Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilaritza
Nafarroako Gobernuko kontseilaritza
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilaritza Nafarroako Gobernuko kontseilaritza bat da, hezkuntzaz arduratzen dena.
Hezkuntza kontseilaritza | |
---|---|
Nafarroako Gobernua | |
Orain karguan | |
Titularra | Carlos Gimeno Gurpegi |
Hasiera | 2019ko abuztuaren 7a |
Kontseilaritza | |
Departamentuak | 3 |
Institutuak | 0 |
Kabineteburuak | 1 |
Webgunea | |
hezkuntza.nafarroa.eus |
Gaur egun, Hezkuntza kontseilaria Carlos Gimeno Gurpegi Nafarroako Alderdi Sozialistakoa da.[1]
Izenak
aldatu1979-2003 urte artean Hezkuntza eta Kultura kontseilaritza izena jaso zuen eta 1987-1991ko agintaldian Hezkuntza, Kultura eta Kirolen kontseilaritza.
Egoitza
aldatuHezkuntza kontseilaritzako eraikinak Iruñeko Alde Zaharrean du egoitza, Santo Domingoko aldapa, Merkatu eta Maiatzaren bia kaleen artean. Duela gutxi eraikitako eraikina da, inguruko gainerako eraikinekin kontrastea egiten duena. Iruñeko udaletxetik gertu dago.
Kontseilariak
aldatuOsaketa
aldatuDepartamentua | Zuzendari nagusia |
---|---|
Hezkuntzako departamentua | Gil Sevillano Gonzalez |
Lanbide Heziketaren departamentua | Tomas Rodriguez Garratza |
Hezkuntza Baliabideen departamentua | Begoña Untzue Vela |
Hezkuntza kontseilariaren kabinetea | Mikel Muez Elustondo |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Nafarroako Gobernua. (2019). Hezkuntza kontseilaria. .