Idotzin
Idotzin[1] Ibargoitiko kontzeju eta herriburua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 46 biztanle ditu.
Idotzin | |
---|---|
Ibargoiti, Euskal Herria | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea |
![]() |
Probintzia |
![]() |
Udalerria | Ibargoiti |
Koordenatuak | 42° 41′ 22″ N, 1° 28′ 14″ W / 42.689444444444°N,1.4705555555556°WKoordenatuak: 42° 41′ 22″ N, 1° 28′ 14″ W / 42.689444444444°N,1.4705555555556°W |
Altuera | 600 m |
Azalera | 6,42 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 44 (2008) |
Dentsitatea | Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," biztanle/km² |
KokapenaAldatu
Ibargoiti mendebaldean dago eta ibarreko herririk populatuenetakoa da. Herri mugakideak honakoak dira: Altzorritz iparraldean, Getze hegoalde eta mendebaldean, Lekaun eta Untziti ekialdean, eta Elo mendebaldean.
A-21 autobidetik gertu dago.
HistoriaAldatu
Herriari buruzko lehen dokumentuak XI. eta XII. mendekoak dira eta horietan "Idoziam", "Idozing" edo "Idozen" izenak agertzen dira. XI. mendean Antsa Oriol andrea zen Idotzingo jaurerriaren jabea. 1087an Leireko monasterioari utzi zion dohaintza moduan. XI. mendean Santa Ceciliaren omenezko eliza zegoen herrian baina ondoren aldatu eta 1527tik San Klementeren izena ageri da.
XIX. mendeko Independentzia gerran, soldadu frantsesek Espotz Mina gerrilariaren etxea erre zuten. 1847an 1.200 errealgo zuzkidura zeukan eskola zegoen Idozinen.
Demografia eta biztanleriaAldatu
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
56 | 55 | 54 | 53 | 49 | 46 | 45 | 46 |
Azpiegitura eta garraioakAldatu
La Veloz Sangüesina edo "Zangozar Azkarra" izeneko autobus konpainiak Idotzin Zangoza Iruñea eta inguruko herriekin batzen ditu. Linea nagusiak honakoak dira:
OndareaAldatu
- San Klemente eliza, XVI. mendean eraberritu zen eta berriztu ziren elizako elementuen artean gurutze gotikoa eta aurrealdea daude.
- Idotzingo jauregia, 1930an eraitsi zen.
EkonomiaAldatu
1907ko abuztuaren 15ean nekazarien koperatiba sortu zen. Herrian jabetza pribatuko 507 hektarea lur eta 290 hektarea lur amankomun daude. 1970eko hamarkadako nekazaritzan egondako aldaketetan, 108 partzelara murriztu zen herriaren inguruko lur eremuen kopurua.
Herritar ezagunakAldatu
- Francisco Espoz, (1781-1836), militar eta politikaria.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Ibargoiti EODAn. Espainieraz Idocin.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
Ibargoiti | ||
---|---|---|
Abintzao | Besolla | Ekisoain | Getze | Idotzin | Izko | Lekaun | Sengaritz | Zabaltza | Zilegieta |