Ollaran
Ollaran ([oʎaɾan]) edo Olloibar[3] ([oʎoiβaɾ]) Nafarroako udalerria da, Iruñeko merinerrian eta Iruñerri eskualdean kokatua. Ondoko kontzeju hauek osatzen dute: Anotz, Arteta, Egillor-Beasoain (bi herriz osatua, Egillor eta Beasoain) Iltzarbe, Ollo, Oskia, Saldise, Senosiain eta Ultzurrunek, alegia.
Ollaran | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
| |||||||||
| |||||||||
Administrazioa | |||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||
Merindadea | Iruñeko merindadea | ||||||||
Eskualdea | Iruñerria | ||||||||
Izen ofiziala |
![]() | ||||||||
Alkatea |
David Campion (Auzolan) | ||||||||
Posta kodea |
31172 | ||||||||
INE kodea |
31194 | ||||||||
Herritarra | ollarandar, olloibartar[1] | ||||||||
Kokapena | |||||||||
Koordenatuak | 42° 52′ 00″ N, 1° 51′ 00″ W / 42.866666666667°N,1.85°WKoordenatuak: 42° 52′ 00″ N, 1° 51′ 00″ W / 42.866666666667°N,1.85°W | ||||||||
![]() | |||||||||
Azalera | 37,8 km2 | ||||||||
Garaiera | 504 metro | ||||||||
Distantzia | 22 km Iruñera | ||||||||
Demografia | |||||||||
Biztanleria |
422 (2020)![]() | ||||||||
| |||||||||
Dentsitatea | 10,77 biztanle/km² | ||||||||
Hazkundea (2003-2013)[2] |
![]() | ||||||||
Zahartze tasa[2] | % 16,13 | ||||||||
Ugalkortasun tasa[2] | ‰ 22,73 | ||||||||
Ekonomia | |||||||||
Jarduera tasa[2] | % 82 (2011) | ||||||||
Genero desoreka[2] | % 0 (2011) | ||||||||
Langabezia erregistratua[2] | % 9 (2013) | ||||||||
Kultura | |||||||||
Euskaldunak | % 16,23 (2010) | ||||||||
Euskararen erabilera | % 1,6 (2011) | ||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||
Sorrera | XIII. mendea baino lehen. urtea | ||||||||
Webgunea | http://www.ollo.es/eu/ |
407 biztanle zituen 2014. urtean.
Iruñerriko Mankomunitatea zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñean inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.
GeografiaAldatu
Inguru naturala eta kokapenaAldatu
Ollaran Iruñeko merindadearen hegoaldean dago Iruñerriko gune metropolitarretik gertu, eta Lizarrako merindadearekiko mugan.
Mugakideak Arakil (iparraldean), Itza Zendea (ekialdean), Oltza Zendea (hegoaldean) eta Andimendi dira.
Klima eta landarediaAldatu
Ollarango klimaren ezaugarriak azpiatlantiar motakoak dira, baina altueraren arabera asko aldatzen dira batez besteko balioak. Horrela, prezipitazioak 1.000 eta 1.400mm artekoak izaten dira, eta tenperaturak 6 eta 12 gradu bitartekoak. Udalerriaren gunerik menditsuenetan, hau da mendebaldeko Urbasa mendilerroan, neguak hotzak eta elurtsuak izaten dira.
Zuhaitzik ugarienak haritzak dira, eta Ollarango gunerik altuenetan pagoak nagusi dira, udalerriko gunerik baxuenetan, berriz, arteak eta haritzak nabarmentzen dira. Birlandaturiko 171,92 hektarea pinu beltz, basa pinu eta pinu lariziar (Pinus nigra) daude Ollarango mendietan.
DemografiaAldatu
Ollarango biztanleria |
---|
![]() |
2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Ollaranen.
PolitikaAldatu
UdaletxeaAldatu
- HELBIDEA: Santo Tomas kalea, 1
Udal hauteskundeakAldatu
2007an Ollarango alkate kargurako Agrupación Vecinal Txurregui[4] (AVT) zerrendako Francisco Javier Ekai Iltzarbe aukeratu zuten. Udaletxeko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak sei izan ziren (emandako guztien % 2,50) eta boto zuriak zortzi (botoen % 3,42). Abstentzioa % 23,32koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Txurregui (AVT) | 134 | 4 |
Agrupación Electoral Udarbe (AEU) | 92 | 3 |
2011ko udal hauteskundeetan Auzolan zerrendak (4 zinegotzi, Francisco Javier Pérez Cueva) irabazi zituen. Txurreguik (2) eta PPk (1) ere ordezkaritza lortu zuten.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Auzolan | 129 | 4 |
Txurregui | 73 | 2 |
PP | 30 | 1 |
2015eko udal hauteskundeetan Auzolan zerrenda bakarrik aurkeztu zen eta 7 zinegotziak lortu zituen, Francisco Javier Pérez Cuevak alkate segitu zuen. 2016ko irailaren 13an David Campionek hartu zuen alkatetza zentsura mozio baten bidez.[5]
AlkateakAldatu
Hauek izan dira Ollarango azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
1979 | 1983 | ||
1983 | 1987 | ||
1987 | 1991 | ||
1991 | 1995 | ||
1995 | 1999 | ||
1999 | 2003 | ||
2003 | 2007 | ||
Francisco Javier Ekai Iltzarbe | 2007 | 2011 | Txurregui |
Francisco Javier Perez Cueva | 2011 | 2015 | Auzolan |
Francisco Javier Perez Cueva | 2015 | 2016 | Auzolan |
David Campion Ventura | 2016 | 2019 | Auzolan |
David Campion Ventura | 2019 | Jardunean | AB[6] |
EuskaraAldatu
Antzinako kronikek dioten bezala, Iruñerriko betiko hizkuntza euskara izan da. Izan ere, Al-Himiari kronikagile musulmanak X. mendean Iruñerrikoaz idatzi zuen: "Gehienak euskaraz mintzatzen dira, eta, beraz, ez zaie ezer ulertzen".
XVI. eta XVII. mendeetan gaztelania ulertzen ez zutenak bazeuden Ollaranen. Baina XIX. mendean euskara arin galtzen hasi zen. 1863an Iruñerriko herri guztietan hitz egiten zen euskaraz, baina frankotan jadanik zaharrek baino ez zuten erabiltzen. 1904ko inkesta baten arabera, Ollarango Anotzen, Saldisen, Ollon, Ultzurrunen eta Senosiainen euskaraz mintzatzen zen. Ollaranen 1929an ere euskaldunak bazirela kontu jakina da. 1992ko abuztuan, hil egin zen Iruñerriko azken euskaldunzaharra, Beorburuko Esteban Garbisu.
BibliografiaAldatu
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XI, Iruñea, 1992. ISBN 84-235-1149-9
IruditegiaAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ Ollaran EODAn
- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ 155. araua: Nafarroako udal izendegia. Euskaltzaindia Noiz kontsultatua: 2010-10-26.
- ↑ Horrela idatzita. Txurregi mendi baten izena da.
- ↑ (Gaztelaniaz) Diario de Noticias Navarra.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es Noiz kontsultatua: 2020-05-13.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) Ollarani buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Herriaren urrutiko ikuspegia NA-7030 errepidetik, Google Street View-n.
Ollaran | ||
---|---|---|
Anotz | Arteta | Egillor-Beasoain | Iltzarbe | Ollo | Saldise | Senosiain | Ultzurrun |