Urrotz
- Artikulu hau Zangozako merindadearen udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urrotz (argipena)».
Urrotz[4] ([urots̻]; euskararako Euskaltzaindiak Urrotz-Hiria [urots̻ iɾia] sinonimotzat jotzen du) Nafarroako udalerria da. Agoitzaldea eskualdea eta Zangozako merindadeko herri 398 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 19 kilometrora dago.
Urrotz | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
![]() | |||||||||
| |||||||||
Administrazioa | |||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||
Merindadea | Zangozako merindadea | ||||||||
Eskualdea | Agoitzaldea | ||||||||
Izen ofiziala |
![]() | ||||||||
Alkatea |
Mintxo García Gobeo (Argonga Taldea) | ||||||||
Posta kodea |
31752 | ||||||||
INE kodea |
31243 | ||||||||
Herritarra | urroztar | ||||||||
Kokapena | |||||||||
Koordenatuak | 42° 46′ 43″ N, 1° 27′ 30″ W / 42.778611111111°N,1.4583333333333°WKoordenatuak: 42° 46′ 43″ N, 1° 27′ 30″ W / 42.778611111111°N,1.4583333333333°W | ||||||||
![]() | |||||||||
Azalera | 11,14 km2 | ||||||||
Garaiera | 526 metro | ||||||||
Distantzia | 19 km Iruñera | ||||||||
Demografia | |||||||||
Biztanleria |
386 (2020)![]() | ||||||||
| |||||||||
Dentsitatea | 35,73 biztanle/km² | ||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] |
![]() | ||||||||
Zahartze tasa[1] | % 27,34 | ||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 69,77 | ||||||||
Ekonomia | |||||||||
Jarduera tasa[1] | % 86,54 (2011) | ||||||||
Genero desoreka[1] | % 0 (2011) | ||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 13,05 (2013) | ||||||||
Euskara | |||||||||
Euskaldunak[1] | % 1,85 (2010) | ||||||||
Erabilera estimatua[2] | % 0,0 (2011) | ||||||||
Kaleko erabilera [3] | % (2016) | ||||||||
Etxeko erabilera | % | ||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||
Webgunea | http://www.urroz-villa.es/ |
GeografiaAldatu
Inguru naturala eta kokapenaAldatu
Herria Nafarroa erdialde-ekialdean kokatzen da. Urrotzera heltzeko N-150 hartu behar da Iruñea-Agoitz-Irunberri norabidean, edo NA-234 errepidea Urrotz-Campanas norabidean, azken errepide honek Pirinioetako autobidearekin lotura duelarik.
Urrotzek Lizoainibarrarekin egiten du muga iparraldean, Longidarekin ekialdean, eta Itzagaondoarekin hegoalden eta mendebaldean.
DemografiaAldatu
Urrozko biztanleria |
---|
![]() |
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamazazpi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %4,38 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
PolitikaAldatu
Udal hauteskundeakAldatu
Azken agintaldietan Urrozko alkate kargurako sentsibilitate progresista eta euskatzalea biltzen duen Argonga Taldea herri ekimeneko Mintxo García Gobeo[5] aukeratu dute. 2007an udaleko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen taldeak, eta hortaz, gehiengo osoa udalean. 23 boto zuri izan ziren (botoen %8,46). Abstentzioa %17,07koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Argonga Taldea | 153 | 4 |
Grupo Independiente de Urroz-Villa | 96 | 3 |
2011ko udal hauteskundeetan ere talde berberak aukeztu ziren; bien arteko aldea handitu egin zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Argonga Taldea | 167 | 5 |
Grupo Independiente de Urroz-Villa | 77 | 2 |
UdaletxeaAldatu
Urrozko udaletxeko idazkaria, Itzagaondoa, Lizoainibar-Arriasgoiti, Ibargoiti, Elo eta Untzitiko idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Santo Tomas kalea, 5
AlkateakAldatu
2007-2011 | Mintxo García Gobeo | Argonga Taldea |
2011-2015 | Mintxo García Gobeo | Argonga Taldea |
KulturaAldatu
EuskaraAldatu
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Urrotz eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen.
2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.
Jaiak eta ospakizunakAldatu
Urrozko jaiak irailaren 29an ospatzen dira, San Migeletan.
Azpiegitura eta garraioakAldatu
Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:
- Otsagabia - Ezkaroze - Orontze - Espartza Zaraitzu - Sartze - Gorza - Galoze - Nabaskoze - Irunberri - Artieda - Artaxo - Agoitz - Urrotz - Lizoain - Erantsus - Ibiriku - Egues - Uharte - Atarrabia - Burlata eta Iruñea
Konpainia beraren beste linea batek Irunberri eta Iruñea batzen ditu, Irunberritik aurrera aurreko lineak duen ibilbide berarekin.
Orbaizeta eta Iruñea batzen dituen lineak Agoitz ere zeharkatzen du, eta honako ibilbidea egiten du:
- Orbaizeta - Orbara - Aribe - Garralda - Orotz-Betelu - Artzibar - Agoitz - Urrotz - Lizoain - Eguesibar - Uharte - Atarrabia - Burlata eta Iruñea
Hirugarren linea batek Agoitz eta Iruñea batzen ditu, hiru zerbitzu baino ez ditu egunean eta Agoitz eta Iruñea batzen ditu Eguesibarra, Urrotz eta Lizoainibar zeharkatzen dituela.
ZerbitzuakAldatu
Urrotz "Itzagako Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da.
BibliografiaAldatu
- Batzuen artean[6]: La feria y mercado de Urroz-Villa. Origen, desarrollo e impacto urbanístico, Urrozko Udala eta Eusko Ikaskuntza, 2010. Herriak Erdi Aroan izan zuen garrantziaz eta gaur egun horrek utzi duen hiri-ondareaz.
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «UEMA-Atlasa» Euskararen erabilera (UEMA).
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ 155 araua. Euskalzaindia Noiz kontsultatua: 2010-10-26.
- ↑ Izen ofizial osoa Fermín Julián García Gobeo da. Ikus Liburu aurkezpena: La feria y mercado de Urroz-Villa. Origen, desarrollo e impacto urbanístico Eusko Ikaskuntzaren webgunean.
- ↑ Egileak Mercedes Galán, Amaia Legaz, Carlos Martínez Álava eta Ana Zabaltza dira.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |