Schopenhauer, Nietzsche, Spengler, Miranderen pentsamenduan

liburua

"Schopenhauer, Nietzsche, Spengler, Miranderen pentsamenduan" Joxe Azurmendi gipuzkoarrak idatzitako saiakera liburua da.

Schopenhauer, Nietzsche, Spengler, Miranderen pentsamenduan
Datuak
IdazleaJoxe Azurmendi (1989)
Argitaratze-data1989
GeneroaSaiakera
Jatorrizko izenburuaSchopenhauer, Nietzsche, Spengler, Miranderen pentsamenduan
ArgitaletxeaSusa
HerrialdeaEuskal Herria

Joxe Azurmendik, liburu honetan, Jon Mirandeen originaltasuna azpimarratuko du pentsamenduari dagokionez. Euskal autoreen artean Jon Mirande bakarra izan zen euskal kulturaren gainbeheraz ohartu eta ildo jakin bat proposatzen. Ildo hori mendebaldeko kulturaren gainbehera hausnartu zuten Schopenhauer, Nietzsche eta Spenglerek abiarazitako da.

Azurmendiren hitzetan ezinbestekoa da autore horiek ezagutzea Mirande hobeto ulertzeko, besterik gabe kondenatu aurretik.

Mirande kristautasunaren aurka altxatuko da eta horren morala arbuiatuko du. Horregatik, kristautasunarekin lotzen dituen heinean, demokrazia edo sozialismoa berdin kritikatuko ditu. Garai hartan euskal abertzaletasuna murgilduta zegoen gainbehera politikotik ateratzeko irtenbide elitista-aristokratikoa, bortxazkoa, proposatuko du Krutwigengandik ez oso urrun.

Ikus, gainera aldatu

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu