Astigarreta (Nafarroa)

Erroibarko herri hustua, Nafarroa Garaian

Astigarreta[1][a] (erroibarreraz: Astigerta)[b] Erroibar ibarreko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioak eskualdean.

Astigarreta
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioak
UdalerriaErroibar
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaAstigarreta
Posta kodea31639
Herritarraastigarretar, astigertar
Geografia
Koordenatuak42°58′18″N 1°27′42″W / 42.97163453°N 1.4617306°W / 42.97163453; -1.4617306
Garaiera856 metro
Distantzia32,4 km (Iruñetik)

1366an jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Zilbeti kontzejura pasa ziren.

Bertako biztanleak astigarretarrak (erroibarreraz: astigertarrak) ziren.

Astigarreta edo Astigerta toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Astigarreta (1280)
  • Astigarreta (1366)
  • Astigarreta (1534)
  • Astigarreta (1800)
  • Astigarreta (1892)
  • Astigarreta (1945)
  • Astigar (1994)
  • Astigarreta (1998)

Etimologia

aldatu

Astigarreta toponimoa izen gardena da. Astigar (zuhaitz mota) eta eta (kokapen atzizki plurala) hitzeten arteko elkarketa da. "Astigarren lekua" bezala birformulatu liteke. Astigerta Astigarreta izenaren uzkurdura bat da (astigarreta > astigarta > astigerta).

Geografia

aldatu

Astigarreta, Zilbetin bezala, Erroiberran dago administratiboki, baina geografikoki Esteribarren; izan ere, Aranotzeko errekak zeharkatzen duen ur-ibilgua Arga ibaian (Urtasun eta Saigots artean) bizi da, eta ez Erro ibaian.

Ingurune naturala eta klima

aldatu

Erroiberraren azalera handia dela eta bi klima ezberdin daude, iparraldeko klima azpiatlantiarra, pagadi ugari eta urte osoko prezipitazioekin, eta hegoaldeko klima azpimediterraneoa, basa pinuekin eta uda garaiko bi hilabete idorrekin. Urteko batez besteko prezipitazioak 1 200 mm dira hegoaldean, eta 2 000 mm ibarraren iparraldean. Batez besteko tenperatura 7 eta 10 gradu bitartekoa da.

Urteroko egun euritsuak 120 izaten dira ibarraren hegoaldean eta 140-150 egun iparraldean. Gunerik menditsuenetan egun euritsuak 150 baino gehiago izan daitezke.

Estazio meteorologikoak

aldatu

Erroiberran dagoen Aurizperri kontzejuan, itsasoaren mailatik 871 metrora, Nafarroako Gobernuak 1972an jarritako estazio meteorologikoa dago. [3] Gainera, 1975an, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Erro kontzejuan, itsasoaren mailatik 672 metrora.[4] Erroko estazioa da Astigarretarako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.


      Datu klimatikoak (Erro, 1975-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.0 21.0 23.0 26.0 32.0 37.0 39.0 40.0 36.0 28.0 22.0 20.0 40.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.8 7.9 11.0 12.8 17.4 21.5 24.2 24.7 21.1 16.4 10.6 7.6 15.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.8 3.4 6.0 7.7 11.7 15.6 18.0 18.1 14.7 11.0 6.5 3.6 9.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1.3 -1.1 1.1 2.6 6.1 9.6 11.8 11.6 8.2 5.6 2.3 -0.5 4.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -9.2 -8.1 -5.0 -2.5 0.0 3.1 5.7 4.8 1.8 -1.4 -5.0 -8.3 -2.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 134.1 121.5 116.4 142.7 102.5 63.9 53.6 52.8 81.4 123.0 156.3 153.4 1301.6
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 71.5 63.5 67.4 59.9 60.0 60.0 61.3 100.0 110.0 86.8 83.5 88.0 110.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 13.5 11.9 12.4 15.1 14.6 9.8 7.0 7.6 9.3 13.1 14.2 14.4 142.8
Elur egunak (≥ 1 mm) 3.0 4.0 3.0 2.1 0.3 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 1.4 2.1 15.9
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia

aldatu

1280an, oraindik, Erro eta Zilbetirekin batera, petxa ematen zion erregeari, baina, 1366an, jada, jenderik gabeko toki bezala agertzen da. Bere lurrak, Zilbetitik Lintzoainerako norabidean dagoena, Zilbetikoan sartu zen.

Oharrak

aldatu
  1. /astiɣ̞aréta/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza laugarren silaban
  2. /astiɣ̞éɾta/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Astigarreta - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Aurizperri» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Erro» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Erroko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu