Jaitz

Nafarroa Garaiko udalerria

Jaitz[2] ([jaits̻]) Nafarroa Garaiko erdialde-mendebaldeko udalerri bat da. Lizarrako merindadeko Gesalatz ibarrean dago,[5] hiriburu Iruñetik 27 kilometrora. 118 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Jaitz
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Salinas de oro.JPG
Flag of None.svg
Bandera

Jaizko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
MerindadeaEscudo de Estella.svg Lizarra
EskualdeaGesalatz
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofizialaEscudo de Salinas de Oro.svg Salinas de Oro <> Jaitz[1]
AlkateaFernando Olite Munarritz
(Zanzaleta)
Posta kodea31175
INE kodea31214
Herritarrajaiztar[2]
Geografia
Koordenatuak42°46′31″N 1°53′17″W / 42.775277777778°N 1.8880555555556°W / 42.775277777778; -1.888055555555642°46′31″N 1°53′17″W / 42.775277777778°N 1.8880555555556°W / 42.775277777778; -1.8880555555556
Azalera14,28 km²
Garaiera674 metro
Distantzia27 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria106 (2022: Red Arrow Down.svg −2)
alt_left 47 (%44,3)(2019) (%58,5) 62 alt_right
Dentsitatea7,63 biztanle/km²
Zahartzea[3]% 16,89
Ugalkortasuna[3]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[3]% 0 (2011)
Desberdintasuna[3]% 0 (2011)
Langabezia[3]% 3,51 (2013)
Euskara
Euskaldunak[3][4]% 23,30 (2018: Green Arrow Up.svg %18,91)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.salinasdeoro.es
Jaitz 20-8-28
Jaitz 20-8-28

GeografiaAldatu

Jaitz Lizarrako merindadearen ipar-ekialdean dago, Iruñerriko gune metropolitarretik gertu. Iruñetik Jaiatza autoz heltzeko, N-120 errepidea hartu behar da, Lizarra-Abartzuzako norabidean, eta ondoren NA-7000 errepideari jarraitu behar zaio hamabost kilometroz.

Ingurune naturala eta klimaAldatu

Jaitzen bi klima bereizten dira, udalerriaren mendebaldean eta iparraldean klima azpimediterraneoa, eta ekialdean eta hegoaldean klima mediterraneoa. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 12 gradu artekoa eta prezipitazioak 800 eta 1.400mm bitartekoak dira. Prezipitaziorik ugarienak udalerriaren iparraldeko gune menditsuan izaten dira. Urteroko egun euritsuak, bestalde, 120 inguru izaten dira.

Herrian 289 hektarea arte geratzen dira oraindik ere (antzina herri gehiena arteek estaltzen zutela uste da), horrez gain, hariztiren eta ameztiren bat dago herrigunearen inguruko basoetan.

Udalerri mugakideakAldatu

Herriak Goñerrirekin egiten du muga iparraldean, Bidaurretarekin ekialdean, Gesalatzeko ibarrarekin mendebaldean, eta Girgillaorekin hegoaldean.

DemografiaAldatu

Jaizko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,75 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

PolitikaAldatu

Udal hauteskundeakAldatu

2007an ez zen udal hauteskunderik izan Jaitzen, ez zelako inongo talderik aurkeztu[6]. Horren ondorioz 2008ko urtarrilaren 14]]an José Luis Anotzibar Iltzarbe izendatu zuten alkate, kudeaketa batzordearen izenean.

2011ko udal hauteskundeetan zerrenda bakarra aurkeztu zen, Agrupación Independiente Zanzaleta (AIZ). Fernando Olite alkate bihurtu zen.

AlkateakAldatu

2008-2011 José Luis Anotzibar Iltzarbe Kudeaketa batzordea
2011-2015 Fernando Olite Munarritz Zanzaleta

UdaletxeaAldatu

Udaletxea erabat eraberritu zen 1981. eta 1982. urteen artean, eta eraikinaren ezaugarriak inguruko eraikinetakoen antzekoak dira. Harrizko egiturak bi solairu dauzka. Jaizko udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka. Jaizko idazkaria Goñerriko, Abartzuzako eta Deierriko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Frontoi Plaza, z/g

EuskaraAldatu

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak emandako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Jaitz eremu mistoan kokatzen den udalerria da. Horrenbestez, herriko hizkuntza ofiziala gaztelania da, eta euskara hizkuntza koofiziala. 2001eko erroldan, herritarren % 4,81ek zekien euskaraz hitz egiten.

2009ko urtarriletik, Jaitz udalerriaren izen ofiziala euskaraz Jaitz da, eta gaztelaniaz Salinas de Oro.[1]

ZerbitzuakAldatu

Egoitza nagusia Garesen duen Izarbeibarko Mankomunitatea arduratzen da zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuez Jaitzen eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Ondasun nabarmenakAldatu

  • San Migel elizak eskulturaz osaturiko erretaula erromanista dauka barruan. Horrez gain, Kristo Santuaren inguruko erretaula txikiagoak nabarmentzen dira parrokiaren barrualdean.
  • Salbador, San Pedro eta San Jeronimo baselizak Jaizko herrigunean daude. San Jeronimo baselizan, aipagarri da barruan dagoen erretaula barrokoa.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa