Filosofiako gida. Filosofian aritzeko oinarriak: gida bibliografiko eta metodologikoa
Filosofiako Gida. Filosofian aritzeko oinarriak: gida bibliografiko eta metodologikoa Joxe Azurmendi filosofoak Juan Bautista Bengoetxea, Joana Garmendia eta Iñaki Sotorekin batera argitaraturako saiakera liburua da. Euskaraz egin den filosofiako lehen gida da.
Filosofiako gida. Filosofian aritzeko oinarriak: gida bibliografiko eta metodologikoa | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Joxe Azurmendi, Juan Bautista Bengoetxea, Joana Garmendia Mujika eta Iñaki Soto |
Argitaratze-data | 2004 |
Argitaletxea | Udako Euskal Unibertsitatea |
Orrialdeak | 406 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | saiakera |
Hizkuntza | euskara |
Liburuan filosofiaren historiarekin batera filosofiako gai eta esparru zehatzak ere sistematikoki lantzen dira. Liburuaren helburu nagusia filosofia euskaraz egiten dutenen artean erreferentziak eta metodologia bateratzea da[1].
Liburua idazten parte hartu zutenak hauek izan ziren: Piarres Aintziart, Xabier Andonegi Gurrutxaga, Xabier Andonegi Mendizabal, Ignazio Aiestaran, Agustin Arrieta Urtizberea, Joxe Azurmendi, Juan Bautista Bengoetxea, José María Cabo, Begoña Carrascal, Arantza Etxeberria, Ekain Garmendia, Joana Garmendia, Andoni Ibarra, Ander Iturriotz, Fito Rodríguez, Hannot Rodríguez, Aitor Sorreluz, Iñaki Soto, Ekai Txapartegi, eta Leire Urbieta.
Edukia eta antolaketa
aldatuLiburua bi ataletan banatua dago. Lehen atala atal entziklopedikoa da eta filosofiaren historia bat ematen da. Bertan gai ezberdinak lantzen dira kapitulu bakoitzean eta oinarrizko bibliografia eskaintzen da.
Bigarren atala filosofian aritzeko gida metodologikoak osatzen du. Atal honetan filosofiako lan akademikoak atontzeko irizpideak ematen dira.
Norentzako liburua den
aldatuEra honetako ikasmateriala oso ohikoa da Europa eta Estatu Batuetako unibertsitate eta filosofia-institutuetan. Liburua, bere osotasunean, formazio-garaian edota ikerkuntzari ekiteko prest dauden ikasleei zuzenduta dago. Ikasleek hemen ikus ditzakete beren formazioan dauden gabeziak eta, bide batez, gabezia horiek zuzentzeko neurriak zein izan daitezkeen. Liburuan proposatzen zaizkien etxeko lanak txukun eginez gero, pentsamendu filosofikoak exijitzen duen zorroztasuna bereganatzeko armak eskura edukiko dituzte ikasle horiek.[2]
Horrez gainera, liburuak badu dibulgaziozko dimentsio bat. Filosofian murgildu nahi duen euskaldunarentzat erreferentzia da. Batetik, filosofiaz interesatzen den edonork, diziplina honetan erakargarrien zaizkion gaietan nondik hasi eta nora jo ikusi ahal izango baitu. Eta, bestetik, norberak gaiok modu akademikoan jorratzerakoan, kontuan izan beharreko irizpide formalak ere eskaintzen baitira. Testuak idazteko aukeratutako pertsona gehienak filosofiaren profesionalak dira. Batzuek unibertsitatean ematen zituzten eskolak, beste batzuk, berriz, ikertzaile gisa trebatzen ari ziren liburua idatzi zenean.[2]
Euskara eta filosofia
aldatuHizkera filosofikoa euskaraz emateko estandarizazio bidean bere ekarpena egin nahi izan du liburu honek. Horren harira, liburua argitaratu aurretik, "Filosofiako terminoak euskaraz" mintegia antolatu zuten 2004ko irailean[3][4].
Erreferentziak
aldatu- ↑ 'Aitzinsolasa' in Filosofiako Gida, Bilbo, UEU, 2004
- ↑ a b Azurmendi Otaegi, Joxe; Bengoetxea Cousillas, Juan Bautista; Soto Nolasko, Iñaki; Garmendia Mujika, Joana. (2004). Filosofiako Gida. Filosofian aritzeko oinarriak: gida bibliografiko eta metodologikoa. UEU ISBN 978-84-8438-048-1. (Noiz kontsultatua: 2022-07-13).
- ↑ 'Eskerrak' in Filosofiako Gida, Bilbo, UEU, 2004
- ↑ Filosofiaren hizkera eta euskara uztartzen dituen ekarpen berriago bat ik. Martinez Rubio, E. 2020: Hizkera filosofikoa hizkuntza gutxiagotu baten testuinguruan, Jakin, 237/38: 221-232