Getze (Galar)
Getze edo Getze Galar Galar Zendeako kontzejua da.[1] 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 198 biztanle ditu. Galar Zendeako udaletxea kontzeju honetan dago. Getzeko mendialdean kokatzen da 1521eko Noaingo Guduko nafar hildakoen oroitarria.
Getze | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Galar Zendea |
Administrazioa | |
Posta kodea | 31191 |
Herritarra | getzetar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°45′10″N 1°38′59″W / 42.752777777778°N 1.6497222222222°W |
Garaiera | 440 m |
Demografia | |
Biztanleria | 290 (2020) |
Ondarea
aldatuMendeetan, gatzaren esplotazioa izan zen herriko jarduera nagusietako bat, bere izen euskaldunaren etimologia horri lotuta dagoelarik (eta baita gaztelaniazko izena, Salinas de Pamplona). Gatzagak zeuden herriaren ondoan, 20. mendera arte aktibo egon zirenak.
Herrian nabarmentzen da parrokia eliza, Andre Mariaren Jasokundearena, jatorriz eraikin gotikoa zena baina asko eraldatua.[2]
Herriaren ipar-mendebaldean Noaingo guduaren oroigarria dago, Noaingo lautadara begiratzen duen malda batean kokatutako monumentua, Noaingo 1521eko guduaren oroigarri.[3]
Demografia eta biztanleria
aldatu2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
134 | 144 | 148 | 153 | 157 | 175 | 173 | 198 |
Errereferentziak
aldatu- ↑ «EODA - Bilaketa - Getze» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
- ↑ Gran Enciclopedia de Navarra | SALINAS DE PAMPLONA. (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
- ↑ Asunción, Julio. (2014). «Arte, Historia y curiosidades: MONUMENTO A LA BATALLA DE NOÁIN» Arte, Historia y curiosidades (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Galar Zendea | ||
---|---|---|
Kontzejuak: Arlegi • Kordobila • Espartza • Ezkirotz • Galar • Getze • Olatz Nagusia • Subitza |
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |