Zerrenda:Euskal Herriko lurrikarak

Euskal Herriko lurrikarak» orritik birbideratua)

Zerrenda honek 1755etik Hego Euskal Herrian izandako lurrikararik gogorrenak biltzen ditu[1].

Euskal Herriko sismikotasuna

aldatu

Pirinioen mendebaldeko sismikotasuna

aldatu

Pirinioak mendilerroko mendebaldean bost gune sismiko bereizten dira[2]:

  • Pirinioetako sismikotasunaren ekialdetik mendebalderako segipena: 1,5 eta 3,6 indar arteko 56 gertaera gertatu dira euskal mendigunean. Leitzako failak horretan eragina izan du.
  • Sismikotasunaren amaiera mendebaldean: Sismikotasuna ez da Hendaiako failatik haratago joaten.
  • Iruñeko faila eta aktibitate sismikoa: 1,9 eta 3,1 indar artean izan duten 26 gertaera egon dira. Lurrikarok sakonera 5 eta 20 kilometro artean izan dute. Lizarrako faila ere badago baina ez da aktiboa. Bestalde, Elizondo eta Aldude inguruetan beste gune sismiko bat dago. Bertan, lurrikaren sakontasuna 0 eta 20 kilometro artekoa da.
  • Pirinioetako sismikotasuren ekialdetik mendebalderako alienazioa: Baigorri eta Ereta artean 1,9 eta 3,4 indar artean izan duten 40 lurrikara egon dira. Lurrikaren sakontasuna 5 eta 30 kilometro artekoa izan da.
  • Hego-Pirinioetako, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Kantabriako sismikotasuna: Iruñeatik 10 kilometro hegora lurrikara gune bat dago. Lurrikarek 1,5 eta 2,5 graduko indarra izan dute. Gasteiz hego-ekialdean ere sismikotasun gune bat dago. Bertan, 2,8 eta 3,3 graduko lurrikarak egon dira, 0 eta 10 kilometro bitarteko sakoneran. Guztira zazpi lurrikara egon dira.

Donostiako tokiko sismikotasuna

aldatu

Antonio Aretxabala eta beste zenbait geologoen arabera, Donostiak sismikotasun berezia du[3]. Urrutiko lurrikarak errepikatu eta anplifikatu egiten dira. Hau da, Donostia uhin sismikoen gune periferikoa da.

Ondorioz, Donostiak eta Donostialdeak urrutiko hainbat lurrikara anplifikatuta jasan ditu. Tartean daude, 1903ko Iruñeko lurrikara, 1923ko Martesko (Huesca) lurrikara, 1929ko Turruncúneko (Errioxa) lurrikara eta 1967ko Eretako lurrikara.

Sismikotasun arriskutsuena duten herriak

aldatu

0,4 gramoko azelerazioa gainditzen duten herriek eraikuntzak egiterakoan zenbait baldintza berezi bete behar dituzte. Nafarroako Pirineotan badira zenbait herri azelerazio hori gainditzen dutenak[4]:

Iruñeak 0,4 gramoko azelerazioa du, beraz, balio arruntak ditu. Pirinioen zati gehienean 0,6 gramotik gorako azelerazioa dago. Bestalde, ia Andaluzia guztian eta Mediterraneoan, Valentziatik hegoaldera azelerazioak 0,6 gramo gainditzen ditu. Azelerazio handiena Granadan dago, bertan azelerazioak 2,5 gramo gainditzen baititu.

Lurrikararik indartsuenak

aldatu
Koordenatuak Data Kokapena Indarra Sakonera Kalteak
1 42°51′31″N 2°00′52″W / 42.8587°N 02.0145°W / 42.8587; -02.0145 1998-10-27 Lizarraga hego-ekialdean (Nafarroa) 5,2 9 km
2 42°43′36″N 1°46′30″W / 42.7267°N 01.7750°W / 42.7267; -01.7750 1982-05-22 Legarda iparraldean (Nafarroa) 4,5 9 km
3 42°51′03″N 1°27′02″W / 42.8508°N 01.4506°W / 42.8508; -01.4506 2004-09-18 Lizoain ipar-ekialdean (Nafarroa) 4,5 6 km
4 42°52′42″N 1°52′06″W / 42.8783°N 01.8683°W / 42.8783; -01.8683 1982-06-22 Ollo ipar-mendebaldean (Nafarroa) 4,4 8 km
5 42°49′48″N 1°44′24″W / 42.8300°N 01.7400°W / 42.8300; -01.7400 1982-05-22 Eritze hego-mendebaldean (Nafarroa) 4,2 7 km
6 42°42′00″N 1°24′00″W / 42.70000°N 01.4000°W / 42.70000; -01.4000 1956-09-02 Agoitz (Nafarroa) 4,1
7 43°12′00″N 1°30′00″W / 43.2000°N 01.5000°W / 43.2000; -01.5000 1952-07-25 Elizondo (Nafarroa) 4,0
8 42°46′42″N 1°42′54″W / 42.7783°N 01.7150°W / 42.7783; -01.7150 1996-02-25 Gatzolatz hegoaldean (Nafarroa) 4,0 1 km
9 42°50′34″N 1°26′09″W / 42.8427°N 01.4358°W / 42.8427; -01.4358 2004-09-30 Nagore mendebaldean (Nafarroa) 4,0 6 km
10 43°16′00″N 1°26′00″W / 43.2667°N 01.4333°W / 43.2667; -01.4333 1934-01-01 Elizondo (Nafarroa) 3,9

Lurrikarak Lurralde Historikoka

aldatu
Koordenatuak Data Kokapena Indarra Intentsitatea Sakonera Kalteak
1 1847-12-27 Delika V
2 1915-06-18 Santa Kurutze Kanpezu IV
3 1916-02-27 Villabezana V
4 1929-02-13 Agurain V
5 1929-03-19 Gasteiz III
6 42°52′N 2°28′W / 42.87°N 02.46°W / 42.87; -02.46 1965-07-31 Azilu ipar-ekialdean 3,8
7 1985-11-22 Villanueva de Valdegovía ipar-ekialdean 2,8
8 42°53′12″N 3°00′00″W / 42.8867°N 03.0000°W / 42.8867; -03.0000 1991-04-20 Uribarri Gaubea ipar-ekialdean 3,1 3 km
9 42°50′36″N 2°23′42″W / 42.8433°N 02.3950°W / 42.8433; -02.3950 1992-10-12 Agurain hego-mendebaldean 3,0 6 km
10 43°01′18″N 2°37′00″W / 43.0217°N 02.6167°W / 43.0217; -02.6167 1996-03-30 Legutio ipar-ekialdean 3,2 43 km
11 1996-07-16 Langraiz Oka ipar-mendebaldea 3,0
12 1996-09-01 Pobes ekialdea 2,6
13 1997-05-08 Azilu hego-ekialdea 2,8
14 43°08′54″N 3°08′24″W / 43.1483°N 03.14°W / 43.1483; -03.14 1997-08-19 Artziniega ipar-mendebaldean 3,5 3 km
15 2007-02-26 Pobes hego-mendebaldea 2,8 III
16 42°56′11″N 3°03′05″W / 42.9363°N 03.0514°W / 42.9363; -03.0514 2011-08-17 Amurrio, Araba ipar-mendebaldean[5] 3,4 6 km

2007ko Pobesko lurrikara

aldatu

2007ko otsailaren 26an gertatu zen goizeko 07.35etan[6]. Lurrikara Gesaltza Añana, Ribera Alta eta Lantarónen sentitu zen. Herri hauetan oheak eta etxeko beste zenbait gauza mugitu ziren. Gesaltza Añanan etxe batean eta errepide batean arrakala handi batzuk ere agertu ziren.

Bizkaia

aldatu
Koordenatuak Data Kokapena Indarra Sakonera Kalteak
1 43°10′00″N 3°25′06″W / 43.1667°N 03.4183°W / 43.1667; -03.4183 1990-04-17 Lanestosa hego-ekialdean 3,2 5 km
2 43°11′54″N 2°44′12″W / 43.1983°N 02.7367°W / 43.1983; -02.7367 1986-02-24 Amorebieta hegoaldean 3,1 5 km
3 2005-11-24 Bermeo iparraldeko kostaldean 3,1
4 43°30′30″N 2°46′18″W / 43.5083°N 02.7717°W / 43.5083; -02.7717 1997-07-15 Bakio ipar-ekialdean 2,8 12 km
5 43°22′12″N 2°42′36″W / 43.3700°N 02.7100°W / 43.3700; -02.7100 1978-09-23 Busturia ipar-mendebaldean 2,6

2005eko Bermeoko lurrikara

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «2005eko Bermeoko lurrikara»

Gipuzkoa

aldatu
Koordenatuak Data Kokapena Indarra Intentsitatea Sakonera Kalteak
1 1828-03-11 Irun IV
2 1935-05-09 Donostia IV
3 1972-06-28 Tolosa 3,0
4 1974-06-11 Orio ipar-mendebaldea 3,3
5 43°04′36″N 2°21′12″W / 43.0767°N 02.3533°W / 43.0767; -02.3533 1978-09-23 Antzuola hego-ekialdea 3,6 5 km
6 43°10′54″N 2°12′24″W / 43.1817°N 02.2067°W / 43.1817; -02.2067 1979-04-01 Errezil ipar-mendebaldea 3,4 10 km
7 1981-15-21 Zumaia ekialdea 2,5
8 1981-10-02 Azkoitia ipar-ekialdean 2,9
9 43°04′30″N 2°00′00″W / 43.0750°N 02.0000°W / 43.0750; -02.0000 1982-05-23 Orexa hego-ekialdea 3,4 5 km
10 1982-12-26 Abaltzisketa hegoaldea 3,0
11 1984-03-19 Olaberria mendebaldea 3,0
12 1984-06-13 Beasain mendebaldea 2,8
13 1985-05-29 Soraluze iparraldea 3,2 III
14 1986-02-03 Amezketa hegoaldea 3,2
15 1988-07-27 Zarautz 2,7 III
16 1989-01-21 Hondarribia ipar-mendebaldean 2,7
17 1989-03-05 San Martin mendebaldea 3,2
18 1991-04-10 San Martin ipar-ekialdea 2,8
19 1991-04-17 Andoain ipar-ekialdea 3,0
20 1991-06-07 Oiartzun ekialdea 3,2
21 1995-12-23 Lezo ipar-ekialdea 3,2
22 1996-09-18 Hondarribia ipar-mendebaldea 2,8
23 1996-11-05 Aia hego-mendebaldea 2,6
24 1997-08-30 Zestoa ipar-ekialdea 3,4 III
25 43°13′30″N 2°16′00″W / 43.2250°N 02.2667°W / 43.2250; -02.2667 1997-08-30 Zestoa hego-mendebaldean 3,5 IV 18 km
26 1997-09-03 Errezil ipar-mendebaldea 2,8
27 1997-09-08 Zumaia hego-mendebaldea 3,0 II
28 2010-06-30 Orexa hego-mendebaldean 2,5 III
29 43°04′31″N 2°02′08″W / 43.0752°N 02.0356°W / 43.0752; -02.0356 2014-06-05 Orexa[7] 2,8 8 km
30 43°04′45″N 2°02′02″W / 43.0792°N 02.0340°W / 43.0792; -02.0340 2014-06-05 Lizartza 2,4 8 km

2014ko ekaineko lurrikarak

aldatu

2014ko ekainaren 5ean, 01:59:04 orduan (GMT) 2,8 graduko lurrikara gertatu zen Orexan 8 kilometroko sakoneran. Bere intentsitate handiena II-IIIkoa izan zen. Lurrikara Orexan, Berastegi aldean eta Goizueta aldean sentitu zen. Egun berean, 02:33:13etan (GMT) Lizartzan 2,4 graduko eta II intentsitateko beste lurrikara bat gertatu zen 8 kilometroko sakoneran. Lurrikara hau ere herri berberetan sentitu zen[8].

Ekainaren 7an, 07:41:50etan San Martinen (Amezketa) eta 08:01:33etan Lazkaon izan ziren lurrikarak. Lehenak 1,8ko indarra izan zuen eta bigarrena, 2,1ekoa. Ez ziren sentitu.

Nafarroa

aldatu
Koordenatuak Data Kokapena Indarra Intentsitatea Sakonera Kalteak
1 1755-11-25 Zangoza V-VI
2 1844-04-11 Iruñea IV
3 1844-04-20 Iruñea IV-V
4 1885-12-13 Leitza V
5 1887-03-12 Agoitz IV
6 1887-07-11 Lesaka IV
7 1887-10-30 Orikain V
8 1887-12-24 Burlata IV
9 1888-02-15 Auritz IV
10 1891-06-01 Iruñea IV
11 1903-03-10 Iruñea VI
12 1918-12-05 Garralda V
13 1923-11-14 Orreaga IV
14 1934-01-01 Elizondo 3,9 V
15 1934-01-16 Elizondo III
16 1952-07-25 Elizondo 4,0 IV
17 1955-01-26 Iruñea III
18 1956-09-02 Agoitz 4,1 III
19 1964-07-28 Garralda ipar-mendebaldea 2,6 III
20 1964-11-08 Idozin hego-ekialdea 3,7
21 1972-03-16 Irunberri hego-mendebaldea 3,8
22 1974-08-13 Miranda de Arga hego-mendebaldea 3,8
23 1976-06-27 Mugiro ipar-ekialdea 3,5
'24 1982-03-11 Uharte-Arakil hego-ekialdea 3,8 IV
'25 42°43′36″N 1°46′30″W / 42.7267°N 01.7750°W / 42.7267; -01.7750 1982-05-22 Legarda iparraldea 4,5 V 9 km
26 42°49′48″N 1°44′24″W / 42.8300°N 01.7400°W / 42.8300; -01.7400 1982-05-22 Erize hego-mendebaldea 4,2 7 km
27 1982-05-22 Arbizu ipar-mendebaldea 3,9
28 1982-05-24 Echarren de Guirguillano mendebaldean 3,7
29 1982-05-24 Gazolatz iparraldea 3,9
30 42°52′42″N 1°52′06″W / 42.8783°N 01.8683°W / 42.8783; -01.8683 1982-06-22 Ollo 4,4 V 8 km
31 1982-06-23 Salinas de Pamplona mendebaldea 3,8
32 1982-06-23 Jauntsarats ekialdea 3,5
33 1982-06-23 Ollo ipar-mendebaldea 3,5
34 1982-12-31 Uharte-Arakil iparraldea 3,5
35 1984-06-13 Aizpun mendebaldea 3,2 III
36 1885-06-08 Nagore ipar-ekialdea 2,5 III
37 1987-03-03 Biurrun iparraldea 3,3 III
38 1988-07-13 Adios ipar-ekialdea 3,5 IV
39 1988-09-02 Luzaide ipar-ekialdea 3,0 IV
40 1990-02-28 Itzaltzu ipar-ekialdea 3,6 IV-V
41 1990-04-01 Elizondo ekialdea 3,4 IV
42 1990-06-19 Iruñea hego-mendebaldea 3,4 IV
43 1990-07-06 Xabier hego-ekialdea 3,6 IV-V
44 1991-10-31 Biurrun hego-mendebaldea 2,8 III
45 1992-01-21 Etxalar ekialdea 3,2 IV
46 1993-01-26 Bakaiku ipar-ekialdea 3,5
47 1993-07-08 Elizondo hegoaldea 3,5 III-IV
48 1993-09-17 Santa Fe ipar-ekialdea 2,9 III
49 1995-04-08 Ripa hego-mendebaldea 3,3 III
50 1995-04-08 Ripa mendebaldea 3,1 III
51 1995-04-11 Erize ekialdea 3,0 III
52 1995-04-29 Olabe ipar-mendebaldea 3,4 III-IV
53 1995-04-29 Olabe ipar-mendebaldea 3,2 III
54 1996-02-25 Gazolatz hegoaldea 4,0 V
55 42°51′31″N 2°00′52″W / 42.8587°N 02.0145°W / 42.8587; -02.0145 1998-10-28 Lizarraga hego-mendebaldea 5,2 VI 9 km
56 1999-10-03 Ituren ipar-mendebaldea 3,1 III
57 1999-12-27 Irunberri ipar-mendebaldea 2,7 III
58 2001-06-02 Irurtzun hego-ekialdea 2,9 IV
59 2001-12-24 Uztarroze ipar-ekialdea 3,1 III
60 2002-02-21 Egiarreta mendebaldea 3,8 V
61 2002-02-27 Egiarreta ipar-mendebaldea 2,7 III
62 2002-02-27 Egiarreta ipar-mendebaldea 2,8 IV
63 2002-03-28 Irurtzun hego-ekialdea 3,3 IV
64 2002-05-02 Irañeta ipar-ekialdea 2,7 IV
65 2002-11-10 Tiebas mendebaldea 3,3 III
66 2003-09-26 Orbaitzeta iparraldea 2,4 III
67 2003-09-30 Orbaitzeta iparraldea 2,9 IV
68 2004-09-16 Nagore mendebaldea 3,2 III
69 2004-09-17 Nagore ipar-mendebaldea 3,3 III
70 2004-09-18 Lizoain ipar-ekialdea 4,5 V
71 42°51′03″N 1°27′02″W / 42.8508°N 01.4506°W / 42.8508; -01.4506 2004-09-30 Nagore mendebaldea 4,0 III 6 km
72 2004-10-07 Nagore mendebaldea 3,4 IV
73 2005-08-31 Noain ipar-mendebaldea 2,4 III-IV
74 2007-04-11 Salinas de Pamplona hego-mendebaldea 2,9 III
75 2007-04-15 Beriain ipar-mendebaldea 1,8 III
76 2007-07-04 Agoitz ekialdea 1,8 III
77 2007-07-31 Egiarreta ipar-mendebaldea 2,7 III
78 2007-08-29 Esparza de Salazar ipar-mendebaldea 3,1 III
79 2007-10-15 Lizoain ipar-ekialdea 2,8 IV
80 2008-05-26 Idozin ekialdea 2,6 III
81 2008-06-04 Salinas de Oro hego-mendebaldea 2,9 III
82 2008-07-25 Uterga ipar-ekialdea 2,7 III
83 2008-09-20 Agoitz ipar-ekialdea 2,4 III
84 2008-10-10 Sartze mendebaldea 2,9 III
85 2008-11-26 Agoitz iparraldea 2,2 III
86 2009-01-21 Oronz hego-ekialdea 2,8 III
87 2009-06-02 Agoitz iparraldea 2,0 III
88 2009-07-01 Lizoain iparraldea 2,6 III
89 2009-10-24 Narbarte hego-ekialdea 2,5 III
90 2009-10-28 Agoitz iparraldea 2,7 III
91 2010-01-15 Lizoain iparraldea 2,4 III
92 2010-05-07 Nagore ipar-mendebaldea 3,5 III
93 2011-05-22 Aria ipar-menbdeladea 3,0 III
94 42°48′46″N 1°48′26″W / 42.8127°N 01.8072°W / 42.8127; -01.8072 2013-03-23 Etxauri ipar-mendebaldean (Nafarroa) 4,1
95 42°42′58″N 1°43′06″W / 42.7162°N 01.7184°W / 42.7162; -01.7184 2013-04-20 Uterga ekialdean (Nafarroa) 4,0
98 42°48′46″N 1°48′30″W / 42.8127°N 01.8082°W / 42.8127; -01.8082 2013-03-21 Ziritza iparraldean (Nafarroa) 3,6

1755eko Zangozako lurrikara

aldatu

Nafarroan dokumentatutako lehen lurrikara da[9]. 1755eko azaroaren 15ean gertatu zen. Zangozan, etxe bat erori egin zen eta eroritako etxetik herritarrek haurrak atera zituzten. Tuteran, katedralean zegoen jendea ihesi atera zen lurrikararengatik. Hala ere, ez zuen kalte material eta pertsonalik eragin. Lurrikara honek VIko intentsitatea izan zuen, Nafarroan izan zen handiena.

1903ko martxoaren 10eko Iruñeko lurrikara

aldatu

Iruñean lurrikara ezberdinak gertatu ziren hiru ordutan zehar[10]. Lurrikara handiena VI-VIIko intentsitatea izan zuen. Lurrikara zehazki 02.00etan eta 03.00tan gertatu ziren, 01-36.0 M eta 42.48.0 I koordenatuetan. Global Seismic Hazard Assessment Programek jaso zituen datuen arabera lurrikara 4,7 gradukoa izan zen eta honako koordinatuak: 42.8000 iparra eta -1.6000 ekialdea.

Erdigune ofiziala Badostainetik 800 metro mendebalera izan zen. Garai horretako geologoek adierazi zutenez, lurrikara hau oso berezia izan zen, Nafarroan izan ohi zirenak baino luzeagoa izan zelako. Gallipienzo eta inguruetan lurrikara asko sentitu zen. Donostian, 70 kilometrotara, lurrikara hau ere sentitu zen eta kalte txikiak eta kristalak haustea eragin zuen. Ikerlarien arabera, Donostia lurrikarekiko oso sentikorra da, erresonantzia gertatzen delako.

1982ko ekainaren 23ko Iruñeko lurrikara

aldatu

Astearte gaueko azken orduetan, bost graduko lurrikara batek Iruñerria astindu zuen[11]. Asteazken goizean, seiak aldera erreplika gehiago gertatu ziren. Lurrikara hauek erortze batzuk eragin zituzten. Lurrikara Iruñeko etxe altuetan, Barañainen, Zizurren eta Burlatan sentitu ziren. Astrainen, Iruñetik gertu, etxe batzuetan pitzadurak sortu ziren. Urte horretako bosgarren lurrikara izan zen. Aurreko lurrikarak 4,7 graduko indarra izan zuen eta Iruñearen mendebalean gertatu zen. Hurrengo egunean, erreplika gehiago gertatu ziren[12]. Beriain herrixkan 00.15etan 3,5 graduko lurrikara gertatu zen.

1983ko urtarrilaren 1ko Iruñeko lurrikara

aldatu

Egun horretan[13], Iruñean eta Iruñerrian Ritcher eskalan hiru eta lau graduko lurrikarak izan ziren. Lehen lurrikara abenduaren 31eko gauen gertatu zen eta lau graduko indarra izan zuen. Ondoren, indar gutxiko lurrikara gehiago gertatu ziren. Hurrengo egunean, 4.45etan Iruñeak beste lurrikara bat jaso zuen, 3,1 gradukoa. Aurretik, urte bat lehenagoko urtarrilaren 6tik uztaila bitartean beste hainbat lurrikara jasan zituen Iruñerriak.

1998ko Lizarragako lurrikara

aldatu

1998ko urriaren 27an, Lizarragan 5,2 graduko eta VI intentsitateko lurrikara gertatu zen. Herriguneetatik urrun gertatu zen baina Iruñea eta Nafarroa guztian, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan sentitu zen. Frantzia hego-mendebalean ere sentitu zen. Lizarraga, Torrano, Arbizu, Lakuntza eta Arruazuko etxe batzuetan pitzadurak agertu ziren[14].

2004ko irailaren 18ko Lizoaingo lurrikara

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «2004ko Lizoaingo lurrikara»

2004ko Nagoreko lurrikara

aldatu

2004ko irailaren 30ean, 4,0 graduko (IGNren arabera) edo 5,2 graduko (RéNASSen arabera) lurrikara gertatu zen Nagoren. Lizoain, Ekai eta Agoitzen ere sentitu zen[15].

2005eko Huarteko (Iruñea) lurrikara

aldatu

2005eko abenduaren 30ean, 17.38tan 2,5 graduko lurrikara gertatu zen eta eraikin batzuetan kalteak eragin zituen[16].

2007ko Itoitzeko krisi sismikoa

aldatu

Martxoaren 29 eta apirilaren 11 artean, ehundaka lurrikara txiki gertatu ziren[17].

Martxoaren 29an, 14.16tan Larrainzaren, urtegitik 25 kilometrotara, 1,3 graduko lurrikara gertatu zen. Martxoaren 30an, 03.31etan 0,6 graduko lurrikara gertatu zen Oroz-Betelun. Apirilaren 1ean, 07.03tan, Nagoren, urtegitik kilometro batera 1,6 graduko lurrikara gertatu zen. Egun berean eta herri berean, 09.42tan 0,7 graduko beste lurrikara bat gertatu zen. Apirilaren 10ean, 09.09tan, Santa Fen, urtegitik 12 kilometrora, 1,6 graduko lurrikara gertatu zen. Egun berean Nagoren 15.32tan 1,8 graduko beste lurrikara bat gertatu zen. Apirilaren 11ean beste hiru lurrikara gertatu ziren. Lehena Oronzen, urtegitik 19 kilometrotara, 01.38tan 1,1 graduko indarrarekin. Bigarrena Salinas de Pamplonan (urtegitik 26 kilometrotara) 03.45tan 2,9 graduko indarrarekin. Frantziako Defentsa Ministerioak azken lurrikara honi 3,3 graduko indarra eman zion eta Astrainen ere sentitu zela adierazi zuen. Hirugarren lurrikara 04.45tan gertatu zen Biurrunen (urtegitik 26 kilometrotara), 1,3 graduko indarrarekin.

2011ko Auritzeko lurrikara

aldatu

2011ko maiatzaren 22an, 16.45tan 3,1 graduko lurrikara izan zen Auritzen[18]. Lekukoen arabera, lurrikara oso indartsua izan zen eta gauzak mugitu zituen. Hala ere, ez zuen kalterik eragin. Aste horretako asteartean, 02.00k aldera, hamar minutuko tartean, 2,8 eta 2,4 graduko beste bi lurrikara gertatu ziren.

2012ko Burlatako lurrikara

aldatu

2007ko irailaren 6an, Burlatatik zazpi kilometro hegoaldera 2,7 MLko lurrikara gertatu zen, 2 kilometroko sakoneran. Babes Zibilera jendeak deitu zuen. Baina ez zen kalte pertsonalik egon[19].

2013ko krisi hidrosismikoa

aldatu

2013an zehar hainbat lurrikara gertatu ziren Nafarroa Garaian.[20] Lehena, 2013ko martxoaren 18an gertatu zen Utergan, eta 3,5 graduko indarra eta IIIko intentsitatea izan zituen.

Bigarrena, 2013ko martxoaren 21ean gertatu zen Ziritzan, eta 3,7 graduko indarra eta IIIko intentsitatea izan zituen.[21] Lurrikara 15:31n gertatu zen, eta honako herri hauetan sentitu zen: Iruñea, Barañain, Mutiloabeiti, Noain, Orkoien, Zizur Nagusia, Berriozar, Burlata, Sarriguren eta Atarrabia. Ondoren, erreplika gehiago egin ziren eta mugimenduak herri hauetan sentitu ziren: Muez, Etxauri, Salinas de Oro, Adios eta Muruzabal. Ez zuten kalterik eragin baina larrialdietara dei asko egin ziren.

Hirugarrena, 2013ko martxoaren 22an gertatu zen Etxaurin eta 2,9 graduko indarra eta IIIko intentsitatea eduki zuen. Laugarrena, 2013ko martxoaren 23an gertatu zen Etxaurin eta 4,1 graduko indarra eta IIIko intentsitatea izan zuen. Lurrikara 03.57tan gertatu zen eta herri hauek astindu zituen:[22] Iruñea, Barañain, Artika, Zizur Nagusia, Antsoain, Atarrabia eta Sarriguren. Lurrikarak ez zuen kalterik eragin baina SOS Nafarroara dei asko egin ziren.

Bosgarrena, 2013ko apirilaren 4ean gertatu zen Beriainen eta 2,6 graduko indarra eta IIIko intentsitatea izan zuen.

2013ko apirilaren 20an, Getzen, 4,2 graduko lurrikara izan zen eta IVko intentsitatearekin.[23] Lurrikara Iruñerrian (Barañain, Sarriguren, Mutiloabeiti, Berriozar eta Iruñea), Lizarra eta inguruetan (Mañeru, Gares) eta Erriberri eta Tafalla) sentitu zen. Lurrikara 17:18an gertatu zen. Lurrikarak ez zuen kalterik eragin.

2013ko apirilaren 27an, Utergan 3,1 graduko lurrikara gertatu zen eta IIIko intentsitatea izan zuen. Lurrikara 06:32an gertatu zen, eta Iruñerrian sentitu zen.[24]

2013ko apirilaren 28an, lurrikara batek Luzaide] astindu zuen. Lurrikarak 3,4 graduko indarra izan zuen, eta IIIko intentsitatea. Lurrikara 08:30ean izan zen, eta Baigorrin ere sentitu zen.[25]

Krisi hidrosismikoko azken lurrikara indartsuena 2013ko maiatzaren 3an gertatu zen Beriainen, eta IIIko intentsitatea eta 2,0 graduko indarra izan zituen. Lurrikara 04:47an gertatu zen.[26]

Krisi sismiko honetako lurrikara gehienak Erreniega mendilerroan eta Iruñerrian gertatu ziren. Adituen arabera, lurrikarak euri asko egin izanaren ondorio izan ziren. Lur azpiko potasa meatze zahar bat erori izan ere ez zuten baztertu.[27]

2013ko urriko lurrikara

aldatu

2013ko urriaren 23an lurrikara gertatu zen Olaben[28]. Lurrikara 11.04tan gertatu zen eta hainbat herritan sentitu zen: Egues, Gorraiz, Huarte, Olloki, Antsoain, Berriozar, Elkano, Mutilva Baja, Iruñea , Sarriguren edo Atarrabia. Lurrikarak 3,0 graduko indarra izan zuen eta etxeetako gauzak mugitu zituen.

2014ko Irurtzungo lurrikara

aldatu

2014ko urriaren 6an, Richter eskalan hiru graduko indarra zuen lurrikara izan zen Irurtzun inguruan, eguerdian. Eritzen izan zuen erdigunea lurrikarak. Lurraren dardara 14:00etan izan zen, 8 kilometroko sakoneran, eta Huarten ere nabaritu zuten. Foruzaingoak ez zuen lurrikaraz ohartarazteko deirik jaso. Ez zen kalte materialik izan, eta inor ez zen zauritu[29].

2017ko Iruñerriko lurrikara

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «2017ko Iruñerriko lurrikara»

2017ko Iruñerriko lurrikara 2017ko martxoaren 10ean goizeko 7:43:35etan gertatu zen lurrikara izan zen. Epizentroaren inguruan neurketa ezberdinak izan ziren: Orikain eta Olabe inguruan 12 km-ko sakoneran[30]; 2 km-ko sakoneran, Markalain inguruan[31]; edo USGSaren arabera lurrikararen epizentroa Irurtzundik gertuago izan zen, 6,3 km-ko sakoneran. Neurketa ezberdinen arabera 4,3 eta 4,5 Mw arteko magnitudeko lurrikara izan zen. VIko intentsitate maximoa izan zuen Mercalli eskalan

Iruñerriaz gain, beste hainbat herritan ere nabarabitu zen, hala nola Donezteben, Beran, Uharten (Nafarroa), Oreretan, Irunen, Zarautzen eta Hendaian.

Euskal Herrian erdigunea izan ez baina eragina izan duten lurrikarak

aldatu

1755eko Lisboako lurrikara

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «1755eko Lisboako lurrikara»

1755eko azaroaren 1ean gertatu zen 10.16tan eta 60.000 eta 100.000 hildako utzi zituen. Lurrikara luzea izan eta eta hainbat erreplika izan zituen. Lurrikarak Euskal Herrian ere eragina izan zuen[32].

1817ko Errioxako lurrikara

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «1817ko Errioxako lurrikara»

1817ko martxoaren 17an, Errioxan izan zen lurrikararik handiena gertatu zen.[33] Lurrikarak 5,8 gradu eta 6,9 gradu bitarteko indarra izan zuen, VII edo VIIIko intentsitatea. Lurrikarak Arnedillo eta Préjano astindu zituen batez ere. Ausejo, Calahorra eta Logroñon lurrikarak Veko intentsitatea izan zuen. Indar gutxiagorekin Iberiar penintsula iparralde guztia eta Frantzia hegoaldea astindu zituen.

Lurrikararen eraginez, Préjano herriko eraikinen %92 erori egin ziren. 200 etxetatik 18k bakarrik iraun zuten zutik. Hainbat eliza eta ermita suntsitu ziren. Arnedillon ere zenbait eraikin erori ziren eta lurrean pitzadurak sortu ziren. Calahorran, katedraleko zati batzuk lurrera erori ziren. Ausejon elizaren zati bat erori egin zen eta emakume bat harrapatu zuten harriek emakume baten heriotza eragin zuten. Logroñon, zenbait etxetako zati batzuk ere erori egin ziren.

Lurrikara Errioxa, Nafarroa (Milagron eta Corellan batez ere), Euskal Autonomia Erkidegoa, Aragoi eta Katalunian sentitu zen. Santander, Palentzia, Madril eta Zaragozan gutxiago sentitu zen. Bartzelonan eta Cuencan, berriz, oso gutxi sentitu zen. Gasteizen bost graduko indarra izan zuen lurrikarak.[34]

1923ko Martesko lurrikara

aldatu

1923ko uztzailaren 10ean gertatu zen, 05.31etan[35]. Iruñea IV-Veko intentsitatearekin astindu zuen[36]. Orduan, Iruñerriko arroak 33.000 biztanle zituen. Landa-bizimodua zen nagusi eta eraikinak baxuak edo ertainak ziren. Iruñean, oraindik, ez zen zabalkundea hasi. Donostia Veko intentsitatearekin astindu zuen, bere tokiko berezitasunagatik. Huescan intentsitatea Vekoa izan zen; Bartzelonan, Gironan, Perpinyàn, Logroñon eta Zaragozan IVkoa. Azkenik, Gasteizen IIko intentsitatea izan zuen lurrikarak.

Donostian lurrikarak 10 segundu iraun zuen. Berastegin lurrikararen mugimenduak elizako kanpaiak jo zituen eta Hernanin jendea kalera irten zen, etxeak eroriko oten ziren beldur[37].

1929ko Turruncúneko (Errioxa) lurrikara

aldatu

Errioxa Behean gertatu zen lurrikara honek 5,1 graduko indarra izan zuen[38]. Erdigunean eta inguruetan kalte handiak eragin zituen. Errioxarekin muga egiten zuten Nafarroako lurretan lurrikarak Veko intentsitatea izan zuen. Nafarroan, Marcilla, Corella eta Los Arcosen sentitu zen batez ere. Donostialdean eta Gernika-Lumo inguruetan IVko intentsitatea izan zuen. Euskal Herriko beste eremuetan intentsitatea IIkoa izan zen.

Lurrikara hau 1961eko irailaren 3an gertatu zen[39]. IGNren arabera, 4,7 graduko indarra izan zuen. GSHAPren arabera, lurrikararen indarra 5,8 Mwkoa izan zen. Lurrikara 01.40tan gertatu zen Cervera, Fitero eta Aguilaretik gertu. Agredan ere lurrikara sentitu zen. Lurrikara oso azalekoa izan zen eta ondorioz, espero zitezkeenak baino kalte gehiago egin ziren.

1967ko Eretako lurrikara

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «1967ko Eretako lurrikara»

1909tik Frantziak izan zuen lurrikararik handiena izan zen. Bere indarra 5,8 Mwkoa izan zen eta lur mugimendua 150.000 kilometro karratutan sentitu zen. Akitaniako iparraldean eta batez ere, Frantzia hegoaldean sentitu zen. Espainian, Asturias mendebalean, Katalunia ekialdean eta Valentzia hegoaldean ere sentitu zen. Lurrikarak hildako bat eta ehunka zauritu utzi zituen. 62 udalerri guztiz suntsituta geratu ziren eta 2.300 eraikin kaltetu ziren. Horietatik 350 bota egin behar izan zituzten.

Zuberoa, Nafarroa Behean, Nafarroako Pirineoetan, Altsasu inguruan eta kostaldean, Baionatik Orioraino lurrikarako VIIIko intentsitatea izan zuen. Intentsitate hau suntsikorra da. Gainontzeko Gipuzkoa ekialdean, Nafarroa iparraldean eta Altsasu inguruetatik pixka bat urrutiago lurrikarak IVko intentsitatea izan zuen. Gainontzeko eremuetan, lurrikarako IIko eta batez ere, IIIko intentsitatea izan zuen.

2011ko Losako ibarreko (Burgos) lurrikara

aldatu

2011ko abuztuaren 17an gertatu zen lurrikara[40]. Hasiera batean, erdigunea Amurrion izan zuela esan bazen ere Losako ibarrean izan zela baieztatu zuten. Hasieran, lurrikarak 3,4 graduko indarra izan zuela adierazi zuten. Hala ere, gero 4 graduko lurrikara izan zela baieztatu zuten. Lurrikara 20.20 eta 20.25 artean sentitu zen. Lurrikara Urduña eta Orozkon (Bizkaia) eta Amurrio eta Laudion (Araba) sentitu zen. Ez zuen kalterik eragin.

