Miguel Pelay Orozco
Miguel Pelay Orozco (izengoitia: Olarso) (Donostia, 1913ko martxoaren 6a - 1998ko otsailaren 13a) gipuzkoar idazlea izan zen.
Miguel Pelay Orozco | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1913ko martxoaren 6a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 1998ko otsailaren 13a (84 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Biografia
aldatuKontularitza-ikasketak egin zituen Donostian; 1941-1951 urteen bitartean, Caracasen bizi izan zen, eta Ekin taldea sortu zuen beste hainbat idazlerekin batera. Garai hartakoak dira La atracción del crepúsculo (1946), El ritmo de la época (1948), Retablo vasco (1946) eta A la sombra de Aitzgorri (1951). Isilaldi luze baten ondoren, berriz hasi zen argitaratzen: La ruta de Baroja (1962), Diálogo del camino (1962), El escritor y su brújula (1964). Pio Barojari eta Jorge Oteizari buruz liburu jakingarriak eman zituen argitara: Baroja y el País Vasco eta Oteiza, su vida, su obra, su pensamiento, su palabra (1978). Euskaraz artikuluak idatzi zituen, Oarso, Zeruko Argia, Goiz-Argi, Jakin eta Aranzazu agerkarietan. 1992an Espainiako Gerra Zibilari buruzko Preludio sangriento nobelarekin Zilarrezko Euskadi Saria irabazi zuen; eleberri hori 1943an argitaratu zuen lehenengo aldiz. Urte berean kaleratu zen Ayer y hoy de un escritor izan zen bakarka argitaratu zuen azkeneko lana. Haren lanetan euskara batuaren aurkako jarrera militantea izan zuen, esaterako Gran país, difícil país (1970) eta La encrucijada (1971) saiakeretan.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.