Mercalli eskala

Lurrikaren intentsitatea neurtzeko erabiltzen den eskala. Oro har, lurrikarek eragindako suntsipenean oinarritzen da. Intentsitate-neurketak zenbaki erromatarretan adierazten dira I-etik XII-ra.

Mercalli eskala lurrikarak 12 puntutan neurtzeko eskala kuantitatibo bat da, inguruan bizi diren pertsonek jasandako suntsipenetan oinarritua. Giuseppe Mercalli geologo italiarrak paratu zuen, baina geroago, aldaketa batzuk egin zaizkio, zuzenago egiteko:

  • I Instrumentala - Ez da sumatzen.
  • II Somatzeko zaila - Jende gutxik sumatzen du, batez ere eraikin handietako goiko solairuetan daudenak.
  • III Motela - Etzanda daudenek edo eremu zurrun batean direnek sumatzen dute.
  • IV Igartzeko adinakoa - Etxe barruan diren gehienek sumatzen dute, baita kanpoan direnek ere.
  • V Nahiko nabarmena - Edonork suma dezake. Lo dagoena esna liteke.
  • VI Nabarmena - Zuhaitzak eta argiak mugitu egiten dira, alarmak berez pizten dira eta apaletako gauzak eror litezke.
  • VII Oso nabarmena - Alarma orokorra. Horma eta zapaiako igeltsuan arraildurak sortzen dira.
  • VIII Suntsitzailea - Mugitzen ari diren autoetan igartzen da, tximiniak erortzen dira eta eraikin bat edo beste eror liteke.
  • IX Hondatzailea - Zenbait etxe erortzen dira, hoditerian ugari apurtzen da.
  • X Dohakabea - Arraildura nabarmenak lurraren azalean, trenbide suntsituak eta lur-jauziak arruntak dira.
  • XI Oso-dohakabea - Oso etxe gutxik diraute zutik, zubiak erortzen dira, zerbitzu guztiak (elektrizitatea, ura, gasa, trenak) eten egiten dira. Lur-jauzi nabarmenak.
  • XII Katastrofikoa - Suntsipen orokorra. Objektuak hegaz, ibaien ibilguetan eta topografian aldaketa nabarmenak.

Ikusten denez, lehen bostak gizakiak berak sumatzen duenaren arabera egiten dira: inkesta bidez egiten da. Hurrengoak eraikinen suntsiduraren arabera neurtzen dira.

Richter eskalarekin ez dagoe guztiz lotuta: eraikin egokiak dauden leku batean Richter Eskalan 6 duen lurrikara batek Mercalli eskalan 5 izan lezake, eta eraikin desegokiak dauden leku batean, 7koa.

IturriakAldatu

  • Plaka-tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria - Apraiz Atutxa, Arturo. Udako Euskal Unibertsitatea. 2005.

Kanpo estekakAldatu