Martin Heidegger

Filosofo alemana

Martin Heidegger[Oh 1] (Meßkirch, Alemania, 1889ko irailaren 26a - Friburgo, Alemania, 1976ko maiatzaren 26a) filosofoa izan zen. Aditu askok XX. mendeko pentsalari eta filosofo garrantzitsuentzat jotzen dute[2][3][4][5][6][7][8]. Bere lanak, batez ere, fenomenologian eta Europako filosofia garaikidean eragina izan bazuen ere, hortik harago ere izan du eragina arkitekturan, literatur kritikan, teologian eta zientzia kognitiboetan, besteak beste[9]. Fenomenologiarekin, hermeneutikarekin eta existentzialismoarekin ere lotu izan da. Haren libururik ospetsuena, Sein und Zeit (1927) (Izatea eta denbora), XX. mendeko filosofiako lanik garrantzizkoenetakotzat jotzen da[2]

Martin Heidegger

(1960)
Bizitza
JaiotzaMeßkirch1889ko irailaren 26a
Herrialdea Weimarko Errepublika
 Mendebaldeko Alemania
 Hirugarren Reicha
 Alemania
HeriotzaFriburgo1976ko maiatzaren 26a (86 urte)
Hobiratze lekuaMeßkirch
Heriotza modua: gaixotasun infekziosoa
Familia
Ezkontidea(k)Elfride Heidegger (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaFriburgoko Unibertsitatea : Teologia, filosofia
Friburgoko Unibertsitatea 1916) Doktoretza : filosofia
Hezkuntza-mailadoktoretza
Tesi zuzendariaHeinrich Rickert
Doktorego ikaslea(k)Hans Jonas
Herbert Marcuse
Victor Farías (en) Itzuli
Jacob Klein (en) Itzuli
Walter Bröcker
Hans-Georg Gadamer
Fernando Huidobro (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Edmund Husserl
Heinrich Rickert
Carl Braig
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, poeta, unibertsitateko irakaslea, furniture designer (en) Itzuli eta zientzialaria
Lantokia(k)Marburg eta Friburgo
Enplegatzailea(k)Friburgoko Unibertsitatea  (1915 -  1923)
Marburgeko Unibertsitatea  (1923 -  1928)
Friburgoko Unibertsitatea  (1928 -  1958)
Lan nabarmenak
InfluentziakEdmund Husserl, Friedrich Nietzsche, Søren Kierkegaard, Heraklito, Anaximandro, Parmenides, Aristoteles, Platon, Tomas Akinokoa, Joan Duns Eskoto, Immanuel Kant, Franz Brentano eta Wilhelm Dilthey
KidetzaZientzia eta Humanitateen Heidelbergeko unibertsitatea
Bavariako Arte Ederren Akademka
MugimenduaConservative Revolution (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista

IMDB: nm0373905 iTunes: 428232495 Discogs: 826563 Find a Grave: 8111180 Edit the value on Wikidata

Hasieran, Edmund Husserl-en ikaslea izan zen; bere maisuaren proiektu fenomenologikoan murgilduta egon zen, eta bere interesa berehala zentratu zen izatearen zentzuari buruzko galderan. Galdera horrek gidatuko zuen bere pentsamenduaren zati handi bat, eta 1927an argitaratutako Izatea eta denbora (Sein und Zeit) obrarekin hartu zuen nazioartean ospe handia, «erantzun» bat emateko saiakera dela-eta, baita, berariaz, filosofikoak diren arloetatik harago ere[10].

1930eko hamarkadan gertatu zen bere filosofiaren giroa deitu izan dena (alemanez, Die Kehre), Humanismoari buruzko gutuna eta Metafisikarako sarrera obrekin. Horrela, bere pentsamendurako bide berri bat prestatu nahi izan zuen, metafisikatik urrun egongo zena. Hans-Georg Gadamer-en arabera, termino horrek, azkenean, batu ditu Heideggerrek garatutako filosofiaren aurkako proposizio guztiak[11].

Heideggerrek filosofia frantsesean izan duen eragina bereziki nabarmena izan da. Hori, batez ere, honako filosofo hauetan ikus daiteke: Jean-Paul Sartre, Jean Beaufret, Emmanuel Levinas, Jacques Derrida, Maurice Merleau-Ponty eta Michel Foucault[12][Oh 2].​

Era berean, Heideggerren pertsonalitateak eta obrak eztabaida gehien sortu duten filosofoetako bat da 1933-1934 aldian izan zuen jarreragatik. 1933 eta 1945 artean Adolf Hitler boterera iritsi ondoren, Friburgoko Unibertsitateko errektore izan zen bitartean mugimendu iraultzaile kontserbadorearen[14][15][16][17][18] intelektual nagusietako bat izateaz gain Alderdi Naziko kide eta jarraitzailea izan baitzen. Eztabaida dago bere filosofia nazismoarekin bat ote datorren azaltzerakoan[19][20][21][22][23][24].

Bizitza

aldatu

Lehengo urteak

aldatu
 
Martin Heideggerren sortetxea.

Martin Heidegger Messkirchen jaio zen, Baden barrutian, 1889ko irailaren 26an. Friedrich Heidegger (upelgile eta sakristaua) eta Johanna Heidegger (Johanna Kemp ezkongabean) izan zituen guraso, eta benetako giro katolikoan hazi zen[25].

Heideggerrek Konstantzako (1903-1906) eta Friburgoko (1906-1909) seminario txikietan egin zituen bigarren hezkuntzako ikasketak[26].​ 1907ko udan, Aita Conrad Gröberrek, Konstantzako apaiztegiko zuzendaria eta etorkizuneko Friburgoko artzapezpikuak, Franz Brentanoren 1862ko tesia utzi zion, Aristotelesengan izatearen esanahi anitzez[27].​ Heideggerrek geroago esango zuen liburu hori izan zuela «greziar filosofian zeharreko lehen gida», eta Aristotelesen irakurketara eramango zuena[28].​ Berak dioenez, Aristotelesen «izatea modu askotan esaten da» esaera ospetsua erabakigarria izan zela bere pentsatzeko eran[29].

1909an, Edmund Husserl-en Logika ikerkuntzak (Logische Untersuchungen) irakurri zituen, eta, urte bereko irailean, Tisiseko Jesusen Lagundian nobizio gisa sartu zen, Feldkirchetik gertu, baina, urrian, alde egin zuen osasun arrazoiengatik. Ekonomia aldetik urri, Friburgoko seminariorako hautagaitzara aurkeztu zuen bere burua, non 1909ko neguan sartu baitzen[30].​ 1911n, bihotzeko arazoak izan zituen berriro, eta horrek apaiz gaitasunari buruzko zalantzak eragin zizkien apaiztegiko arduradunei. Azkenik, udako susperraldian, uko egin zion apaiztegiari, konturatuta nahiago zuela Filosofia Teologia baino. 1911 eta 1912 artean, Filosofiako ikasketak egiten zituen bitartean, Matematika, Fisika eta Kimikako irakasle gisa eman zuen izena finantza-egonkortasuna lortzeko[31].​ Bere heziketa erlijiosoa, Eskolastikara modu berezian hurbiltzeko aukera eman ziona, bere prestakuntza atipiko izatea bihurtzen du; bada, une horretan, filosofiako mintegiak neokantismoak markatuta daude. 1913an, Epailearen doktrina psikologismoan tesia idatzi zuen Artur Schneiderren zuzendaritzapean.

Teologia katolikoa, natura-zientziak eta filosofia ikasi zuen Friburgoko Unibertsitatean. Bertan, Heinrich Ricketen ikasle izan zen, Badengo Eskolako neokantismoaren berritzaile nagusietakoa eta, gero, fenomenologiaren sortzailetzat hartzen den Edmund Husserlen laguntzaile. 1915ean hasi zituen bere irakaskuntza lanak Friburgon; ondoren, Marburgen aritu zen 1923tik 1928 arte. Urte horretan, Friburgora itzuli zen Filosofiako katedran Husserlen ondorengoa izateko[2]>.

Heideggerren bizitzaren puntu polemikoena, nazismoarekin izan zuen loturarekin du zerikusia. 1933an, Hitler aginteaz jabetu orduko, Heidegger Friburgoko Unibertsitateko errektore izan zen hautatua, eta NSDAPren kide egin zen[32]. Nazional-sozialista izan arren, ez zegoen ados Berlinen nagusitu zen kultur politikarekin, eta alderdiko lehiakide batzuen biologiaren aldeko ideologia ere kritikatu zuen, bere ustez arrazakeria modernitatearen beste ezaugarri bat besterik ez zelako[33]. Aliatuek Alemania okupatu eta gerra bukatu arte Alderdi Nazional-Sozialistako kide izaten jarraitu zuen, eta, autore batzuen ustez, hil arte mantendu zuen pentsamoldea[34] Desnazifikazio komite frantsesaren aurrean deklaratu zuen NSDAPri atxikitzea Alemanian komunismoa ez nagusitzeko modua izan zela[35]. Gerraostean, 1951a arte, irakastea debekatu zioten.

Heideggerren aldekoek, batik bat Hannah Arendt juduak, bere nazismoa akats pertsonal gisa zuritu dute, eta, haren filosofiaren gainean, ez duela islarik izan defendatu dute. Kontrakoek, berriz, Emmanuel Lévinas, Karl Löwith edo Adornok esaterako, adierazi dute Heideggerrek nazismoa babesteak haren pentsamoldearen akatsak islatzen dituela. Kontua da bere filosofian oinarrizkoak ziren «Dasein» gisako kontzeptuei, ondoren etorri zen Hirugarren Reicharen garaian konkrezio politiko jakin bat eman ziela Heideggerrek. Adibidez, «Dasein» errealitate aurrekontzeptual bat izatetik, herri alemanarekin identifikatzera pasatzen da, edo, posibilitate multzo izatetik, estatu alemana izango den proiektua izatera[36]

Filosofia

aldatu

Heideggerren lana Ilustrazioko ziurtasunen aurkako erreakziotzat aurkeztu izan da. XX. mende hasiera hartan, Heisenberg fisikariak ziurgabetasun printzipioa garatu zuen; Gödel matematikariak ez-osotasunaren teoremak formulatu zituen, eta Freudek, bere psikoanalisia medio, zalantzak sortu zituen Ni-aren ulerkeran. Leyteren arabera, ziurgabetasun teoriko horien testuinguruan, Heideggerrek izate-aren gaineko galdera berreskuratzea proposatu zuen[37].

Heideggerren programa filosofikoa izatearen gogoeta berri bat plazaratzea izan da, izatearen zentzuari buruzko galdera berri bat pausatzea. Horrekin, izatea, izakitik berezituz, kategorietara murriztetik eta interes epistemikoen monopoliotik libratu nahi du. Asmo horretan, metafisika gisa ulertzen den filosofiaren historia guztiari, kritika egingo dio lehenik, gero kritika handik eratortzen den modernitatean zentratzeko, batez ere, praktika tekno-zientifikoan[38], gizarte administratuaren antolaketan eta harreman pertsonalak artifizial bihurtzean[39] Programa hori gauzatzeko landu beharreko esparrua ontologia izango da. Bere irakasle Husserlen ikuspegi fenomenologiko klasikoaren aurka abiatuko da. Fenomenologiaren aurka jotzeko bi arrazoi ditu Heideggerrek: alde batetik, ez du onartzen fenomenologiak behar duen ezagutzaren auto-oinarritze kartesiarra; bestetik, fenomenologiak proposatzen duen ikuskera huts ustez neutroa arbuiatu, eta ikuskera hermeneutikoa hobetsiko du[40], oinarrizko ontologia bat hausnartzeko bidean[2].

Oinarrizko ontologia edo Izatearen zentzua

aldatu
 
Izatea eta denbora (1927).

Heideggerrek argudiatu zuen, Platonez geroztik, izatearen esanahia gaizki ulertu dela Mendebaldeko filosofian. Izan ere, gai hori jorratzean, entitate jakinak eta haien ezaugarriak izan dituzte ardatz, eta, horren ondorioz, izatearen auzi ontologikoari, entitate edo izaki ontikoei dagokien erantzuna eman zaie[41]. Grekoentzat, izatea errealitate objektiboarena izan da; modernitatean, izatea subjektuak ipiniko du, baina, bietan, izatea intelektual bihurtu da. Izatea ezagutu beharreko objektu soil gisa eta subjektua ezagutzaile soil gisa hartu dela salatuko du Heideggerrek[42]

Heideggerren aburuz, gaizki ulertze horrekin ezin da bizitza edo historikotasuna ulertu. Beharrezkoa izango da izatearen arazoa birplanteatzea, izatearen zentzuaz galdetzea, baina, oraingoan, denboraren auziarekin lotuta agertu beharko du[41]. Beste modu batean esanda, Platonek izatea denbora gabekoan kokatu bazuen, Heideggerrek denborazkoan kokatu nahiko du[43]. Asmo hori, bi eginkizunetan gauzatu behar da. Alde batetik, «Dasein»aren analisi bat egin behar da denborazkotasunaren eremuan, eta, bestetik, metafisikaren historiaren deuseztapenari ekin behar zaio denborazkotasuna kontutan hartuz[44].

«Dasein»-a

aldatu

Izatearen auziari modu egokian ekiteko, beharrezko da galdera planteatzeko gai den izakiaren analisitik hastea. Halako galderak planteatzeko gai den izakiaren analisia egingo du Heideggerrek; horregatik da oinarrizko ontologia bat edo hermeneutika[45]. Izaki hori gizakia da, baina Heideggerrek, pentsaera tradizionaletik aldentzeko, gizaki hitza baztertu, eta, bere ordez «Dasein» hitz alemana erabiliko du. Erabilera arruntean, existentzia esan nahi du baina «Da-sein»” gisa «Hor-izan» esanahia ere hartzen du. Heideggerren erabileran, beraz, «Dasein»a ez da gauza bat, existentzia bat baizik, eta, bere izateko moduari, «munduan-izan» deituko dio[41][45].

Heideggerrek bere lehen ikastaroetatik bereizten zuen jada ezberdina zela gauzak eguneroko bizien munduan topatzea edo horiengana asmo teoriko batekin hurbiltzea. Ondorioz, «Dasein»a elkar munduko jendeaz eta bizien munduko gauzekin[46] topatzen den heinean sortuko da nia. Izatea eta denbora (1927) bere obra ezagunenean agertzen da «Dasein»aren analisi sistematikoena. Liburu hori, izatearen ikerketa orokorra behar zuena, «Dasein»aren analisira mugatu zen[47]

Denbora

aldatu

Izatearen planteamendu berria denborazkotasunetik pausatzeko, «dasein»aren existentzian heriotzak duen garrantzian pentsatu behar da. «Dasein»a existentzia den heinean, posibilitate multzoa da, baina posibilitateak bere muga heriotzan du. «Dasein»a heriotzaranzkoa izateak ahalbidetuko du izatearen eta denboraren arteko lotura[48]

Humanismoari kritika

aldatu

Izatea eta denborak izateari buruzko hausnarketa orokorra izan behar bazuen ere, azkenean, «dasein»aren analisira mugatu zen. Horregatik, Heideggerrek gizakiaren analisi bat egin zuela interpretatu zuten askok, eta bere filosofia existentzialismoarekin lotu zuten. Heidegger berehala saiatu zen Frantzian nagusitzen ari zen Sartreren existentzialismotik urruntzen[49].

Sartrek existentzialismoa humanismo bat zela aldarrikatu zuen. Heideggerrek humanismo hori modernitatearen emaitza dela salatuko du, izatea ahaztu eta subjektua indartzen duen metafisikaren emaitza.

Sartrek esentziaren aurretik existentzia ipini zuen; Heideggerrek, berriz, bere aldetik, «dasein»aren esentzia bere existentzian zetzala esan zuen. Dena den, Humanismoari buruzko gutuna (1947) testuan, Sartreren existentzialismotik aldendu nahi du Heideggerrek.

Sartreren gizakia munduko izaki guztien artean izaki nagusia da, guztien aurka borrokatzen duena eta guztiaren oinarria dena. Heideggerren «dasein»a ez da izaki bat, gutxiago nagusia. Sarri, gainera, komunitatearen menpe ageri da arrunkerian murgilduta. Heideggerrek esango du gizakia ez dela izatearen nagusia, izatea zaintzen duen artzaina baizik[50].

Metafisika eta hizkuntza

aldatu

Heidegger jabetu zen bere programa filosofikoa aurrera eramatea ariketa zaila zela. Metafisikak baldintzatutako hizkuntzak porrot egiten du. Izatea eta denbora idaztean azaldutako arazoen berri Humanismoari buruzko gutuna (1947) testuan emango du[49].

Izatea eta denbora osteko idatzietan, metafisikaren arazoek garrantzi berezia hartuko dute. Autore batzuek Heideggerren pentsamenduan biraketa (Kehre izenez aipatua) eman dela defendatuko dute. Beste batzuek, aldiz, Izatea eta denbora lan amaitu gabearen jarraipena ematen dela esango dute[51][52][53].

Esan liteke Heideggerrek presentziaren metafisika atzean utzi nahi duela izatea gertaera gisa kontsideratzeko. Izatea, gertaera gisa, artelanean ematen dela aipatuko du, eta poesia dela arte guztien esentzia. Modu horretan, hizkuntzaren zentzua hizkuntzaren barruan izatea aurkitzea dela azalduko du. Hizkuntza da izatearen gertaeraren tokia[54]

Estiloa

aldatu

Heideggerrek estilo berritzailea, iluna eta konplexua erabiltzen zuen bere lanetan, berak esaten zuenez ateak irekitzeko egiten zuena. Gadamerrengan,eragin handia izan zuen, baita Sartreren estilo zail eta berezian ere, L'Être et le néant obran esaterako.

Autore batzuen arabera, Heideggerren kontzeptu nagusien definizio ezak bere mintzamoldea anbiguo bihurtzen du[55]

Eragina

aldatu

Heideggerren lanak eragin handia izan du filosofian, teologian eta gizarte zientzietan. Filosofiaren barrenean, abiapuntua izan zen existentzialismoa, hermeneutika, dekonstrukzioa, postmodernismoa eta, oro har, filosofia kontinentala garatzeko. Entzute handiko filosofo andanak aztertu dute Heideggerren lana, hala nola Karl Jaspers, Leo Strauss, Ahmad Fardid, Hans-Georg Gadamer, Jean-Paul Sartre, Emmanuel Lévinas, Hannah Arendt, Maurice Merleau-Ponty, Michel Foucault, Richard Rorty eta Jacques Derrida.

Eiderren eragina Espainian eta Latinoamerikan

aldatu
 
Ortega y Gasset.

Izatea eta denbora (Sein und Zeit) lanaren gaztelaniazko lehen itzulpena Jose Gaosek egin zuen 1951n, Mexikon bizi zela. ​Itzulpen hori, japonieraren ondoren bigarren hizkuntza izateaz gain, jatorrizko testuarekin «fidelegia ere» izateagatik nabarmendu zen[56]. Gaztelaniazko bigarren itzulpen bat Jorge Riverak egin zuen 1997an, Heideggerren hizkuntza korapilatsua ulergarriago egiteko asmoz[56].

Latinoamerikako giro filosofikoek Europako bere homologoek baino gogo handiagoa erakutsi zuten Heideggerren lanari buruz. Espainiako altxamendu faxistaren eta horren ondoriozko erbestealdi errepublikanoaren ondoren, eragina indartsuago bihurtu zen Latinoamerikara filosofo errepublikanoak iritsi zirelako, hala nola José Gaos, Ferrater Mora, García Bacca eta García Morente. Horiek, era berean, jasoa zuten Ortega y Gasset-en eragina eta Revista de Occidenteren dibulgazio lana. Horri esker, Alemaniako fenomenologia eta filosofia gehiago hedatu zen Latinoamerikako herrialdetan, hala nola Mexiko, Argentina edo Venezuela[57].

Erbesteratuen itzulpenez eta eraginez gain, Alemanian, Heideggerren ikastaroetara joan ahal izan zuten gazte hispanoamerikarren itzulpenak eta eraginak gehitu ziren. Horien artean, nagusiki, filosofo alemanaren obraren bi irakurketa gertatu ziren. Lehena irakurketa existentzialista zen, Carlos Astrada, Jose Salas Subirat, Leopoldo Zea edo Humberto Piñera Lleraren bultzatzen zutenak. Bigarren irakurketa mota, berriz, eklektizismo handiagoaz osatuta zegoen, ideia batzuk onartuz eta beste batzuk baztertuz. Horrek bi aldera jo zuen: Heidegger «pentsamendu katoliko bat berregiteko» hartu zutenak, hala nola Wagner de Reyna edo Oswaldo Robles, eta «latinoamerikar izatearen» filosofia bat hasi nahi izan zutenak, Samuel Ramos edo José Romano Muñoz kasu[58].

Alemaniar filosofoaren ideiekiko nolabaiteko arbuioa ere izan zen. Arbuio horren zati bat oinarritu zen Heideggerrek 30eko hamarkadan izandako jarrera politikoan. Gaitzespen hori, besteak beste, Jose Vasconcelos eta Victor Fariasen lanetan islatu zen. Nolabaiteko arbuioa neokantiar kutsuko argudio filosofikoetatik ere sortu zen, hala nola Francisco Romero, Francisco Larroyo edo Antonio Gómez Robledo filosofoen artean[59].

Bestalde, Espainiara iritsi eta hartu zutenean, Heideggerren lanak kritika zorrotza aurkitu zuen kutsu marxista zuten filosofoen artean, batez ere Manuel Sacristanen irudiaren bidez. Manuel Sacristanek doktore-tesia eskaini zion Heideggerren kritikari, Messkircheko filosofoa eta bere lana arrazionalismoaren aurkako erasotzat joz[60].​ Paraleloki, Latinoamerikako filosofian, 1950eko hamarkadatik aurrera, Kubako iraultzaren eragina nabaritu zen marxismoaren gorakadarekin. Hori, batez ere, askapenaren filosofia deiturikoan sumatu zen, zeinak, oro har eta neomarxismoarekin batera, Heideggerren eta Sartre gaztearen filosofiak filosofia burges gisa arbuiatu zituen. Hala ere, joera hori gutxiagotzen joan zen[61].

Heidegger euskaraz

aldatu
  • Artelanaren jatorria (1935) in Martin Heidegger (2004): Artelanaren jatorria eta beste, Bilbo, Klasikoak. ISBN 84-88303-04-1
  • Mundu-irudikeren aroa (1938) in Martin Heidegger (2004): Artelanaren jatorria eta beste, Bilbo, Klasikoak. ISBN 84-88303-04-1
  • Zertarako poetak? (1946) in Martin Heidegger (2004): Artelanaren jatorria eta beste, Bilbo, Klasikoak. ISBN 84-88303-04-1
  • Gutuna humanismoari buruz (1947) in Martin Heidegger (2004): Artelanaren jatorria eta beste, Bilbo, Klasikoak. ISBN 84-88303-04-1
  • Filosofiaren akabantza eta pentsatzearen auzia (1964) in Martin Heidegger (2004): Artelanaren jatorria eta beste, Bilbo, Klasikoak. ISBN 84-88303-04-1

Oharrak

aldatu
  1. ahoskatua: /ˈmaʁtiːn ˈhaɪdɛɡɐ/;[1]
  2. Heidegger inoiz aipatu ez bazuen ere, Foucaultek berak, hil baino lehentxeago, adierazi zuen haren irakurketak eragin erabakigarria izan zuela berarentzat.[13]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Alemanez) Martin - Französisch-Übersetzung - Langenscheidt Deutsch-Französisch Wörterbuch. Langenscheidt (kontsulta data: 2018-10-02).
  2. a b c d Galparsoro 2008, 353 orr. .
  3. Leyte, A. (2005) Heidegger. Madrid: Alianza Editorial, pp. 52-53.
  4. "With his transforming of Husserl’s transcendental phenomenology of consciousness into an interpretative inquiry into the ontological foundations of Western metaphysics, Heidegger launched an entire movement in philosophical thought that has made him the most influential philosopher of the 20th century." en: Kruger-Ross, M. (2015). Raising the Question of Being in Education by Way of Heidegger's Phenomenological Ontology, Indo-Pacific Journal of Phenomenology, 15(2), p. 7.
  5. "Martin Heidegger is now widely recognized as the most influential philosopher of the Twentieth Century." en: Thomson, I. (1999). The end of onto-theology: understanding Heidegger's turn, method, and politics.
  6. "Heidegger is certainly the most influential philosopher of our time." Rockmore, T. (1997). On Heidegger's Nazism and philosophy. University of California Press, p. 1.
  7. Feenberg, A. (2000). "From essentialism to constructivism: Philosophy of technology at the crossroads" en Technology and the Good Life? (Chicago: University of Chicago Press), pp. 294-315.
  8. ¿Por qué Heidegger es el filósofo más importante del Siglo XX? (En Youtube) Consultado el 2019-09-07.
  9. (Ingelesez) Wheeler, Michael. «Martin Heidegger» Stanford Encyclopedia of Philsophy (kontsulta data: 2019-09-07).
  10. Arnau, Juan. (2021-12-28). Martin Heidegger, el olvido del ser. Babelia, El País (kontsulta data: 2021-12-28).
  11. Gadamer, 1983 orr. .
  12. Rockmore 1995.
  13. Heidegger, philosophie et politique (En francés) Consultado el 8 de septiembre de 2019.
  14. "The “Conservative Revolution” is a highly cultural current of thought that developed in Germany after 1918 in opposition to the Weimar Republic and that is characterized by a refusal of democracy and parliamentarianism. Although it dominated the cultural climate of Germany between 1918 and 1933, it was sharply divided into a multitude of factions. Armin Mohler counted more than 430 groups in a list that was by no means exhaustive. This current of thought brought together such diverse personalities as the writers Thomas Mann (in his earlier days), Stefan George, Gottfried Benn, Ernst von Salomon, and Ernst Jünger; the philosophers Oswald Spengler and Martin Heidegger" en: François, S., & Godwin, A. (2008). The Euro-Pagan Scene: Between Paganism and Radical Right. Journal for the Study of Radicalism, 1(2), p. 52.
  15. "D’ailleurs, Pierre-André Taguieff affirme que le recours à la philosophie de Martin Heidegger, qui se situait dans la mouvance révolutionnaire conservatrice, permit à Alain de Benoist à la fin des années soixante-dix, «une reformulation du néo-paganisme»." en François, S. (2005). Les paganismes de la Nouvelle Droite (1980-2004). Université du Droit et de la Santé - Lille II, p. 99.
  16. "[T]he most studied aspect of the impact of the war on philosophy: the development of a German "conservative revolution" and "reactionary modernism" during the 1920s and 1930s in the writings of Martin Heidegger and Carl Schmitt." en: De Warren, N. (2014). The first world war, philosophy, and Europe. Tijdschrift voor Filosofie, 76, p. 720.
  17. "In many ways, Heidegger was an exponent of the German "Conservative Revolution" against the theory and practice of liberal democracy during the Weimar Republic. Like most of the revolutionary conservatives, he rapidly became disillusioned with the Nazi regime, which had resulted from that revolution." en Romoser, G. K. (1967). Heidegger and Political Philosophy-Alexander Schwan: Politische Philosophic im Denken Heideggers. Vol. II of Ordo Politicus: Neue Freiburger Beiträge zur Politikwissenschaft.(Cologne and Opladen: Westdeutscher Verlag, 1965. Pp. 206. DM 28.). The Review of Politics, 29(2), p. 263.
  18. "(...) but Carl Schmitt, Martin Heidegger, and Ernst Jünger, the founding fathers of the German 'Conservative Revolution', and one-time fellow travellers of Nazism" en: Griffin, R. (2007). "Postscript: A Different Beginning?" en Modernism and Fascism (London: Palgrave Macmillan), pp. 365-369.
  19. Farin, Ingo. (2016). Reading Heidegger's "Black notebooks 1931--1941. Cambridge, Massachusetts London, England: The MIT Press ISBN 978-0262034012..
  20. Press, The MIT. «Reading Heidegger's Black Notebooks 1931–1941» The MIT Press.
  21. Sharpe, Matthew. (2018-10-02). «On Reading Heidegger—After the "Heidegger Case"?» Critical Horizons 19 (4): 334–360.  doi:10.1080/14409917.2018.1520514. ISSN 1440-9917..
  22. Fried, Gregory(ed.). (2020). Confronting Heidegger: a Critical Dialogue on Politics and Philosophy. Rowman and Littlefield ISBN 9781786611918..
  23. (Ingelesez) Sheehan, Thomas. Heidegger and the Nazis | Thomas Sheehan. ISSN 0028-7504. (kontsulta data: 2022-04-24).
  24. (Ingelesez) Nast, Condé. (2014-04-28). «Is Heidegger Contaminated by Nazism?» The New Yorker (kontsulta data: 2022-04-24).
  25. Safranski, R.. (2003). «Cronología de Martin Heidegger» Un maestro de Alemania. Martin Heidegger y su tiempo. (1. ed.. argitaraldia) Tusquets, 543 or. ISBN 8483108666..
  26. (Alemanez) Günter, Figal. (2007). Heidegger Lesebuch. Klostermann, 375 or..
  27. (Ingelesez) Caputo, John. (1982). Heidegger and Aquinas: An Essay on Overcoming Metaphysics. Fordham University Press.
  28. * (Ingelesez) Schalow, Frank; Denker, Alfred. (2010). Historical Dictionary of Heidegger's Philosophy. Scarecrow Press.
  29. (Frantsesez) Mattéi, Jean-François. (1988). Heidegger et l'idée de la phénoménologie. Springer.
  30. Safranski 2003.
  31. Safranski 2003, 51-53 orr. .
  32. Azurmendi 2011, 139 orr. .
  33. Azurmendi 2011, 140 orr. .
  34. Azurmendi 2011, 142 orr. .
  35. Azurmendi 2011, 144 orr. .
  36. Azurmendi 2011, 131 orr. .
  37. Ik. Leytek Heideggerri buruz 2018an emandako hitzaldia Nafarroako Liburutegian
  38. Azurmendi 1998, 47-64 orr. .
  39. Azurmendi 2011, 115-6 orr. .
  40. Leyte 1999, 20-30 orr. .
  41. a b c Galparsoro 2008, 354 orr. .
  42. Azurmendi 2011, 115 orr. .
  43. Azurmendi 2011, 114 orr. .
  44. Leyte 1999, 21 orr. .
  45. a b Leyte 1999, 23 orr. .
  46. Leyte 1999, 23-27 orr. .
  47. Azurmendi 2011, 119-20 orr. .
  48. Azurmendi 2011, 123 orr. .
  49. a b Galparsoro 2008, 357 orr. .
  50. Azurmendi 2011, 122 orr. .
  51. Galparsoro 2008, 358 orr. .
  52. Leyte 1999, 22 orr. .
  53. Jimenez, Jon eta Olariaga, Andoni (2009): 117.or.
  54. Galparsoro 2008, 360-1 orr. .
  55. Azurmendi 2011, 130 orr. .
  56. a b Reguera 2003.
  57. Picotti 2017.
  58. Martínez Garnica 2006, 102 orr. .
  59. Martínez Garnica 2006, 104 orr. .
  60. Fernández Cáceres 2013.
  61. Rosales 2015, 11 orr. .

Bibliografia

aldatu

Erreferentzia nagusiak

aldatu
  • Azurmendi, Joxe. (1998). “Heidegger, Heisenberg: Ezinezkoa izan zen elkarrizketa” in Teknikaren meditazioa, Donostia, Kutxa Fundazioa. ISBN 84-7173-334-X. .
  • Azurmendi, Joxe. (2011). "Filosofia eta poesia: Platon eta Homero, Heidegger eta Hölderlin" in Joxe Azurmendi (arg.): Filosofia eta poesia, Andoain, Jakin. ISBN 978-84-95234-43-8. .
  • Galparsoro, Jose Ignacio. (2008). "Martin Heidegger" in Agustin Arrieta, Ibon Uribarri (koord.): Filosofiaren historia, Donostia, Elkar. ISBN 978-84-9783-403-2. .
  • Leyte, Arturo. (1999). Heidegger: Hermeneutika eta Funtsezko Ontologia, Andoain, Jakin. ISBN 84-95234-03-3. .
  • Leyte, Arturo. (2004). "Hitzaurrea" in Martin Heidegger: Artelanaren jatorria eta beste, Bilbo, Klasikoak. ISBN 84-88303-04-1. .

Gaztelaniaz

aldatu

Frantsesez

aldatu
  • (Frantsesez) Arjakovsky, Philippe; Fédier, François; France-Lanord, Hadrien. (2013). Le Dictionnaire Martin Heidegger: Vocabulaire polyphonique de sa pensée. Éditions du Cerf ISBN 978-2-204-10077-9..
  • (Frantsesez) Arrien, Sophie-Jan; Camilleri, Sylvain. (2011). Le jeune Heidegger 1909-1926. París: Vrin ISBN 2711623025..
  • (Frantsesez) Beaufret, Jean. (1973). Dialogue avec Heidegger - Philosophie grecque. París: De Minuit ISBN 270730204X..
  • Bensussan, Gérard. «Le lieu et la contrée: Questions de proximité» Les Temps modernes (París: Gallimard) (650): 202-218. ISSN 0040-3075..
  • Bourdieu, Pierre. (1975). «L'ontologie politique de Martin Heidegger» Actes de la recherche en sciences sociales (Persée) 1 (5): 109-156. (kontsulta data: 2020-06-24).
  • (Frantsesez) Boutot, Alain. (1989). PUF ed. Heidegger. París: Presses universitaires de France.
  • (Frantsesez) Boutot, Alain. (1989b). Heidegger: Que sais-je?. París: Presses universitaires de France ISBN 9782130426059..
  • (Frantsesez) Brisart, Robert. (1994). L'évidence du monde: méthode et empirie de la phénoménologie. Fac Saint-Louis.
  • (Frantsesez) Cassirer, Ernst; Heidegger, Martin. (1972). Débat sur le kantisme et la philosophie (Davos, mars 1929). París: Beauchesne.
  • Dastur, Françoise. (2011). «Réception et non-réception de Heidegger en France» Revue germanique internationale [En ligne], 13 (kontsulta data: 2019-10-17).
  • (Frantsesez) Dastur, Françoise. (2007). Heidegger: la question du Logos. Vrin ISBN 978-2711619122..
  • (Frantsesez) Dastur, Françoise. (2011a). Heidegger et la question du temps. P.U.F. ISBN 978-2130594154..
  • (Frantsesez) Dastur, Françoise. (2011b). Heidegger et la pensée à venir. París: Vrin.
  • Dastur, Françoise. (2011). «Réception et non-réception de Heidegger en France» Revue germanique internationale (13): 35-57. ISSN 1775-3988. (kontsulta data: 2020-06-26).
  • (Frantsesez) Dubois, Christian. (2000). Heidegger: Introduction à une lecture. París: Seuil ISBN 2-02-033810-6..
  • (Frantsesez) Fédier, Franóis. (2007). Heidegger: à plus forte raison. París: Fayard.
  • (Frantsesez) Gadamer, Hans-Georg. (1983). Heidegger et l'histoire de la philosophie. Cahier de l'Herne.
  • (Frantsesez) Gadamer, Hans-Georg. (2002). Les chemins de Heidegger. París: Vrin.
  • (Frantsesez) Granel, Gérard. (1968). Le sens du temps et de la perception chez E.Husserl. París: Gallimard.
  • (Frantsesez) Greisch, Jean. (1994). Ontologie et temporalité : Esquisse systématique d'une interprétation intégrale de Sein und Zeit. P.U.F. ISBN 978-2130464273..
  • Greisch, Jean. (2001). «De la logique philosophique à l'essence du langage : la révolution copernicienne de Heidegger» Revue Philosophie (De Minuit) 69 (2): 70-89. (kontsulta data: 2019-10-19).
  • (Frantsesez) Grondin, Jean. (2006). «Heidegger et le problème de la métaphysique» Philopsis: 1-53. ISSN 1954-3689. (kontsulta data: 2019-09-09).
  • (Frantsesez) Grunenberg, Antonia. (2012). Hannah Arendt et Martin Heidegger. Payot.
  • (Frantsesez) Haar, Michel. (1994). La fracture de l'Histoire: douze essais sur Heidegger. Millon ISBN 2-84137-009-7..
  • (Frantsesez) Heidegger, Martin. (2006). Les Prolégomènes à l'histoire du concept du Temps. París: Gallimard ISBN 2-07-077644-1..
  • (Frantsesez) Henry, Michel. (2003). Phénoménologie de la Vie. París: PUF.
  • (Frantsesez) Hilberg, Raul. (1988). La destruction des Juifs d'Europe. Fayard.
  • (Frantsesez) Jamme, Christoph. (1996). Être et Temps de Heidegger dans le contexte de l’histoire de sa genèse. .
  • (Frantsesez) Janicaud, Dominique. (2005). Heidegger en France: Récit. París: Hachette ISBN 2-01-279185-9..
  • Larivée, Annie; Leduc, Alexandra. (2001). «Saint Paul, Augustin et Aristote comme sources gréco-chrétiennes du souci chez Heidegger» Revue Philosophie (De Minuit) (69): 30-50. (kontsulta data: 2020-04-20).
  • (Frantsesez) Lévinas, Emmanuel. (1963). Difficile liberté. Albin Michel.
  • (Frantsesez) Marquet, Jean-François. (2005). «Une étrange sorte d'humanisme» in Bruno Pinchard Heidegger et la question de l'humanisme. París: Presses universitaires de France ISBN 978-2-13-054784-6..
  • (Frantsesez) Mattéi, Jean-François. (1988). Heidegger et l'idée de la phénoménologie. Springer.
  • (Frantsesez) Ott, Hugo. (1990). Martin Heidegger. Éléments pour une biographie. París: Payot ISBN 9783793095057..
  • (Frantsesez) Payen, Guillaume. (2016). Martin Heidegger. Catholicisme, révolution, nazisme. París: Perrin ISBN 978-2262036553..
  • (Frantsesez) Paulhac, François. (2006). Bibliothèque d'histoire de la philosophie. Vrin ISBN 9782711618392..
  • (Frantsesez) Ricœur, Paul. (1991). Temps et récit, tome 3: Le temps raconte. París: Points ISBN 2020134543..
  • (Frantsesez) Riveylague, Jacques. (1989). Le problème de l'Histoire dans Être et Temps. Marsella: Sud.
  • (Frantsesez) Roesner, Martina. (2007). «Hors du questionnement, point de philosophie: Sur les multiples facette de la critique du christianisme et de la philosophie chrétienne dans l’Introduction à la métaphysique» in Jean-François Courtine L'Introduction à la métaphysique de Heidegger. París: Vrin, 83-104 or. ISBN 978-2-7116-1934-4..
  • (Frantsesez) Romano, Claude; Jovillet (dir.), Servanne. (2009). «La durée pure comme esquisse de la temporalité ekstatique: Heidegger, lecteur de Bergson» Heidegger en dialogue 1912-1930: Rencontres affinités et confrontations. París: Vrin.
  • (Frantsesez) Roudinesco, Élisabeth. (2009). Jacques Lacan: Esquisse d'une vie, histoire d'un système de pensée. París: Fayard ISBN 9782253088516..
  • (Frantsesez) Salanskis, Jean-Michel. (1997). Heidegger. París: Les Belles Lettres.
  • Sommer, Christian. (2012). «Métaphysique du vivant» Philosophie (116): 48-77. ISSN 0294-1805..
  • Souche-Dagues, Denise. (1989). «La lecture husserlienne de Sein und Zeit» Philosophie (21).
  • (Frantsesez) Taminiaux, Jacques. (1983). L'essence vraie de la technique. París: Cahier de l'Herne ISBN 2-253-03990-X..
  • (Frantsesez) Trawny, Peter. (2014). Heidegger et l'antisémitisme: Sur les Cahiers noirs. Le Seuil.
  • (Frantsesez) Volpi, Franco. (1996). «La question du logos dans l’articulation de la facticité chez le jeune Heidegger, lecteur d'Aristote» in Jean-François Courtine Heidegger 1919-1929: De l’herméneutique de la facticité à la métaphysique du Dasein. París: Vrin, 33-66 or. ISBN 978-2-7116-1273-4..
  • (Frantsesez) Volpi, Franco. (2007). Jean-François Courtine ed. L'introduction à la métaphysique de Heidegger. Vrin, 133-135 or. ISBN 9782711619344..
  • (Frantsesez) Zarader, Marlène. (2012). Lire Être et Temps de Heidegger. París: Vrin ISBN 2711623025..
  • (Frantsesez) Zarader, Marlène. (1990a). Heidegger et les paroles de l'origine. Vrin ISBN 978-2-7116-0899-7..
  • (Frantsesez) Zarader, Marlène. (1990b). La dette impensée. Heidegger et l'héritage hébraïque. Seuil ISBN 978-2020115216..

Alemanez

aldatu

Ingelesez

aldatu

Beste lan batzuk

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martin Heidegger