Erreferentziak

aldatu
  1. http://www.ign.es/ign/home/geofisica/sismologia/listadoTerremotosSignifProv.jsp
  2. M. Ruiz et al. 2002. Actividad sísmica en el extremo Occidental de los Pirineos. 3ª Asemblea Hispano Portuguesa de Geodesia y Geofisica http://geol00.geol.uniovi.es/~clopez/PDFs/PirOcc_sismicidad_valencia2002.pdf
  3. http://antonioaretxabala.blogspot.com.es/2012/09/donostia-san-sebastian-sismicidad-de.html
  4. http://www.coavna.com/documentos%5Cactualidadynoticias%5CDN20MARZO2011.pdf COAVNA, 2011-03
  5. «3,4 graduko lurrikara bat izan da Amurrion» Berria 2011-08-18.
  6. http://www.elcorreo.com/alava/20100124/alava/alava-mueve-20100124.html El Correo, 2010-01-24
  7. http://ataria.info/tolosaldea/1402045323594 Tolosaldeko Ataria, 2014-06-06
  8. http://ataria.info/tolosaldea/1402045323594 Tolosaldeko Ataria, 2014-06-06
  9. http://www.coavna.com/documentos%5Cactualidadynoticias%5CDN20MARZO2011.pdf COAVNA, 2011-03
  10. http://antonioaretxabala.blogspot.com.es/2012/09/el-terremoto-de-pamplona-del-10-de.html
  11. http://elpais.com/diario/1982/06/24/espana/393717620_850215.html El País
  12. http://elpais.com/diario/1982/06/25/espana/393804025_850215.html El País
  13. http://elpais.com/diario/1983/01/02/espana/410310016_850215.html
  14. http://antonioaretxabala.blogspot.com.es/2012/02/sismicidad-en-los-pirineos-occidentales.html ARETXABALA, ANTONIO
  15. ARETXABALA, ANTONIO http://antonioaretxabala.blogspot.com.es/2012/02/sismicidad-en-los-pirineos-occidentales.html
  16. ARETXABALA, ANTONIO http://antonioaretxabala.blogspot.com.es/2012/02/sismicidad-en-los-pirineos-occidentales.html
  17. http://hispagua.cedex.es/documentacion/noticia/47231 Hispagua
  18. http://www.noticiasdenavarra.com/2011/05/23/vecinos/pamplona/burguete-sufre-un-terremoto-de-31-grados-en-la-escala-ritcher Noticias de Navarra, 2011-05-23
  19. ARETXABALA, ANTONIO http://antonioaretxabala.blogspot.com.es/2012/02/sismicidad-en-los-pirineos-occidentales.html
  20. Antonio Aretxabala: «Ciencia y conciencia sísmica en Navarra», Antonio Aretxabalaren bloga, 2013-04-28.
  21. http://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/pamplona_comarca/2013/03/21/un_terremoto_grados_siente_pamplona_111724_1002.html Diario de Navarra, 2013-06-21
  22. http://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/mas_navarra/2013/03/23/registrado_nuevo_seismo_grados_echauri_111908_2061.html Diario de Navarra, 2013-03-23
  23. http://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/mas_navarra/2013/04/20/un_terremoto_magnitud_cuatro_sacude_con_intensidad_comarca_pamplona_114901_2061.html Diario de Navarra, 2013-04-20
  24. http://www.20minutos.es/noticia/1798703/0/ 20 Minutos, 2013-04-27
  25. http://www.naiz.info/eu/actualidad/noticia/20130428/registrados-dos-terremotos-en-luzaide Naiz, 2014-04-28
  26. http://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/mas_navarra/2013/05/03/un_terremotode_grados_agita_noche_beriain_116221_2061.html Diario de Navarra, 2013-05-03
  27. http://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/mas_navarra/2013/03/23/registrado_nuevo_seismo_grados_echauri_111908_2061.html Diario de Navarra, 2013-03-23
  28. http://www.deia.com/2013/10/23/sociedad/euskadi/un-terremoto-de-magnitud-32-con-epicentro-en-olave-se-hace-sentir-en-la-comarca-de-pamplona Deia, 2013-10-29
  29. «Hiru graduko lurrikara izan da Irurtzun inguruan», EiTB, 2014-10-06
  30. (Gaztelaniaz) Instituto Geográfico Nacional. (Noiz kontsultatua: 2017-03-10).
  31. (Gaztelaniaz) NAIZ. (2017-03-10). Un terremoto de intensidad 4,4 sacude Nafarroa. (Noiz kontsultatua: 2017-03-10).
  32. http://www.coavna.com/documentos%5Cactualidadynoticias%5CDN20MARZO2011.pdf COAVNA, 2011-03
  33. (Gaztelaniaz) Izquierdo, Marcelino. (2017/03/20). La Rioja tembló hace 200 años. .
  34. (Gaztelaniaz) Martín Escorza, Carlos. (2005). «El sismo de 18 de marzo de 1817 en La Rioja» Kalakorikos 10 ISSN 1137-0572..
  35. ARETXABALA, ANTONIO http://antonioaretxabala.blogspot.com.es/2012/07/el-terremoto-de-martes-huesca-de-1923-y.html
  36. http://antonioaretxabala.blogspot.com.es/2012/09/donostia-san-sebastian-sismicidad-de.html
  37. http://www.diariovasco.com/gipuzkoa/201406/07/donostia-zona-amplificacion-sismica-20140607000342-v.html Diario Vasco, 2014-06-08
  38. ARETXABALA, ANTONIO http://antonioaretxabala.blogspot.com.es/2012/05/sismicidad-en-la-rioja-el-paraiso-de-la.html
  39. ARETXABALA, ANTONIO http://antonioaretxabala.blogspot.com.es/2012/05/sismicidad-en-la-rioja-el-paraiso-de-la.html
  40. http://elpais.com/elpais/2011/08/17/actualidad/1313569028_850215.html El País, 2011-08-17