Aurizperri

Erroibarko kontzejua, Nafarroa Garaian

Aurizperri[1][a] (erroibarreraz; euskara batuaz eta ofizialki: Aurizberri)[b] edo Auzperri[c] Erroibar ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioak eskualdean.

Aurizperri
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Aurizperriko zeharkarrika, neguan
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioak
UdalerriaErroibar
Administrazioa
Motakontzeju
Izen ofiziala Aurizberri / Espinal
Burua
(2019-2023)
Mikel Joseba Landabere Villanueva
(kontzejuburua)
Posta kodea31694
Herritarraaurizperriar, aurizberriar
Geografia
Koordenatuak42°58′45″N 1°22′13″W / 42.9792°N 1.3703°W / 42.9792; -1.3703
Azalera18,37 km²
Garaiera867 metro
Distantzia40,6 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria233 (2020)
Dentsitatea13 bizt/km²
Datu gehigarriak
Sorrera1269 (Tibalt II.aren fundazioa)

2020 urtean 233 biztanle zituen.

Bertako biztanleak aurizperriarrak (euskara batuaz: aurizberriarrak) dira.


Donibanetik   Donejakue bidea
Nafar bidea
Donejakuera
Auritz
(3,7 km)
   Aurizperri    Mezkiritzeko gaina
(1,7 km)


Aurizperri edo Aurizberri edota Auzperri beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Espinal (1264)
  • el Espinal (1269)
  • l'Espinal (1366)
  • Espinal (1406)
  • Spinal (1532)
  • Espinal (1767)
  • Aceriz-cerri (1911)
  • Aurizperri (1925)
  • Auzperri (1925)
  • Auritze-berri (1966)
  • Auritz-berri (1968)
  • Auzperri (1968)
  • Auritzperri (1982)
  • Espinal (1996)
  • Aurizberri (1996)

Etimología

aldatu

Aurizperri, Aurizberri edo Auzperri toponimoa izen gardena da. Auritz (hurbileko Auritz herri) eta perri ("berri") hitzeten arteko elkarketa da. "Auritz berri" bezala birformulatu liteke. Erroibarreraz, "berri" esaten da "perri". Auzperri Aurizperri izenaren uzkurdura bat da (aurizperri > auizperri > auzperri).

Espinal toponimoa, nafar erromantzetik zuzenean "elorri zuri" bezala euskaratzen da, gaztelaniak herri hau izendatzeko erabiltzen duena.

Ezaugarriak

aldatu

Armarria

aldatu

Aurizperriko armarriak honako blasoi hau du:[3]

« Hondo hori batez eta aurrean pagondo bat, aurrean otso bat duela. »


Geografia

aldatu

Aurizperri Erroiberran barruan dago administratiboki, baina, geografikoki, Urrobi ibaiaren goialdeko haranean dago, Auritz eta Orreaga udalerrien ondoan. Ibaian behera Artzibar dago.

Ingurune naturala eta klima

aldatu

Erroiberraren azalera handia dela eta bi klima ezberdin daude, iparraldeko klima azpiatlantiarra, pagadi ugari eta urte osoko prezipitazioekin, eta hegoaldeko klima azpimediterraneoa, basa pinuekin eta uda garaiko bi hilabete idorrekin. Urteko batez besteko prezipitazioak 1 200 mm dira hegoaldean, eta 2 000 mm ibarraren iparraldean. Batez besteko tenperatura 7 eta 10 gradu bitartekoa da.

Urteroko egun euritsuak 120 izaten dira ibarraren hegoaldean eta 140-150 egun iparraldean. Gunerik menditsuenetan egun euritsuak 150 baino gehiago izan daitezke.

Estazio meteorologikoak

aldatu

Erroiberran dagoen Aurizperri kontzejuan, itsasoaren mailatik 871 metrora, Nafarroako Gobernuak 1972an jarritako estazio meteorologikoa dago. [4] Gainera, 1975an, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Erro kontzejuan, itsasoaren mailatik 672 metrora.[5] Aurizperriko estazioa da Aurizperrirako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.


      Datu klimatikoak (Aurizperri, 1972-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 15.0 20.0 23.0 25.0 29.0 36.0 35.0 35.0 31.0 27.0 20.0 15.0 36.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 5.7 6.5 9.6 12.8 16.1 20.6 23.2 23.1 19.9 15.4 9.2 6.4 14.0
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.2 2.4 5.2 8.1 11.3 15.2 17.5 17.1 1.1 10.6 5.6 2.7 9.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1.3 -1.6 00.8 3.5 6.5 9.8 11.8 11.1 8.3 5.7 2.0 -1.1 4.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -9.3 -10.3 -5.8 -2.2 0.6 4.1 7.0 5.3 1.1 -2.4 -6.4 -9.3 -2.3
Batez besteko prezipitazioa (mm) 188.2 162.4 162.3 156.3 138.8 80.2 61.7 61.3 95.5 152.8 204.9 176.1 1640.4
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 123.0 106.8 90.0 79.6 94.0 86.4 85.1 73.4 93.5 92.4 122.4 122.0 123.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 14.5 13.4 13.6 15.4 14.8 9.4 7.8 8.3 9.2 12.7 13.8 14.0 146.9
Elur egunak (≥ 1 mm) 4.9 5.3 4.8 3.0 0.5 0.0 0.0 0.0 0.0 0.4 2.5 3.7 25.0
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[6]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Hirigintza

aldatu

Auzoak

aldatu

Herriak 5 auzo ditu:[7]

  • Purgua
  • Donejakue
  • Pirinio
  • Oianilun
  • Urrobi

Kaleak

aldatu

Herriak 14 kale ditu:[7]

  • Errotagaina karrika
  • Iturrizar karrika
  • Done Bartolome karrika
  • Saroiberri karrika
  • Soraundi karrika
  • Tibalt II.a enparantza
  • Aurizko errepidea
  • Sorabilgo errepidea
  • Iruña-Frantzia errepidea
  • Martinputzubidea
  • Done Jakue auzoa
  • Oianilun auzunea
  • Pirinio auzunea
  • Urrobi industrialdea

Etxeak

aldatu

Herriak 130 etxe ditu:[7]

  • Iturriberri
  • Edurra
  • Adipean
  • Martin etxea
  • Arpea
  • Pedro Martin
  • Tutoalde
  • Zibur
  • Iturri
  • Txubiri
  • Danborin
  • Martiaz
  • Etxetxikia
  • Aberto etxea
  • Jose Manuel
  • Tornarena
  • Juan Simon
  • Perkain
  • Enokoetxea
  • Antxando
  • Pedroiz
  • Ederrena
  • Alonso
  • Montain
  • Ouhan eder
  • Kristobalena
  • Kondearena
  • Antorena
  • Alcazar
  • Alcazar berri
  • Beltrarena
  • Kontzeju
  • Buruz
  • Beretxena
  • Txoko-berri
  • Toki-ena
  • Martinena
  • Soraintzi
  • Sorogibel
  • Larrañeta
  • Gurutzalde
  • Larrain
  • Ezpel
  • Elizaldea
  • Juanarena
  • Matxe
  • Urtabide
  • Ekialde
  • Gorostieder
  • Etxetxiki
  • Kutxarero
  • Joaintzenea
  • Ihanboribera
  • Goitiartea
  • Elizagoien
  • Astobiskar
  • Villanueva Reclusa
  • Marisol
  • Larrea
  • Juandeaburre
  • Txalaparta
  • Ohianilun
  • Mikelenea
  • Alejoenea
  • Oberena

Historia

aldatu

Aurizperriko lurretan dago Iturissa baskoi-erromatar hiria izan zenaren aztarnak. Ptolomeok aipatu zuen lehen aldiz hiri hura, eta Estrabonen garaikoa bide zen.

Hala ere, herriaren gaur egungo kokalekuari dagokionez, Erdi Arokoak dira ditugun lehendabiziko lekukotzak, izan ere, 1269an finkatu dute sorrera data, Tibalt II.a nafar erregearen eskutik.

1835-1845eko udal erreformetara arte, Erroibarko alkateak gobernatzen zuen, aldi berean Erroko bizkondeek izendatua eta jurisdikzio zibila zutenak, eta haranak aukeratutako diputatuek eta bertako bizilagunek izendatutako erregidoreek, zeinek –erregidoreak eta diputatuak– jurisdikzio ekonomikoa bakarrik baitzuten. 1802an irin-errota zegoen, eta 1847an eskola, zeinaren maisuak 960 erreal hautematen zituen; bideak tokikoak ziren eta egoera txarrean zeuden. XIX. mendearen bigarren erdialdean nolabaiteko garapena izan zuen; XX. mendearen hasieran karabineroen postua, merkataritza ona, errota eta basogintza industria txikia zituen.

1881ean sutea pairatu zuten, 25 etxe eta 14 borda suntsitu zirelarik. Pirinio aldeko beste herri batzuek bezala, Aurizperrik ere biztanleak galdu ditu XX. mendeko bigarren erdialdetik hona. Azken hamarkadan biztanle kopurua egonkortu egin da.

Demografia

aldatu

2020 urteko erroldaren arabera 233 biztanle zituen Aurizperrik.[8]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
263 260 264 255 248 240 237 236 240 237 234 235 243 242 243 245 241 239 235 235 233
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Garraioa

aldatu

Autobuses Artieda autobus konpainiak Erroibar Iruñekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Politika

aldatu

Aurizperriko kontzejua kontzejuburuak eta lau kontzejukidek osatzen dute. Egungo kontzejuburua Mikel Joseba Landabere Villanueva da.

Kontzejua

aldatu

Aurizperriko kontzejua kontzejukidek eta kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Kontzejuburua Mikel Joseba Landabere Villanueva da. Kontzejukideak 3 daude:

  • Oier Zaldua Ortiz de Guzman
  • Naia Sanchez Carvallo
  • Eneko Juanarena Urroz

Kontzejuburuak

aldatu

2011tik, Aurizperrik 2 kontzejuburu izan ditu:

Kontzejuburu Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera
Juan Jose Villanueva Arriet 2011 2015
Mikel Joseba Landabere Villanueva 2015 2019
Mikel Joseba Landabere Villanueva 2019 jardunean

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu
Aurizperriko Florencio Erro[9] (Ahotsak[10] proiekturako)

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Erroibarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Esteribar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[11]

Koldo Zuazok, 2010ean, Erroiberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[12]

Aurizperriko azpieuskalkia erroibarrera da, eta, zehazki, Aurizperriko aldaera.[13]

Euskararen Foru Legea

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Euskararen Foru Legea»

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Erroibar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 24,01ek zekien euskaraz.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Aurizperriar ospetsuak

aldatu
  • Leny Escudero (1932-2015), euskal abeslari, kantautore eta aktorea.

Oharrak

aldatu
  1. /auɾis̻péri/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban
  2. /auɾis̻β̞éri/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban
  3. /aus̻péri/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Aurizperri - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Aurizperri» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Erro» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  6. Aurizperriko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  7. a b c Erroibarko Udala. Aurizperriko planoa
  8. «Aurizberri» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  9. «Erro, Florencio - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
  10. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
  11. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  12. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  13. Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. Erroibarrera.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu