Uribarri Gaubea (ofizialki Villanueva de Valdegovía) Arabako Gaubea udalerria osatzen duten herri nagusi eta herriburua da.

Uribarri Gaubea
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGaubea
Geografia
Koordenatuak42°50′53″N 3°05′53″W / 42.84806°N 3.09806°W / 42.84806; -3.09806
Erdigunearen ikuspegia.

Geografia

aldatu

Gaubea udalerriaren erdigune geografikoan kokaturik dago, udalerriaren eremuak itxura berezia duen arren. Omecillo ibaiaren haranak hegoaldean Obarenes-San Zadornil mendiak eta iparraldean Gorobel mendilerroa ditu, eta ibaiaren ertzean dago Uribarri Gaubea. Mendebaldean Gurendes herria du eta ekialdean Villanañe. Itsasmailatik 552 metrotako altueran kokatzen da Uribarri Gaubea.

Historia

aldatu

Burdin Aroan Pico de San Pedro esaten dioten tokian herrixka bat sortu zen eta erromatarren eta musulmandarren garaian ere jarraitu zuen, baina Erdi Aroan bertan behera gelditu zen.

XV. mendean Arabaren barnean agertzen da Uribarri Gaubea eta bertako herritarrek XIX. mendean Gasteizko guduan parte hartu zutela ere badakigu.

Demografia

aldatu
Uribarri Gaubeako biztanleria

Garraioa

aldatu

Araba Bus sareko   lineak zerbitzua ematen dio herri honi:

  Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
13 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Gaztelako Atea)SubillabideTrespondeBillodaBilloda (Plaza)Langraiz Oka (udaletxea)Langraiz Oka (bar-posta)Langraiz Oka (Bikuña)OlabarriMandaitaPobesPadulGesaltza Añana (museoa)Gesaltza AñanaTuestaEspejoVillanañeUribarri GaubeaGurendesSan Millan de San ZadornilKorroTobillas Bobeda

Ondasun nabarmenak

aldatu
  • Angulotarren jauregia: XVI, mendeko ataria du eta pizkundeko estiloan eraiki zen. Armarri handia du.
  • Villanuevako presa edo La Mierreko antzinako presa, Euskal Herrian dagoen bakarra zurez eta harriz eraikia. 1781. urtean eraiki zen eta 2011n Kultur Ondasun izendatua izan zen[1].
  • Andre Mariaren eliza: Erromanikoa bazen ere erabat berreraikia dago.
  • San Julian eta Santa Basilisa eliza.
  • XVIII. mendeko errota.
  • Iturria, 1860. urtean eraikia.

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) elcorreo.com (2010-9-15)

Bibliografia

aldatu
  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Ikus, gainera

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak

aldatu