Erronkari
Erronkari[3] ([eronkaɾi]) Nafarroa Garaiko ipar-ekialdeko udalerri bat da, izen bereko ibarreko herri nagusia. 246 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera, eta Nafarroako hiriburu Iruñetik 90 kilometrora dago.
Erronkari | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
![]() Erronkariko ikuspegia. | |||||||||
| |||||||||
Administrazioa | |||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||
Merindadea | Zangozako merindadea | ||||||||
Izen ofiziala |
![]() | ||||||||
Alkatea |
Agapito Boj Gárate (GIR) | ||||||||
Posta kodea |
31415 | ||||||||
INE kodea |
31210 | ||||||||
Herritarra | erronkariar | ||||||||
Kokapena | |||||||||
Koordenatuak | 42° 48′ 27″ N, 0° 57′ 21″ W / 42.8075°N,0.95583333333333°WKoordenatuak: 42° 48′ 27″ N, 0° 57′ 21″ W / 42.8075°N,0.95583333333333°W | ||||||||
![]() | |||||||||
Azalera | 38,8 km2 | ||||||||
Garaiera | 720 metro | ||||||||
Distantzia | 90 km Iruñera | ||||||||
Demografia | |||||||||
Biztanleria |
211 (2020)![]() | ||||||||
| |||||||||
Dentsitatea | 6,34 biztanle/km² | ||||||||
Hazkundea (2003-2013)[2] |
![]() | ||||||||
Zahartze tasa[2] | % 43,03 | ||||||||
Ugalkortasun tasa[2] | ‰ 46,51 | ||||||||
Ekonomia | |||||||||
Jarduera tasa[2] | % 74,19 (2011) | ||||||||
Genero desoreka[2] | % 0 (2011) | ||||||||
Langabezia erregistratua[2] | % 3,51 (2013) | ||||||||
Kultura | |||||||||
Euskaldunak | % 8,91 (2010) | ||||||||
Euskararen erabilera | % 0,5 (2011) | ||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||
Webgunea | http://www.roncal.es |
Eska-Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatea arduratzen da zaborra biltzeaz Erronkarin eta eskualdeko beste hainbat herritan.
GeografiaAldatu
Inguru naturala eta kokapenaAldatu
Herria Zangozako merindadearen ekialdeko muturrean dago, NA-137 errepidearen parean. Eska ibaiak herria zeharkatzen du.
Erronkarik Uztarroze eta Urzainkirekin egiten du muga iparraldean, Garderekin ekialdean, Bidankozerekin mendebaldean, eta Burgirekin hegoaldean.
Erronkariko auzoak honakoak dira: Arana, Castillo, Iriartea, Iriondoa eta San Juan.
Ondasun nabarmenakAldatu
- Doneztebe eliza: XVI. mendeko eliza gotiko-errenazentista da. Nabe bakarreko eraikinak, kaperak ditu horma-bular eta gurutzaduraren artean. Aurrealde pentagonala dauka.
- Erronkariko pilotalekua
- Erronkariko udaletxea: Udalaren egoitza.
- Julian Gaiarre museo-etxea: 1990ean inauguratutako Julian Gaiarre erronkarian opera abeslariari buruzko museoa.
- Julian Gaiarreren mausoleoa: Erronkariko hilerrian dago.
- San Sebastian baseliza: Nabartzaton kokatua, Erronkariko zortzigarren herria izandakoan. Herri hori XIII. mendean hutsik geratu zen.
- San Joan baseliza: 2006. urtean berreraikia.
DemografiaAldatu
Erronkariko biztanleria |
---|
![]() |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bi etorkin baino ez ziren bizi herrian, biztanleen % 0,70 (Nafarroa Garaiko batezbestekoaren azpitik).
PolitikaAldatu
Udal hauteskundeakAldatu
Azken agintaldietan Erronkariko alkate kargua Agapito Boj Garate da. 2007an Grupo Independiente Roncalés (GIR) bere taldeak Udaleko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen, gehiengo osoa; aurkeztutako beste zerrendak, Urruteak, 3 erdietsi zituen. Baliogabeko botoak bi izan ziren (emandako guztien %0,95) eta boto zuriak hamar (%0,95). Abstentzioa %21,05koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Grupo Independiente Roncalés (GIR) | 122 | 4 |
Urrutea | 76 | 3 |
2011ko udal hauteskundeetan ez zen talderik aurkeztu eta Agapito Bojek jarduneko alkate segitu zuen[4].
UdaletxeaAldatu
Udaletxea errepidearen ondoan dago eta azken birmoldaketa 1920ko hamarkadan egin zen. Eraikuntzak lau solairu dauzka eta kanpoko hormak margoturik daude. Beheko solairuan ataria dago, eta horren gainean balkoia. Udala alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute, eta eraikin berean udaletxeaz gain, batzar nagusiaren eta Erronkari ibarraren egoitza daude.
- HELBIDEA: Julian Gaiarre Plaza, 1
Alkateen zerrendaAldatu
1999-2003 | Agapito Boj Garate | |
2003-2007 | Agapito Boj Garate | |
2007-2011 | Agapito Boj Garate | GIR |
2011- | Alfredo Cabodevilla Munárriz (Urrutea). | Jardunean |
Azpiegitura eta garraioakAldatu
La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:
Erronkariar ospetsuakAldatu
- Julian Gaiarre (1844-1890), tenorea.
- Sebastian Albero (1722-1756), musikagilea.
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- Iriondoa auzoaren ikuspegia Google Street View-n.
- (Gaztelaniaz) Erronkariri buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Joseba Aurkenerena: Erronkarierazko irainak. [1]
- Joseba Aurkenerena: Erronkarierazko atsotitzak. [2]