Ireki menu nagusia

Moroak gara behelaino artean? Joseba Sarrionandia idazle bizkaitarrak idatzitako saiakera liburua da, 2010an Pamielak argitaratua. 2011an (ISBN: 978-84-76816561), polemikaren zurrunbiloan, Euskadi Saria jaso zuen.

Moroak gara behelaino artean?
300 px
Azala: Gerlari arrifia
Datuak
Idazlea Joseba Sarrionandia
Argitaratze-data 2010
Generoa Saiakera
Jatorrizko izenburua Moroak gara behelaino artean?
Hizkuntza Euskara
Argitaletxea Pamiela
Herrialdea Euskal Herria
Bilduma Saio eta Testigantza 110
Orrialdeak 709
ISBN 978-84-7681-656-1
Sariak Euskadi Literatura Saria 2011, euskarazko saiakera sailean

Ziur aski Sarrionaindiak argitaratutako saiakera garatuena, ikerketa sakon baten ondorioz. Liburuaren tamainak argi eta garbi erakusten du hau: 709 orrialde, 33 kapitulu eta 1387 ohar ditu. Lan benetan erraldoia dokumentazioan zein iritzi inguruan. Hori ikusita ez da harritzekoa hasieran egileak liburu hori idazteko "sei edo zazpi urteko zeregina" izan dela aipatzen duenean.[1]

Eduki-taula

IzenburuaAldatu

Liburuaren izenburua Sarrionaindiak 1909an Migel Unamunokoak idatzitako poema arraro batetik hartu du[2]. Bertan, "euskaldunak eta arrifiak konparatzen ditu, euskaldunak moro desterrutzat aurkeztuz":[3]

Moroak gara behelaino artean?
Arrifi herbesteratuak?
Uhinaren iskanbilak itsabeheran
atzean utzitako apar jadanik lehortua?

Eta hori izango liburu osoaren leiv-motiv bat, amazigera eta euskararen arteko loturak, antzekotasunak, desberdintasunak...

 
Rifeko gerra da liburu honetan aztertzen den gai nagusietariko bat.

Liburuaren xedeaAldatu

Edukieraren ikuspuntutik oso liburu konplexua da. Sarrionandiaren hitzetan, "botereari eta giza askatasun debekatuari buruzko erreflexioa da liburua hasieratik amaierara lotzen duen haria".[4] Hausnarketa hori amazig eta euskaldun herriekin lotzen da zuzenean.

Liburuaren egituraAldatu

Liburua bi bloke handietan antolatuta dago: batetik testu jarraian; bestetik ohar korpus aberatsa. Biak ala biak lotuta badaude ere, baita irakurtzeko bide desberdinen moduan uler daitezke ere. Zentzu horretan oharrak interesgarriak dira eta, sarritan, ezusteko bidetatik abiatzen dira.

Testu jarraian bestetik, kapituluek atala izena daramate, modu batez erakusten duten sakontasuna adieraziz. Atal bakoitza berezko saiakerak bezala uler daitezke, gai zehatz baten inguruan eraikita. 33 kapitulu horiek bi gai dituzte ardatz:

  • lehenengo 26etan amazig herria da protagonista nagusia, haren jatorria, historia, kultura, hizkuntza...
  • azkeneko zazpi kapituluetan, ordea, Euskal Herriak hartzen du protagonismoa, modu batez amazigera herriarekin ikasitako lezioa hemen aplikatuz eta hortik berezko ausnarketa sortuz.

Testuarekin batera datozen argazkiak aipatzekoak dira ere bai, batzuk oso gordinak.

Pedro Hilarion Sarrionandia (1865-1914)Aldatu

Egileak amazigen eta euskaldunen arteko lehenengo lotura abade frantzizkotar horren bitartez egiten du. Abate hori amazigeraren ikerle goiztiarra izan zen eta hizkuntza horren gramatika 1905an argitaratu zuen. Gramatika hori urtetako lanaren ondorioa izan zen hizkuntza bertatik bertara ezagutuz. Gramatika hori burutzeko lehendabizi gaztelaniaren alfabetoaren moldaketa egin zuen amazigeraren ortografia sortzeko.

Liburuaren gai batzukAldatu

  • Amazig herriak Afrikako iparraldean.
  • Amazigen jatorria eta zabaltze historikoa.
  • Afrikako iparraldearen kolonizazioa.
  • Afrikako Gerran emandako basakeriak.
  • Espainia eta Frantziako papera kolonizazio prozesu horretan.
  • Marokoko gerra
  • Annualeko gudua eta hondamendia
  • Afrikako gerra eredua Espainiako Gerra Zibilan.
  • Euskara eta amazig arteko antzekotasunak.
  • Politikaren papera, borondatea eta nazioa.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. 9.or.
  2. "Salutación a los rifeños" (Arrifiei agurra)
  3. 137.or.
  4. Joseba Sarrionandia Argian, 22.or.

BibliografiaAldatu

  • Mixel Etcheverry: "Joseba Sarrionandia: "Zalantzan ipini nahi dut normalizazioaren ideia". Lasarte: Argia, 2010eko abenduaren 26a, 21-25 or.

Kanpo loturakAldatu