Hizkuntza, etnia eta marxismoa
liburua
"Hizkuntza, etnia eta marxismoa" Joxe Azurmendi gipuzkoarrak idatzitako saiakera liburua da.
Hizkuntza, etnia eta marxismoa | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Joxe Azurmendi (1971) |
Argitaratze-data | 1971 |
Generoa | Saiakera |
Jatorrizko izenburua | Hizkuntza, etnia eta marxismoa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Liburua 1971n argitaratu bazen ere aurretik idatzia da. Azurmendik, Alemanian ikasle zela, idatzitako apunteek osatzen dute liburua. Apunte horiek Txillardegik atondu zituen eta horren emaitza da testua.
Euskal Herrian eta ikasleen artean irakurgai batzuk zabaltzeko asmoaren baitan sortu zen liburua, Kolakowski bezalako beste liburuekin batera. Abertzaletasun berri ezkertiar baten kontzeptua lantzeko asmoz egina da. Asmo horretan, Euskal Herrian ematen zen zapalkuntza bera ardatz ezberdinen gurutzaketa modura pentsatzeko lehenengo saiakeren baitan kokatzen du liburua Ibai Atutxak.
Erreferentziak
aldatu- Agirre, L.: Joxe Azurmendirekin solasaldia jakingunea webgunean.
- Atutxa, I. 2022: Barbaroak eta zibilizatuak, Tafalla, Txalaparta. 68. or.
- Azurmendi, J. 2013: Berrogeita hamar urte idazlanean, RIEV, 58 (2): 260-283.
- Mendiguren, X. 2010: Txango bat, Azurmendiren liburuetan barrena, Hegats, 45: 19-26.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |