El hombre cooperativo. Pensamiento de Arizmendiarrieta

"El hombre cooperativo. Pensamiento de Arizmendiarrieta" Joxe Azurmendi zegamarrak idatzitako saiakera liburua da.

El hombre cooperativo. Pensamiento de Arizmendiarrieta
Datuak
IdazleaJoxe Azurmendi (1984)
GeneroaSaiakera
HerrialdeaEuskal Herria

Azurmendik mugimendu kooperatibista sortu zuen Jose Maria Arizmendiarrietaren pentsamendua aztertzen du liburuan. Haren proiektua gizakia eta gizartea batzeko egitasmo gisa definituko du, sozialismoa eta pertsonalismo frantsesa uztartzen zituen gizarte antolamendu berri baterako proiektu gisa. Oinarrian dagoen filosofiaren arabera langileak ez du lana eskatu behar, sortu egin behar du bere lana eta lantokia eta berak izan behar du bere lanaren jabea eta nagusia.

Idatzia bere doktore-tesi bezala aurkeztu zuen Azurmendik. Arizmendiarrietari buruz liburu garrantzitsua izanik japonierara itzuli zuten eta orain ingelesera itzultzen ari dira.

Ikus, gainera aldatu

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu



  Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.