarzatoar
Geografia
Koordenatuak42°48′06″N 0°55′30″W / 42.80157687°N 0.92506118°W / 42.80157687; -0.92506118
Garaiera924 metro
Distantzia89,4 km (Iruñetik)
Demografia

Erdi Aroan jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Erronkariko Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak nabarzatoarrak ziren.

Izena aldatu

Nabarzato toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Nauarçato (1366)
  • Nauassato (1366)
  • Nabarçato (1634)
  • Navarzatu (1802)
  • Navarzato (1892)
  • Navarzato (1945)
  • Nabarzato (1993)
  • Nabarzato (2019)

Etimologia aldatu

Erromantzatua izenaren kontrakoa da, "lingua navarrorum"-goa (euskara) esan nahi baitu. Euskaraz, esanahiaren arabera, Nabartzatua edo Nafartzatua izango zatekeen bilakaera zuzenik probableena.

Geografia aldatu

Nabarzato Erronkaribarko Erronkari udalerrian dago.

Inguru naturala eta kokapena aldatu

Erronkari herria Nafarroako Foru Komunitatearen ipar-ekialdean dago, Nafarroako Pirinioaldearen barruan, Nafarroako Ekialdeko Piriniotan, Erronkariko ibaxaren erdialdean eta 720 metroko altueran. Udalerriak 38,8 kilometro karratuko azalera.

Herriaren batez besteko altuera 629 metrokoa da. Altuera hori Burgiko udaletxean neurtuta dago.

Klima aldatu

Udalerriko klima, oro har, mendiko azpimediterraneo motakoa da. Bere ezaugarri nagusiak mendilerroetako neguko elurteak eta uda idortasunaren hasiera herabea dira. Ezberdintasun klimatikoak ere izaten ditu, altitude-kotaren eta mendi-hegalen orientazioaren arabera. Urteko batez besteko tenperatura 12 eta 8 ºC artean aldatzen da, altitudearen arabera, urteko prezipitazio-indizea 1000 eta 1400 mm bitartekoa da, eta urtean 100 eta 120 egun bitartean prezipitatzen da. Ebapotranspirazio potentzialaren urteko indizea 700 eta 650 mm artekoa da.

Estazio meteorologikoak aldatu

Erronkarin ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Urzainki pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 722 metrora, Nafarroako Gobernuak 1980n jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]


      Datu klimatikoak (Urzainki, 1980-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19.0 23.0 25.0 29.0 33.0 36.0 37.0 39.0 36.0 30.0 23.0 20.0 39.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.3 9.9 12.9 15.1 19.0 23.7 27.3 27.4 22.9 17.5 11.6 8.7 17.0
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.0 4.9 7.5 9.7 13.2 17.2 19.9 19.9 16.3 12.2 7.3 4.6 11.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -0.2 -0.0 2.0 4.3 7.4 10.6 12.5 12.5 9.7 6.9 3.1 0.4 5.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -14.0 -14.0 -13.0 -4.0 -2.0 1.0 4.0 1.0 -1.0 -5.0 -10.0 -14.0 -14.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 128.1 114.7 106.4 127.5 107.7 74.8 51.1 52.4 80.0 132.2 154.8 129.7 1259.4
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 63.0 77.5 67.0 83.0 98.0 65.0 76.0 67.5 61.0 127.5 74.0 76.5 127.5
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 13.9 12.9 13.1 15.2 14.8 9.5 7.0 7.1 8.9 12.8 14.6 13.5 143.2
Elur egunak (≥ 1 mm) 3.4 4.6 3.0 1.3 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 1.5 2.4 16.5
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia aldatu

Ez da Erdi Aroko errolda bakar batean ere agertzen, XIII. mendean despopulatu behar izan zen, nahiz eta 1553an sua izan eta 1800ean baserri bezala aipatzen den, zalantzarik gabe bertako elizari eragiten dion jendea bizi delarik. Antso V.a Ramiritzek eman zion dohaintza Leireri 1085ean, Done Sebastien izenean, zenbait etxerekin batera. 1432an Nabarzatoko errektorea Erronkariko bikarioa zen. Eraikina 1976an zaharberritu zen.

Oharrak aldatu

  1. /naβ̞ars̻áto/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Nabarzato - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Urzainki» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  4. Urzainkiko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu