Zer dugu Orixeren alde?

liburua

"Zer dugu Orixeren alde?" Joxe Azurmendi gipuzkoarrak idatzitako saiakera liburua da. Orixe idazleari buruz idatzitako liburua da Zer dugu Orixeren kontra? testuarekin batera. Hasieran liburu bakarra izan behar zuena bi liburu horietan zatituta argitaratu zen, Zer dugu Orixeren alde? bigarrena izan zelarik.

Zer dugu Orixeren alde?
Datuak
IdazleaJoxe Azurmendi (1977)
Argitaratze-data1977
GeneroaSaiakera
Jatorrizko izenburuaZer dugu Orixeren alde?
ArgitaletxeaJakin
HerrialdeaEuskal Herria

Saiakera literario honetan, Zer dugu Orixeren kontra? liburuan bezala, Azurmendik hizkuntza eta euskal kulturaren kezkak argitzen ditu. Euskal kulturak duen literaturaren premia azpimarratzen da liburuan eta 1960 inguruan eman zen euskal kulturaren haustura gainditzeko saiakera ere bada.

Tradizioarekin kontuak egitea du helburu liburuak. Aurreko belaunalditik zer hartu eta zer utzi gogoetatzen da Euskal Herri garaikiderako kultura bat sortzeko bidean[1].

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Azurmendi, H. 2019: Joxe Azurmendiren nazioa Nazionalismo Ikerketen argitan. Abertzaletasun kulturalaren defentsa Euskal Herri garaikidean, Doktore tesia, EHU. 168. or.

Bibliografia aldatu

  • Agirre, L.: Joxe Azurmendirekin solasaldia jakingunea webgunean.
  • Azurmendi, H. 2019: Joxe Azurmendiren nazioa Nazionalismo Ikerketen argitan. Abertzaletasun kulturalaren defentsa Euskal Herri garaikidean, Doktore tesia, EHU.
  • Mendiguren, X. 2010: Txango bat, Azurmendiren liburuetan barrena, Hegats, 45: 19-26.
  • Rodriguez, F. 2010: Joxerenak atzera begira (J. Azurmendiren saiakeragintzaz), Hegats, 45: 27-41.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.