Barkamena, kondena, tortura
liburua
Barkamena, kondena, tortura Joxe Azurmendi filosofoak idatzitako saiakera liburua da. Liburuan Euskal Herriko egoera politiko-morala aztertzen da eta, gaiari dagokionez, Demokratak eta biolentoak, Oraingo gazte eroak eta Euskal Herria krisian bezalako liburuen multzoan ipini daiteke. Liburuak lantzen duen gai nagusia Estatuak burutzen duen kontzientziaren kontrola da, garai batean Elizak egiten zuen moduan. Kontzeptuen erabilera maltzurra[1], ustezko intelektual eta komunikabideen laguntzarekin, eta politikoek darabilten moralismo politikoa, hau da, auzi politikoak etikaren esparrura iraiztea, salatuko du:
Barkamena, kondena, tortura | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Joxe Azurmendi (2012) |
Argitaratze-data | 2012 |
Generoa | Saiakera |
Jatorrizko izenburua | Barkamena, kondena, tortura |
Argitaletxea | Elkar |
Herrialdea | Euskal Herria |
ISBN | 978-84-9027-007-3 |
« | Hori da gure miseria: politika moralera ihesi, morala politikaren morroi, zuzenbidea moralaren guardia zibil. Bakoitza autonomo eta hirurak elkarren osagarri izan behar zuketenak, bata bestearen kaltetan kakanahastuta.[2] | » |
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatuBibliografia
aldatu- Agirre, L.: Joxe Azurmendirekin solasaldia jakingunea webgunean.
- Azurmendi, J. 2013: Berrogeita hamar urte idazlanean, RIEV, 58 (2): 260-283.
- Jimenez, J. eta Olariaga, A. 2010: Joxe Azurmendi. Askatasunaren pentsalaria, Hegats, 45: 163-182.
- Olariaga, A. 2020: Nola pentsatu etika orain eta hemen?, Jakin, 237/38: 85-96.
- Soto, I. 2020: Don't Think of 'Foro de Ermua', Jakin, 237/38: 111-119.
Kanpo estekak
aldatu- Liburuaren inguruko solasaldiaren bideoak: Bideoa I, Bideoa II, Bideoa III
- Euskaldun askea oximoron ote?, Mikel Asurmendiren kritika BERRIAn
- liburuaren erreseina GARAn[Betiko hautsitako esteka]
- elkarrizketa Joxe Azurmendiri BERRIAn
- Esan ezin denaz (eta II) Garazi Arrularen iruzkina BERRIAn
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |