Arbizu

Nafarroa Garaiko udalerria


Arbizu[2] Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Sakana eskualdekoa, Iruñeko merindadekoa. Udalerriak 1.078 biztanle zituen 2014. urtean, eta 1.104 biztanle 2019an. Iruñetik 38 kilometro mendebaldera dago.

Arbizu
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Arbizuko udaletxea.jpg
Udaletxea.

Arbizuko bandera

Arbizuko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Iruñeko merindadea
Eskualdea Sakana
Izen ofiziala Escudo de Arbizu.svg Arbizu
Alkatea Francisco Javier Razkin (EH Bildu)
Posta kodea 31839
INE kodea 31027
Herritarra arbizuar
Kokapena
Koordenatuak 42° 54′ 53″ N, 2° 02′ 22″ W / 42.9147356°N,2.0394169°W / 42.9147356; -2.0394169Koordenatuak: 42° 54′ 53″ N, 2° 02′ 22″ W / 42.9147356°N,2.0394169°W / 42.9147356; -2.0394169
Azalera 14,54 km2
Garaiera 496 metro
Distantzia 34 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 1.117 biztanle
% 51,4 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 48,6
Dentsitatea 76,82 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 15,68
Zahartze tasa[1] % 18,84
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 56,22
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 80,43 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 10,61 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 82,99 (2010)
Euskararen erabilera % 61,8 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.arbizu.eus

GeografiaAldatu

Leziza ibaiaren ertzean dago kokatuta, ibai horrek bere urak Arakil ibaian isuri baino apur bat gorago. Herria zeharkatzen du N-240 errepideak (Iruñea-Gasteiz).

Arbizuk mugakide du Aralarko mendilerroa iparraldean, Lakuntza ekialdean, Etxarri Aranatz eta Ergoiena mendebaldean, eta Ergoiena hegoaldean.

HistoriaAldatu

Historiaurreari dagokionez, Arbizuko dermioan, Aralar aldeko basoan, antzinako gizakiek egindako bi trikuharri daude, Artabakargoa eta Fagatxabalgoa, eta artzainen kulturaren aztarnak ere nabariak dira zenbait tokitan.

DemografiaAldatu

XX. mende osoan 900 biztanleren bueltan egon zen Arbizuko populazioa, baina XXI. mendearen lehen hamarkadan hazkunde esanguratsua gertatu zen eta 1.100 biztanle inguru izatera iritsi zen; alegia, % 15eko hazkundea izan zuen hamar urtean.

1.104 biztanle ditu, 2019ko urtarrilaren 1eko datuen arabera.

Arbizuko biztanleria
 

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 65 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 6,37 (Nafarroako Foru Erkidegoko batez besteko kopuruaren azpitik).

PolitikaAldatu

Udal hauteskundeakAldatu

2011n bi zerrenda aurkeztu ziren; Bilduk berea erretiratu zuen[3] eta Mendinueta alkatea buru zuen Arbizuarron Hitza espainiar epaitegiek legez kanpo utzi zuten[4]. Hortaz, Mendinuetak jarduneko alkate segitu zuen.

2015eko udal hauteskundeetan Euskal Herria Bilduk botoen %75,10 (392 boto) eta zinegotzi guztiak (bederatzi) eskuratu zituen.

2019ko udal hauteskundeetan Euskal Herria Bilduk botoen %79,89 (425 boto) eta zinegotzi guztiak (9) eskuratu zituen.

Arbizuko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu*
9 / 9
392 (% 75,10)
Datuen iturria: 2015eko hauteskundeen emaitzak interior.es webgunean

AlkateakAldatu

 
Francisco Javier Razkin Flores, hainbat urtez Arbizuko alkate.
1999-2003 Francisco Javier Razkin Flores
2003-2007 Jesus Mari Mendinueta
2007-2011 Jesús Mari Mendinueta EAE
2011-2015 Jesús Mari Mendinueta Alderdirik gabea[5]
2015-2019 Carmen Marañon Chasco EH Bildu
2019- Francisco Javier Razkin Flores EH Bildu

UdaletxeaAldatu

  • HELBIDEA: Kale Nagusia, 7

Azpiegitura eta garraioakAldatu

Arbizuko Udala Etxarri Aranazko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko eta Sakanako Mankomunitateko (MANK) kidea da.

La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:

EuskaraAldatu

Manuel Razkin arbizuarraren testigantza, eskolara joaten zeneko garaiaz.[6]

Arbizuko hizkera[7] nafarreraren[8] aldaera bat da, hego-sartaldeko azpieuskalkiari[9] dagokiona. Zehatzago esanda, Sakanako euskara[10] da bertakoa, ekialdean dauden beste herrien multzo berekoa. Gaur egun, arbizuarren % 80tik gora dira euskaldunak; horregatik, udalerria UEMA elkartean sarturik dugu.

Ondasun nabarmenakAldatu

 
Jakaren etxea

Mariaren Natibitatearen parrokia.

XVII. mendean eraiki zen Martin Galartzaren bitartez. Eraikinak nabe bakarra dauka eta erdi puntuko leihoak. 1813an, armada frantsesa Gasteizko batailatik erretiradan zihoala, herriko hainbat etxe erre zituzten soldaduek, bai eta elizaren zati bat ere, Pedro Otxoa Arinek eta Martin Ataunek eginiko erretaulak barne. Gaur egun elementu gutxi batzuk baino ez dira gordetzen (Ama Birjina haurrarekin irudikatzen duen tailla errenazentista bat, XVI. mendekoa; San Pedroren beste tailla bat, jarrita, estilo erromanistakoa, XVII. mendekoa; eta kalbario bat, mende horren hasierakoa).

Ebanjelioaren aldean beste erretaula bat dago, Errosarioko Ama Birjinarena, barrokoa, XVII. mendekoa, eta, Epistolaren aldean, Gurutziltzatuaren erretaula, barrokoa hori ere, XVII. mendekoa, biak moldatuak, frantsesen kontrako gerra ondoko kalteak konpontzeko, seguraski. Gurutziltzatuaren tailla nabarmentzen da, barrokoa, eta bertako irudi bat, XIX. mendekoa, Andre Maria Doloretakoa. Organoa 1846koa da eta bataio-harria, azkenik, Erdi Arokoa.

Dorretxea edo Jakaren etxea

Elizatik herrira aldera, eraikin nabarmen bat dago, Erdi Aroko dorretxe bat. Oin karratuko bloke bat da, lau solairurekin eta lau isuriko teilatuarekin, harlanduez egina. Hainbat ezaugarri direla eta (ateko arkua, lehio geminatua, leiho ondoko jarlekuak, gezileihoak...), pentsatzekoa da XV. mendekoa dela. Dorretxe hau Arbizuko “cabo de armería” izan zen, eta halaxe dago erregistratuta Nafarroako Erreinuko Armarrien Liburuan, armarri honekin: bi otso eta ertz aspaduna.

San Juan ermitan urtero, ekainaren 23an, erromeria ospatzen dute arbizuarrek, sanjuan festen hasieran. Iluntzean ermitatik jaitsi eta herriko kaleetan barna ibiltzen dira arbizuarrak suen gainean saltatzen. Hurrengo egunean, ekainak 24, meza egiten da bertan.

Arbizuar ospetsuakAldatu

Hiri senidetuakAldatu

  Marda (Palestina)

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  3. Bildu, lehena, Guaixe.
  4. Bilduren zerrendez gain, 18 hautesle elkarte inpugnatu ditu Fiskaltzak, Berria.
  5. EAE legez kanpo utzi zutenetik.
  6. «Razkin Flores, Manuel - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-01.
  7. «Arbizu - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-01.
  8. «Nafarra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-01.
  9. «Hego-sartaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-01.
  10. «Sakanakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-01.

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa