Mutiloabeiti
- Artikulu hau Arangurengo herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mutiloa».
Mutiloabeiti Aranguren udalerriko kontzejua izan zen. 2010eko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 3.940 biztanle zituen. Biztanle gehien zituen Arangurengo kontzejua izan zen 2010era arte. 2010eko ekainaren 4an udalaren erabaki baten ondorioz, Mutiloabeiti, Mutiloagoitirekin batu zen, Mutiloa kontzeju berria osatuz.
Mutiloabeiti | |
---|---|
Aranguren, Euskal Herria | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea |
![]() |
Probintzia |
![]() |
Udalerria | Aranguren |
Koordenatuak | 42° 47′ 21″ N, 1° 37′ 03″ W / 42.789166666667°N,1.6175°WKoordenatuak: 42° 47′ 21″ N, 1° 37′ 03″ W / 42.789166666667°N,1.6175°W |
Inguru naturala eta kokapenaAldatu
Mutiloabeiti Arangurengo udalerriaren ipar-mendebaldean dago, Iruñerriko gune metropolitarraren hegoaldean, eta hiriko PA-30 ingurabide autobidearen mendebaldean. NA-2304 errepideak bitan banatzen du kontzejua.
Auzoak bi alde desberdin ditu. Batetik herri zaharra, eta bestetik 1990eko hamarkadatik aurrera eraikitako eraikin berri eta txaletak. Mutiloagoiti eta Mutiloabeiti bitartean ehundaka etxebizitza berri eraikitzea aurrikusten da ("Mutiloabitarte" izeneko proiektuaren bidez), eta azkenik bi kontzejuak elkarturik geratuko ziren.
Demografia eta biztanleriaAldatu
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1.947 | 2.083 | 2.210 | 2.387 | 2.848 | 3.227 | 3.544 | 3.684 | 3.835 | 3.930 | 3.940 |
Jaiak eta ospakizunakAldatu
Mutiloabeitiko jaiak iraileko bigarren astearen inguruan antolatzen dira, ekitaldi gehienak asteburuan ospatzen direlarik.
GarraioaAldatu
Auzo honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 3 linea daude:
Eskualdeko Hiri Garraioa Mutiloabeiti | |||||
|
|
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |