Markalain

Txulapaingo kontzejua eta ibarburua, Nafarroa Garaian

Markalain[1][a] (gulibarreraz: Markelain)[b] Txulapain ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean dago, Iruñea hiriburutik 12,5 kilometrora.

Markalain
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Herriko etxe tradizional bat


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaIbarrak (Iruñerria)
UdalerriaTxulapain
Administrazioa
Motakontzeju
Izen ofiziala Marcaláin
Posta kodea31193
Herritarramarkalaindar, markelaindar
Geografia
Koordenatuak42°53′54″N 1°41′47″W / 42.89839225°N 1.69634353°W / 42.89839225; -1.69634353
Azalera2,64 km²
Garaiera543 metro
Distantzia12,5 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria44 (2023:  −2)

Txulapain ibarreko ibarburua da. 2023 urtean 44 biztanle zituen.

Bertako biztanleak markalaindarrak (gulibarreraz: markaleindarrak) dira.

Izena aldatu

Markalain toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Markelain (1095)
  • Marchelain (1102)
  • Marquelain (1174)
  • Marqualain (1197)
  • Marquelantz (1198)
  • Marquelanh (1278)
  • Marquelain prope Belçunce (1278)
  • Marquellayn (1280)
  • Marquelayn (1366)
  • Marcalain (1534)
  • Mayquelayn (1587)
  • Marcalain (1802)
  • Markalain (1966)
  • Markelain (1990)
  • Markalain (2000)

Ezaugarriak aldatu

Armarria aldatu

Markalaingo armarria Txulapaingo armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]

« Hondo urdin batez eta aurrean urrezko galburu sorta batez osatuta dago, zinta gorri batekin lotutak. »

Geografia aldatu

Markalain Txulapain ibarrean dago, Iruñeko merindadean.

Inguru naturala eta kokapena aldatu

Txulapain udalerriko erliebea nahiko malkartsua da eta garaiera ertaineko hainbat mendi aurki daitezke hegoaldean, besteak beste, San Gregorio (945 metro), San Bartolome (925 metro) eta Aldaun mendia (942 metro).

Klima eta landaredia aldatu

Txulapaingo klimak ezaugarri azpiatlantiarrak ditu, prezipitazioak ugariak dira urte osoan zehar (urtean 1.200mm inguru), nahiz eta uda garaiko bi hilabeteak lehorrak diren. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa da, eta urtean dauden egun euritsuak 120 eta 130 bitartean.

Estazio meteorologikoa aldatu

Txulapainen dagoen Beltzuntze kontzejuan, itsasoaren mailatik 530 metrora, Nafarroako Gobernuak 19882an jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]

      Datu klimatikoak (Beltzuntze, 1988-2022)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.0 20.0 25.0 28.0 33.3 39.5 40.3 40.5 37.0 30.0 22.0 17.1 40.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.5 10.0 13.3 16.3 20.0 25.3 27.6 27.8 23.9 19.1 12.1 8.9 17.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.2 6.0 8.6 11.3 14.4 18.9 21.1 21.3 18.1 14.4 8.7 5.6 12.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.9 2.0 3.8 6.2 8.8 12.6 14.7 14.8 12.3 9.6 5.3 2.3 7.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -8.0 -8.0 -9.0 -1.8 -1.0 2.0 7.0 8.0 4.0 -2.0 -7.0 -10.0 -10.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 113.4 100.1 95.5 106.3 74.5 63.0 34.7 35.8 57.1 80.4 134.8 112.6 1008.3
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 75.0 49.0 57.5 63.0 44.0 63.0 45.0 84.0 72.0 63.0 80.5 122.0 122.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 13.8 12.8 12.3 14.9 12.4 8.7 6.6 6.3 8.7 11.8 16.0 13.9 138.0
Elur egunak (≥ 1 mm) 0.1 0.2 0.4 0.4 0.4 0.2 0.3 0.2 0.0 0.0 0.1 0.1 2.2
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia aldatu

Errege jaurerriaren lekua zen. 1280 pezatan 26 sause gehi 11 kahize gari eta beste hainbeste garagar zeuden. Jerusalemgo San Joan ospitalekoek XIII. mendean eta Iruñeko katedralak XIV. mendean lursailak ere bazituzten. Karlos III.ak 1423an bere errentak Esteban Maulekoari eman zizkion eta Karlos Bianako printzeak 1447an Joan Elokoari Iruñeko etxe baten truke trukatu zizkion.

1513an, Markalainek ordaintzen zuen petxa hamaika cahizekoa zen; garai hartan, horietatik hiru Joan Elokoa mosen oinordekoek kobratzen zituzten, eta beste zortziak Iruñeko Donejakue komentuak, "nolabaiteko kapilautzagatik". 1847an udalerri honen burua zen eta eskola zuen, 1472 errealez hornitua, eta bertara inguruko herri batzuetako haurrak joaten ziren; gure mendeko hogeiko hamarkadan Markalain ibarreko herririk garrantzitsuena zen eta bertan bizi zen medikua.

Demografia aldatu

2023 urteko erroldaren arabera 44 biztanle zituen Markalainek.[6]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023
47 49 49 45 48 51 57 59 60 67 71 65 59 57 54 50 51 52 50 47 46 47 46 44
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Kultura aldatu

Euskara aldatu

Ikus, gainera: «gulibarrera» eta «nafarrera»

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Txulapaingo herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[7]

Euskararen galera, beraz, XX. mendekoa da. Iruñeko Gotzaindegiak 1904an egindako eliz gida baten arabera, Ultzama, Anue, Odieta, Atetz, Txulapain eta Olaibar ibarrak hartzen zituen Anueko Artzapeztegian erantzuna baiezkoa da. 1935ean, ibar horiek guztiak euskaldunak ziren oraindik.

1960ko hamarkadako Nafarroako industrializazioak benetako landa exodoa ekarri zuen hirietako fabriketara. Despopulatze horrek batez ere gazteei eta emakumeei eragin zien. Zalantzarik gabe, euskarari ere eragin zion. Txulapain ibarrean oso handia izan da hiriburuaren eragina, jendea bertara joan ohi baita. Ibarra honen erdalduntzea egitate bat da. 1972ko datuen arabera, 60 urtetik gorakoentzat zegoen gordeta euskara, eta oso gutxitan egiten zuten.

Koldo Zuazok, 2010ean, Txulapain ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[8]

Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da gulibarrera. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Txulapaingo mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Txulapain eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, euskarak eskubide batzuk ditu. 2010ko erroldaren arabera, herritarren %20,72k zekien euskaraz hitz egiten eta 2018n %23,10k.

Jaiak aldatu

  • San Migel jaiak, irailaren azken asteburuan

Ondasun nabarmenak aldatu

Oharrak aldatu

  1. /maɾkaláin/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban
  2. /maɾkeláin/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Markalain - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Pamplona (II) : Etxarri-Aranatz - Muruzabal. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 9788423501311. PMC 9788423501311. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Gares» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Beltzuntzeko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  6. «Markalain» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  7. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  8. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu