Galipentzu
Galipentzu[4][a] (zaraitzueraz: Gilepentzu[b]; erronkarieraz: Garipentzu[c]) Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Zangozerria eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 55,9 kilometrora. Altuera 345 eta 931 metro artekoa da, eta 56,29 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtea 96 biztanle zituen.
Galipentzu | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Galipentzu eta Aragoi ibaia San Salbatore elizatik | |||
Goiburua: « Ametsen herria » | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Zangoza | ||
Eskualdea | Zangozerria | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Barrutia | Agoitz | ||
Izen ofiziala | Gallipienzo / Galipentzu | ||
Alkatea (2019-2023) | Ruben Mateo Solanas (Galipentzuko bizilagunak) | ||
Posta kodea | 31493 | ||
INE kodea | 31110 | ||
Herritarra | galipentzutar, gilepentzutar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°28′53″N 1°24′56″W / 42.48142105°N 1.41547149°W | ||
Azalera | 56,29 km² | ||
Garaiera | 345-931 metro | ||
Distantzia | 55,9 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 96 (2023: −7) | ||
Dentsitatea | 0,02 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 43,18 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 16,81 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu ez-euskalduna | ||
Euskaldunak[2][3] | % 6,00 (2018: %3,44) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | www.gallipienzo.es |
Nafarroako herririk zaharrenetakotzat jotzen da, eta karrika ia hutsen artean Erdi Aroko ondare oso garrantzitsua gordetzen du. Herria, batez ere herri zaharra, jenderik gabe dagoen arren, bere bi elizak, San Salbatore eta San Pedro, egoera onean mantentzen ditu. Talaia baten gainean dago, eta Nafarroako Erresumaren mugako gotorleku zahar horretatik Aragoi ibaiaren ibarra eta eskualde osoa ikusten dira, udalerrian bizi diren arrano beltzen koloniez gain. Biztanle gehienak Galipentzu Berrin bizi dira, ibai ondoko lur lauan.
Bertako biztanleak galipentzutarrak (zaraitzueraz: gilepentzutarrak) dira.
Izena
aldatuGalipentzu edo Gilepentzu edota Garipentzu beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- gaztelaniaz: Gallipienzo
- nafar erromantzez edo aragoieraz: Gallipienzo
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[5]
- Galipenç (1070)
- Galipienço (1084)
- Galipenzo (1086)
- Galipinz (1120)
- Galipenz (1139)
- Gayllipienço (1149)
- Gaylipienço (1171)
- Gallipenz (1193)
- Galipienço (1230)
- Gaillipençu (1237)
- Gallipienço (1270)
- Calipençu (1300)
- Gaillipienço (1366)
- Gallipienzo (1534)
- Calipienço (1638)
- Gallipienzo (1802)
- Gairipenzu (1911)
- Galipenzu (1935)
- Gallipentzu (1974)
- Galipentzu (1990)
- Gallipienzo (1994)
- Galipentzu (2000)
Etimologia
aldatuBai erromantze izena bai euskal izenak erro etimologiko beretik datoz, nahiz eta bilakaera desberdinak izan zituzten. Izen arruntaren jatorriari buruzko hainbat teoria daude. Horietako batek, Joan Coromines filologo eta etimologoarenak, jatorri zelta ematen dio izenara. Haren arabera, Kallipiendio izena izan daiteke, Kal(l)Io ("harri") eta "pend-" edo "quend-" ("zati") hitzez osatua.
Patxi Salaberri filologoak izenaren jatorriari buruzko beste teoria batzuk ere jasotzen ditu, izenaren jatorria gara edo garai euskal ahotsetan oinarrituko luketenak, pendiz edo pendoitz eta phendaitz hitzetekin batera, nahiz eta ez duen baztertzen latinezko callis eta pendius ahotsekiko harremanean oinarritutako izenaren jatorri erromantzea, "bidezidor" edo "maldatsua" adieraziko lukeena. Horrela, Braulio Vigon historialariak herri honen izena Asturiasko Picu Pienzu mendiarekin lotuko luke.
Azkenik, Julio Caro Barojak beste teoria bat ere landu zuen, izena gari eta pentze (belardi) hitzez osatuta dagoela dioena.
Ezaugarriak
aldatuArmarria
aldatuGalipentzuko armarriak honako blasoi hau du:[6]
« | Hondo zuri batez eta aurrean urrezko gaztelu batez osatuta dago, arrano beltz batek koroa batekin eusten dio. | » |
Bandera
aldatuGalipentzuko banderak Galipentzuko armarria dauka hondo izokun-ilun motako kolore baten gainean.
Goiburua
aldatuGalipentzuko goiburua "Ametsen herria" ("El pueblo de los sueños") da. Lelo modernoa da, turismo arlokoa, herria sustatzeko, herriaren bitxitasunari erreferentzia egiten diona, eta Erdi Aroaren antzeko egoeran mantentzen dena, kale harriztatuak eta harrizko etxeak dituena.
Geografia
aldatuGalipentzu Aragoi ibaiaren ibarrean dago, Berdungo Kanalaren eta Oibarko ibarraren artean. Zangozaldean zein Zangozerrian dago, nekazaritza-arro emankor batean, Peñako eta Uxueko mendilerroen artean.
Mugakideak
aldatuInguru naturala eta kokapena
aldatuGalipentzu Zangozako merindadearen hegoaldeko muturrean dago, Erribera iparraldean. Herrira NA-132 errepidearen bitartez ailegatzen da. Herria bi gunek osatzen dute, batetik herri zaharra, muinoaren gainean San Salbador elizaren inguruan eta bestetik herri berria, Aragon ibaiaren ondoan, eta herri zaharretik 2-3 kilometrora.
Klima eta landaredia
aldatuGalipentzuk klima mediterraneo-kontinental lehorra dauka, urteko batez besteko tenperatura 13-14 gradukoa eta prezipitazioak 500-700mm bitartekoak dira. Neguak hotzak eta euritsuak diren bitartean, udan hegoaldeko haizea jotzean, tenperatura maiz igotzen da 30 gradutik gora. Prezipitazioak ugariagoak izaten dira udaberri eta udazkenean.
Jatorrizko arte, haritz eta pinuen arrastoak geratzen diren arren, euren azalera asko gutxitu da nekazaritzaren eta gizakiaren eragina dela eta. Gaur egun, Alepo motako pinuak eta Austriatik ekarritako pinu lariziarrak nagusitzen dira herriaren inguruko baso bakanetan.
Estazio meteorologikoak
aldatuGalipentzun ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Kaseda pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 439 metrora, Nafarroako Gobernuak 1974an jarritako estazio meteorologikoa dago.[7]
Datu klimatikoak (Kaseda, 1974-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 17.5 | 21.7 | 27.0 | 29.5 | 35.0 | 39.0 | 44.0 | 42.0 | 40.0 | 32.0 | 28.0 | 18.0 | 44.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.0 | 11.4 | 14.9 | 16.8 | 21.4 | 26.9 | 30.4 | 29.9 | 25.4 | 19.6 | 13.2 | 9.6 | 19.0 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.3 | 6.7 | 9.6 | 11.5 | 15.6 | 20.2 | 23.0 | 22.8 | 19.0 | 14.4 | 9.0 | 5.9 | 13.6 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.5 | 2.1 | 4.3 | 6.3 | 9.9 | 13.5 | 15.7 | 15.6 | 12.6 | 9.1 | 4.9 | 2.2 | 8.1 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -12.0 | -11.0 | -8.5 | -2.0 | 1.5 | 4.5 | 8.5 | 5.0 | 3.5 | -1.0 | -8.8 | -10.0 | -12.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 39.4 | 34.8 | 34.6 | 64.8 | 53.6 | 40.2 | 30.3 | 32.4 | 57.3 | 69.5 | 59.3 | 52.4 | 568.6 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 29.0 | 24.0 | 40.7 | 51.5 | 48.0 | 43.2 | 50.0 | 66.0 | 143.7 | 63.0 | 48.0 | 46.0 | 143.7 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 8.3 | 7.7 | 6.8 | 9.8 | 9.6 | 5.7 | 4.7 | 4.2 | 6.0 | 9.1 | 6.6 | 9.2 | 91.1 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 0.7 | 0.8 | 0.5 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 0.0 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[8] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
