Eremu euskaldunak legearen arabera ofizialtasun osoa dutenak Euskal Autonomia Erkidegoa osorik eta Nafarroako zonalde euskalduna da.

EAE aldatu

Lurralde honetan, euskarak gaztelaniarekin koofizialtasuna elkarbanatzen du, hau da, edozein administrazioko bulegotan euskaraz elkarrizketa bat izateko eskubidea duzu, eta kontsultara zoazenean langileria zuri euskaraz erantzuteko ahalmena izan beharko lukete. Gainera, diru laguntzak jasotzen ditu bere erabilera sustatzeko, esaterako: antzerkiak, gazteentzako programak eta abar.

Nafarroa aldatu

Foru Erkidegoan, Euskararen Foru Legearen arabera hiru lurralde mota bereiz ditzakegu: Zonalde edo lurralde erdaldunean euskarak ez du inongo ofizialtasunik. Edozein beste lekutan bezain babestuta dago. Lurralde euskalduneko egoerak EAEkoaren antza du, gaztelaniarekin koofiziala izaten eta lurralde mistoan bi aldeen nahasketa dago.

Iparraldea aldatu

Ipar Euskal Herrian, Frantziako Estatuak dioenez, frantsesa da herrialdeko hizkuntza bakarra eta ez du euskara ofizialtzat ematen. Euskal ekintzak egin nahi duenak bere kabuz ordaindu beharko ditu, edo alkarte espezifikoei eskatu, eta ez Gobernuari. Bestalde, Euskal Herri frantsesa ez du departamenturik edo "autonomia erkidego"rik, Pirinio Atlantikoak departamentuan baitago. Honek euskal kulturari oraindik garrantzi gutxiago ematea dakar.

Kanpo estekak aldatu