aldatuXX. mende hasieran, San Juan izeneko tokian, miliario erromatarraren zati bat aurkitu zen eta Cerrada de Francisquete lekuan, txanpon iberiarrak eta hispaniar-erromatarrak; teselak eta mosaiko batzuk Moloneko mahastian; 0,48 bider 0,20 zatia larrain bateko horman, orain Nafartoako Museoan dagoena. Bestalde, Juan Altadilek aurkikuntza hauek deskribatu zituen: harlandu handi bat, zilindrikoa eta trinkoa, bertakoek Moloe izena ematen diotena, brontzezko eraztun bat eta eraikin bat Kasedarako bidearen ondoko lursail batean. Geroago Francisco Escalak miliario horretako beste zati batzuk deskribatu zituen, inskripzio zatiak dituztenak. 1946. urtean, indusketak egin ziren eta landare-dekoraziodun fusteak eta garai inperialeko loreontzi batzuk aurkitu eta aztertu zituzten, labore biltegi moduan erabili ziren siloak, eraikin txiki baten oinplanoa eta inskripzio zatiak aurkitu zituzten. Aztarnategi arkeologiko honen izena Casquiilletes de San Juan da eta erromatar garaiko ere baden Santakrizko aztarnategi handitik gertu dago. Aurkikuntza horiek guztiek adierazten duten Gallipentzu Vareia eta Iaka lotuko zituen galtzada baten ertzean egon zela.[9][10][11] Aldare taurobolikoa ere aurkitu da eta herrian bertan erakusgai dago.[12][13]
Erdi Aroa
aldatuHiribilduen artean dago, zeinen errentak Antso III.a Gartzeitzek bere seme Ramiro I.a Aragoikoari esleitu zizkion 1035 inguruan. X. mendetik Iruñeko Erresumako barruti edo edukitzetako baten erdigunea izan zen, lehenengo talaia musulmanek Aragoi ibaian egindako erasoaldien aurrean, eta zaintza-postua 1076tik Aragoiko lurraldearekiko mugan. Izarbeibarko kronikak aurretik aipatzen du hiribildu gotortu gisa, Oibar, Kaseda, Donamartiri Untz eta Uxuerekin batera. Garrantzia estrategiko handiko herria izan zen, XI. mendean, musulmanen jabetzako lurren aurreko zelatatzeko tokia izateagatik. Musulmanak Nafarroako Erresumatik kanporatzean, Aragoiko Erresumaren erasoen aurkako gotorleku izan zen. Tibalt I.a Nafarroakoak tokiko jauntxoen kargak eguneratu zituen 1237n, 100 kahitze gari eta beste hainbeste olo-kahitze petxa gisa, gehi 200 soldata afariagatik, eta eskulanaren prestazioetatik libratu zuen, eta konpromisoa hartu zuen inoiz ez bereizteko koroaren ondaretik.[14]
Baina Karlos II.a Nafarroakoak herria eman zion 1375ean jurisdikzio baxu eta ertainarekin Fernando Aianzkoari, eta Karlos III.a Nafarroakoak bere bastardo Godofreri 1417n; Joan II.ak Joan Ezpeletakoari eman zion 1453n. Leonor I.a Nafarroakoak bere gaztelua suntsitzeko agindua eman zuen, hainbat urtez eutsi zion petxari, eta herriaren jabetza Koroaren eskuetan geratu zen berriro ere. Katalina I.a eta Joanes III.a erregeek 1496n ordura arte Kristau Ezpeletakoak gozatu zuen bularra betiko errolda bihurtu zuten, eta, bizilagunek hala eskatuta, infanzonia kolektiboaren pribilegioa eman zioten hiribilduari, teorikoki Alfontso I.a Borrokalariak 1119an Sobrarbeko Forua zeritzona bere alde hedatu zenez geroztik.
Aro Modernoa
aldatuHerria, Oibar udalerrikoa izan zen 1846ko erreforma administratiboa burutu zen arte. 1687an Karlos II.a Austriakoa erregeak, herritarrek koroari ordaindu beharreko zergak bertan behera utzi zituen, herriak Iruñeko zitadelako ate nagusiaren eraikuntza lanetan dirua ematearen truke. Oibarko herria izan arren, legea eta gaizkileak zigortzeko erabakiak, herriak, herritarrek proposaturiko eta erregeordeak berretsitako alkate batek hartzen zituen. Herrian sor zitezkeen arazoak konpontzeko bestalde, galipentzuarrek izendaturiko lau erregidore zeuden.
XVII. mendean Galipentzuk irina ekoizten zuen hiru harriko errota zeukan Aragoi ibaiaren uren gainean, eta kobrezko meategia Agezarako bidean. San Pedroko bikarioa, herritarren artean aukeratzen zen, eta onuradunak izendatzea erregea eta Martzillako abadearen esku zeuden. 1640. urtea arte, herriko eliza bakarra San Salbatore eliza izan zen, baina XVII. mendearen lehen erdian, eliza honen eta San Pedro elizaren artean sortzen ziren gatazkak zirela eta, apezpikuak bikario bana izendatu zuen eliza bakoitzerako eta eliza bietako patroien jaiegunak ospatuz. Azkenik, 1785ean gotzainak San Pedro eliza, herriko "eliza bakarra" izendatzea erabaki zuen.[14]
Galipentzuko ospitalea, 1706an eraiki zen, eta herriko Kofradia Nagusiaren jabetza izan zen. Bertan, arropaz hornitzen zen eta emakume bat aritzen zen honen kudeaketaz. Betiereko priorea parrokiako bikarioa zen, honek urtero, kofradiako diru kontuak eramateko zaindariak eta alkate bat izendatzen zituelarik.
Espainiako Ondorengotza Gerran, Borboien eta Austriako artxidukearen arteko borrokak eraginda, Nafarroa Garaiak Filipe V.a Borboikoari leial eutsi zion. Hala ere, Karlos VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren tropek 1710. urtean erresumaren zati bat hartu zuten, Galipentzu, besteak beste. Aipatutako urteko abenduaren 19an erregegaiaren tropak Zangozan sartu ziren, triskantza handiak eraginez. Mila gizon baino gehiago zeuden. Gero Oibar, Kaseda eta Galipentzu igaro ziren. Urte horren amaieran Melungo kondeak erregegaiaren tropak bota zituen, eta Nafarroa Filipe V.aren alde geratu zen behin betiko.[15]
Erronkaribarko almadiazainek zilarrezko bi erreal ordaintzen zituzten Galipentzutik igarotzean, 1780an Erronkariko ibaxa Nafarroako Gorteetara igo zuen memorial batetik ondorioztatzen denez.[16]
Aro Garaikidea
aldatu1810eko otsailaren hasieran, Xabier Mina gerrillariak Areizaga jeneralarengandik Lleidara joateko agindua jaso zuen, Iberiar Penintsulako Gerrarako jarraibideak jasotzera. Horretarako, Aragoi ibaia Galipentzuko zubitik edo Kasedako zubitik igaro behar zuen, frantziarrek defendatuta. Minak Kasedako zubia erasotzea erabaki zuen, eta frantziarrek Galipentzukoaren zaintza alde batera utzi zutenez Kasedakoari laguntzera joateko, Minak Galipentzutik igarotzea lortu zuen. 1811ko otsailean, Frantzikco Espotz Mina jaunaren gerrillarien partida Galipentzuraino hurbildu zen, Aragoira zubitik igarotzeko asmoz. Baina harrapaturik aurkitu zuenez, baita Zangozakoa ere, Irurozkira erretiratu zen. 1811ko apirilaren hasieran, Frantzikco Espotz Mina Galipentzura joan zen, Aragoitik, eta Frantziako zutabe batek jazarri zuen. Galipentzun gaua igaro ondoren, etsaiak Aragoirantz atzera egiten zuela ikusirik, Gareserantz abiatu ziren.[17]
1850. urtean herriak eskola zeukan, eta bertako maisuak 2000 errealeko soldata jasotzen zuen urtero. Errotarriak bira murriztu ziren, eta Aragoi ibaiaren gaineko zubia, aurreko gerretan suntsitua, Gerra Karlistan ere berriz suntsitu zuten. 1850ean zubia berreraikitzeko egurra erabili zen harriaren ordez. Lehen Karlistaldian, 1837. urtean, Galipentzu Karlosek Aragoira eginiko bidaiari abiapuntua izan zen.
1855eko maiatzaren 1eko desamortizazio legea betez, herri horretan, 1862an, Fruta kaleko errementari bat eta irin-errota bat saldu ziren.[18]
1920. urtean, herriak bi eskola eta bi errota zeuzkan. XX. mendearen bigarren erditik aurrera, Galipentzuk ere Nafarroa Garaiko nekazaritza herri txiki gehienek jasandako emigrazioa izan zuen. Ondorioz, biztanleria erdira murriztu zen. 1960ko hamarkadaren amaieran, herriko abadeak, Ciriaco Asinek, herri berria eraikitzeko baimena eskatu zion Nafarroako Foru Aldundiari (gaur egun Galipentzu Berria izenaz ezaguturiko gunea). Herri berria, Aragon ibaiaren ondoan eraikiko zen. Abadearen nahia, herritarren ongizatea hobetzea zen, izan ere, Galipentzu zaharrak daukan erliebe malkartsua dela eta, oso zaila egiten zen egunero nekazaritzan aritzen ziren pertsonek garia udalerriaren goialdean zeuden etxeetara garraiatzea.
Dena den, herri berriaren eraikitzeak, gatazka sortu zuen, auzo berrira joandakoen eta herri zaharrean geratu ziren biztanleen artean. Auzo zaharreko biztanleek, udalak euren etxe eta kaleak utzi zituela salatu zuten, izan ere, udaletxe berria eta herriko biztanleri gazte gehiena, udalerria ezartzen den behealdeko gunean ezarri ziren. Horrez gain, Galipentzu eta Iruñea elkartzen zituen autobusaren ibilbidea, aldatu eta Galipentzu Zaharrera igotzeari utzi zion. "La Montañesa" autobus konpainiaren esanetan, zailegia zen autobusarentzat kale estu eta aldapatsu haietan ibiltzea. Bi guneen arteko gatazka handia izan zen, eta egun batean Galipentzu Berriko sarreran jarritako kartelean hogei tiro inguru egin zituzten.[19]
Urteak igaro ahala, 300 biztanle zituen udalerria hustuz joan da, eta bi Galipentzuek biztanle ugari galdu dute (biztanleri galera handiagoa izan da herri zaharrean). 2008ko erroldaren arabera, Galipentzu zaharrean 50 pertsona bizi ziren, eta behealdeko herri berrian 74 pertsona.
Demografia
aldatu2023 urteko erroldaren arabera 96 biztanle zituen Galipentzuk.[20]
1842 | 1857 | 1860 | 1877 | 1887 | 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 | 2021 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
559 | 694 | 746 | 738 | 757 | 730 | 750 | 759 | 747 | 700 | 690 | 663 | 547 | 219 | 138 | 181 | 153 | 113 | 102 |
Ekonomia
aldatuXX. mende amaieran, Galipentzun zegoen jarduera industrial bakarra upategi kooperatiba, eta egituren eraikuntza eta instalakuntza enpresa bat ziren. Zerbitzuak, udalerriko denda, posta bulegoan eta abarretan lan egiten duten langileetara mugatzen da. Jarduera nagusia nekazaritza izaten jarraitzen du. Udalerriaren inguruko lur gehienak, garagarra eta garia bezalako laboreak landatzeko erabiltzen dira. XX. mendearen hasieran, sekain lurren hedapena gertatu zen, eta 1891. urtean modu horretan hazitako 591 hektarea baino ez zeuden arren, 1935erako 2.381 hektarea zeuden. XIX. mendearen amaieran, filoxerak, kalte handiak eragin zituen herriko mahastietan, baina hamarkada batzuk beranduago upategi kooperatiba sortzearekin batera, mahastien azalera asko hazi zen. Olibondoen landaketak ez du inoiz garrantzia handirik izan.
Bardeako ubideak, lur ureztagarrien azalera handitu zuen, batez ere, barazki eta fruta-arbolak. 1907ko abenduaren 22an, Nafarroako Nekazarien Aurrezki Kutxak sustaturiko nekazaritza kooperatiba sortu zen, 1947ko azaroaren 11n El Salvador upategi kooperatiba, 1951eko martxoaren 15ean Trujal kooperatiba, eta 1954ko azaroaren 18n, San Isidro Nekazariaren kooperatiba.
Lur amankomunak udalerriaren azalera guztiaren heren bat dira, larre lurren 1000 hektarea, basogintza lurren %30, eta laborantza lurren %10.
Politika
aldatuGalipentzuko udaletxea Galipentzu Berrin dago, eta idazkaria, era berean, Kasedako Udalako idazkaria da. Udalbatza udalerriko alkateak eta bi zinegotzik osatzen dute. Egungo alkatea Ruben Mateo Solanas da, Galipentzuko bizilagunak zerrendako hautagai gisa aurkeztu zena.
Hauteskundeak
aldatuUdal hauteskundeak
aldatuAlderdia | Legealdiko eserlekuak, hasiera-urtearen arabera | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1979 | 1983 | 1987 | 1991 | 1995 | 1999 | 2003 | 2007 | 2011 | 2015 | 2019 | |
Galipentzuko bizilagunak | - | - | - | - | - | - | 5 | 2 | 4 | 4 | 3 |
Nafar Herriaren Batasuna | - | - | - | - | - | - | - | - | 1 | 2 | - |
Galipentzuko Hautagaitza Bateratua | - | 4 | 2 | 4 | 5 | - | - | - | - | - | - |
Hautagaitza Independentea | - | - | 3 | 1 | - | - | - | - | - | - | - |
Konserbazio eta Defentsarako Elkartea | - | 1 | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Herrixka Berria | 5 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Foru hauteskundeak
aldatuHauek dira Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen azken bi deialdiak:
|
|
Udala
aldatuUdalaren egoitza eta udaletxea Galipentzu Berrian dago.
Udaletxea Galipentzu Berrian dago, herriko abade izandako Ciriaco Asinen omenezko izena daraman plazaren ondoan, elizatik gertu. Eraikina 1982an altxatu zen eta solairu bakarra dauka. Kanpoaldeko fatxada margoturik dago, eta atari txiki bat dauka. Udal bulegoez gain, anbulategia eta herriko liburutegia daude bertan. Udaletxe zaharra, Galipentzuko gune zaharrean egon zen.
- HELBIDEA: Ciriaco Asin Plaza z/g
Egungo banaketa
aldatuGalipentzuko Udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Ruben Mateo Solanas da, Galipentzuko bizilagunetakoa. Zinegotziak 2 daude:[21]
- Ascension Aribe Zubiri (Galipentzuko bizilagunak)
- Roberto Hernandez Mateo (Galipentzuko bizilagunak)
Alkateak
aldatu1979tik, Galipentzuk 7 alkate izan ditu:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[22] | |
Jose Mateo Ibero[23] | 1979 | 1983 | Herrixka Berria | |
Javier Ignacio Mateo Ibero | 1983 | 1987 | Galipentzuko Hautagaitza Bateratua | |
Alfonso Carlos Mateo Ibero | 1987 | 1991 | Hautagaitza Independentea | |
Pedro Maria Aribe Zubiri | 1991 | 1999 | Galipentzuko Hautagaitza Bateratua | |
Pedro Maria Aribe Zubiri | 1999 | 2003 | kudeaketa-batzordea | |
Concepción Garralda Gorraiz[24] | 2003 | 2007 | Galipentzuko bizilagunak | |
Maria Carmen Irigibel Sola[25] | 2007 | 2019 | Galipentzuko bizilagunak | |
Ruben Mateo Solanas[26] | 2019 | jardunean | Galipentzuko bizilagunak |
Kultura
aldatuEuskara
aldatuLuis Luziano Bonapartek, 1869an, Galipentzu atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[27]
Koldo Zuazok, 2010ean, Galipentzu ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[28]
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Galipentzu eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldan jasota dagoenez, herritarren %2,65ek zekien euskaraz hitz egiten, 2010ean % 2,56k eta 2018n % 6,00k.
Hala ere, XVII. mendea arte euskara ohiko hizkuntza zela diote adituek, besteak beste Jose Maria Jimeno Juriok. Gainera, udalerriaren ezaugarri orografikoak direla-eta hiztun aktiboak mantendu ziren luzeagoan inguruko beste herrietan baino, Kasedan baino besteak beste.
Herri narratiba
aldatuHerrian esaten denez, gaua igarotzen denean, Zakarra Gallipienzoko ahuntzainaren ahotsak entzun daitezke. Zakarias Eseberri, Zakarra bezala ezaguna, bere Tolin txakurrarekin Galipentzura iritsi zen Zaraitzutik XIX. mendearen amaieran. Hau Luziarekin maitemindu zen, herriko emakumeetako batekin. Hala ere, hau ezkonduta zegoen. Zakarrak, egoera horren aurrean atsekabeturik, ez zuen neskez ezer gehiago jakin nahi izan, eta bizitza osoa artzaintzan ematea erabaki zuen. Herriaren inguruan zeuden ahuntzak bildu eta eskortetaraino eramatea zen haien egitekoa. Egun batean, ur eskasia zela eta, Galipentzuko alkateak berariaz agindu zuen ahuntzak hiribilduaren beste aldera eramatea. Irteera horrek "bakarrik" hiru hilabete iraungo luke. Orduan, Zakarra haiekin abiatu zen. Asteak aurrera zihoazen eta inor ez zitzaion bisita bat egitera joan. Zakarra gero eta okerrago zegoen animoz. Egun batean, herrira itzultzeko unea iritsi zen arte. Ahuntzainak mendekua hartzea erabaki zuen, eta herriari erakutsi zion zein gaizki portatu zen. Esan omen zuen: "ez dira ahuntzez gogoratzen, are gutxiago ahuntzez. Badakizue maitasuna eta maitasuna ordaindu egiten direla". Hori esanda eta mendeku gisa, ahuntzak inguruko mahastietara eraman eta oihu egin zuen: "Itzuli, suntsitu! (...) Horrela saritzen zaituzte kanpoan emandako egun luzeek". Orduan, animaliek urtebeteko uzta guztia erre zuten. Zakarra herrira itzuli zen eta herri osoak jakin zuen zer gertatu zen. Alkateak berarekin hitz egin omen zuen eta inork ez omen zuen errepresaliarik hartu bere gaiztakeriagatik, gertatutakoa ulertuta.[29]
Jaiak
aldatu- Xabierrerako erromeria, maiatzaren 5ean
- Uxuerako erromeria, maiatzaren 20an
- San Eugenioko jaiak, uztailaren bigarren asteburuan
Ondasun nabarmenak
aldatu- San Salbatore eliza, XIII. mendeko kristiau eliza, gotiko estiloan.
- San Pedro eliza, XIV. mendeko kristiau eliza, gotiko estiloan.
- Galipentzuko gaztelua, Erdi Aroko gaztelu zaharra.
- Galipentzuko zubia, Aragoi ibaiaren gaineko zubia, Erdi Aroan eraikia.
Irudiak
aldatu-
Karrika bat
-
Paisaia Galipentzutik
-
Karrika bat
Oharrak
aldatuErreferentziak
aldatu- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXV, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1505-2.
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ «Galipentzu - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ .
- ↑ Kasedako estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ Blázquez Martínez, José María. (1961). «Relieves de los "casquilletes de San Juan", Gallipienzo» Príncipe de Viana 22 (84): 121–126. ISSN 0032-8472. (Noiz kontsultatua: 2024-10-07).
- ↑ Fernandes, Lídia. (1999). «Elementos arquitectónicos de época romana da Casa dos Bicos - Lisboa» Conimbriga: Revista de Arqueologia 38: 113–135. doi: . ISSN 1647-8657. (Noiz kontsultatua: 2024-10-07).
- ↑ «Gure Lurra: 02.55 Los Casquilletes de San Juan - Galipentzu» Gure Lurra jueves, 12 de julio de 2012 (Noiz kontsultatua: 2024-10-07).
- ↑ Burgui, Mikel. (jueves, 12 de marzo de 2020). «UXUE, UJUÉ ATALAYA DE NAVARRA.: El culto al toro en Gallipienzo, Eslava y Uxue. Unas uvas de Gallipienzo y otras de Uxue.» UXUE, UJUÉ ATALAYA DE NAVARRA. (Noiz kontsultatua: 2024-10-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Arregui, María Pilar Sáez de Albéniz; Aznar, Rosa Mª Armendáriz. (2016). «Una pieza taurobólica en Gallipienzo (Navarra)» Trabajos de Arqueología Navarra (28): 305–308. ISSN 2530-5816. (Noiz kontsultatua: 2024-10-07).
- ↑ a b Nafarroako Entziklopedia Handia | GALIPENTZU. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «GALIPENTZU - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
- ↑ Florencio., Idoate,. (1997). Rincones de la historia de Navarra. Gobierno de Navarra ISBN 84-235-1579-6. PMC 977692024. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «GILEPENTZU - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
- ↑ Rafael., Gómez Chaparro,. (1967). La desamortización civil en Navarra.. PMC 164415464. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
- ↑ Galipentzuko biztanleen arteko lehia bortitza El Pais egunkariko albistea.
- ↑ «Galipentzu» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ «Udala – Ayuntamiento de Gallipienzo / Galipentzuko Udala» www.gallipienzo.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
- ↑ «GALIPENTZU - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
- ↑ «Aurino mendiko suteak kaltetutako Galipentzuko eta Uxueko udalerriekin bildu da Burguete kontseilaria» www.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) GALLIPIENZO, ASER VIDONDO. (2009-04-23). «Nafarroako kripta bakanetako bat» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Galipentzuk banda zabala du» diariodenavarra.es 2021-05-14 (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
- ↑ Sagues, J. (1992). ZAKARRA Galipentzuko ahuntzaina. Dialnet.