Olerkigintza

literatura generoa
Poeta» orritik birbideratua)

Olerkigintza, olertia edo poesia (grezieratik: ποίησις, poiesis, "egitea" edo "sortzea") literaturaren agerpen berezia da. Estetika, erritmoa eta hizkuntzaren baliabideak erabiltzen ditu, hala nola eufonia, sinbolismoa eta metrika, testuaren esanahiari gehitzeko beste geruza bat.

Txinako poemarik zaharrenetako bat, Kǒngzǐ Shīlùn (孔子詩論).

Olerkigintzak historia luzea du, historiaurrean jada Afrikan erabiltzen baitzen ehizari buruzko poesia, eta Nilo, Niger eta Volta ibaien inguruan poesia panegiriko eta elegiatikoa garatu zen[1]. Afrikan egindako lehen poema idatziak Piramideko Testuetan agertzen dira[2], K.a. XXV. mendean; Sundiataren Epika da garai honetako gorteko poesiaren adibiderik ezagunena[3]. Mendebaldeko Asian ezagutzen den olerkirik zaharrena, Gilgamexen epopeia[4], sumerieraz idatzita dago. Eurasian egindako lehen poemak abestietatik eratorriak dira, Txinako Shijing gisa, edo ahozko literatura gordetzeko helburuarekin, sanskritoko Vedak, Zoroastroren Gatha edo Homeroren epikak bezala, Iliada eta Odisea. Antzinako Grezian poesia definitzen saiatu ziren, adibidez Aristotelesen Poetika bezala, erretorika, drama, abestia eta komedia aipatuz. Beranduago saiatu ziren beste ezaugarri batzuk biltzen, hala nola errepikapena, bertsoen forma, errima eta estetika. Poesia prosatik bereizteko saiakera objektiboak izan ziren.

DefinizioakAldatu

Poesia terminoa poiesis hitz grekotik dator, eta sorkuntza, asmakizuna eta fikzioa zuen esanahia; ondorioz, obra literario oro poesiatzat jo zitekeen. Literatur teo riaren iturriei begiratzen bazaie, berriz, poesia ez zen luzaroan generoetan sartu, izendatze orokorra baitzen, dramatikoa eta narratiboa biak poetikoak baitira, erran nahi baita, etimologiak dioen bezala, sorkuntza lanak. Halarik ere, garaiez garai, poesia, eta bereziki lirika, hirugarren genero berezi gisa agertu eta finkatu da erro mantizismoaz geroztik[5].

Erromantizismoaren eraginez, poesiaren izaera definitzeko saioek beti gogoan izan dute poesia gizakiaren historian dagoela errotuta, gizakia ekin batera sortzen baita, emozioak azaldu eta mintzatzeko gai denetik. Poesiaren definizioa egiten saiatu diren adituek alderdi hori azpimarratu izan dute: Roman Jakobsonek dio[6] olertia definitzeko ez-olertiarekin erkatu behar dela, eta, halaber, ez dela erraza olertia ez dena adieraztea, izan ere, olertia lilura eta magiarako bigarren ahalmen bat da, eta haren muturrean hizkuntz komunitate batek erarik ohizkoena duen hitz laua dago. Federico García Lorcak berak ere esan zuen olerkari batek ere ez dakiela zer den olertia.

Alderdi formalakAldatu

Olertiak bere mintzaira propioa du, gainerako herritarrena bera izan arren. Bereizgarri nagusia besteek bezala idazten ez duen sortzailearen irudi indibidualizatua da, hura irudimenaren arabera konparaketaz, antitesiaz, alegoriaz, pertsonifikazioaz, metaforaz, metonimiaz, hiperbo leaz eta beste figura erretoriko batzuez baliatzen da. Gainera, mintzaira poetikoak zehatza eta laburra izan behar du, zenbait gramatika elementu kenduz, hala nola, juntagailuak. Ideia poetikoak sarritan ez dira prozesu logiko bati jarraituz aurkezten, prosan gertatzen den legez, eta hiperbatonaren erabilerarako eta komunztaduraren arauak hausten dituzten lizentzia poetiko batzuk hartzeko askatasun handiagoa dago.

Ezaugarri formal nagusi bat neurtitzaz baliatzea izan da, bestetik. XIX. mendearen erdia arte, mendebaldeko kulturan, neurtitza berenaz poesiaren markatzat agertu da. Ez da, dena den, ezaugarri hertsitzailea eta guztiz fidagarria, luzaz neurtitzetan idatziak izan baitira bi genero nagusietan sartzen ziren tragediak eta epopeiak.

Arestiren esanetanAldatu

Gabriel Arestik hau esan zuen Ondarroan poesiari buruz, 1964an, «Lengo eta oraingo euskal poesia erritarra» izeneko hitzaldian:[7]

« Gaurko poetak bi klasetakoak gara, bersolariak eta olerkariak. Lehengoak erriaren ganean artzen dabe oña, eta bigarrenak (olerkariak) kultura guzurrezko batean. Horregatik lenengoak eskola bat dadukate, eta bigarrenak bapere ez. Bersolaritzak badaduzka bere erregela eta lege jakin eta bereziak... eta erregela orreik eskola baten babesa emoten deutsie bertsolaritzeari.

Olerkariak beriz, nor bere aldetik dabil, lege barriak kreatu nairik, iñongo aldrebeskeriak asmatzeko deseotan. Agirian dago olerkarien artean ez dagoala bapere eskolarik eta bai erretolika ugari. Ejenplo onegaz bere, argiro probatzen dogu bereizkuntza orren guzurrezkotasuna. Alde batetik, erriak ez dau ezer sortzen, beste aldetik, bere eskolea daduka, jenteen eta populuaren esperientziak istorian zear eskeintzen deutsena.

Poesia pertsona batek sortzen dau beti. Gero erriak onartzen eta ukatzen dau. Onartzen dauana poesia erritarra da, ukatzen dauana erritik kanpoko poesia da. Ori da guretzat bereizkuntza bakarra. Ganerakoa alferreriatik dator, uskeriatik. Beste bereikuntza bat bere egin da, agozko poesia eta poesia eskribitua. Baina berdin egingo litzake poesia kantatua eta poesia kantatu bagakoa.

»

HistoriaAldatu

Poesia lirikoa Grezian sortu zen k.a. VII mendean, eta VI. mendean iritsi zen goreneko mailara. Antzinako Greziako bizitza publikoan, garrantzi handiko generoa izan zen lirika.

Erdi Aroan, bide berriak urratzen hasi zen olerkaritza. XIII. mendetik XVII. mendera arte, genero lirikoak indar ikaragarria hartu zuen Europan, eta urrezko aroa bizi izan zuen. XX. mendean, formari dagokionez batez ere, sortu ziren abangoardiako mugimendu guztiak, eta olerkaritzan, berebiziko eragina izan zuten.

Baliabide poetikoakAldatu

Baita ere Figura erretorikoak:

...

Euskal poetakAldatu

KlasikoakAldatu

Olerkari klasikoen artean, aipagarriak dira:

GaraikideakAldatu

Egile garaikide ezagunak ditugu, bestela:

Erdal poetakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Finnegan, Ruth. (2012-09). «The 'Oral' Nature of African Unwritten Literature» Oral Literature in Africa (Open Book Publishers): 3–27. ISBN 9781906924706. (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  2. (Ingelesez) Allen, James P.; Manuelian, Peter Der. (2005). The Ancient Egyptian Pyramid Texts. Society of Biblical Lit ISBN 9781589831827. (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  3. Conrad, David C.. (1992). «Searching for History in the Sunjata Epic: The Case of Fakoli» History in Africa 19: 147–200. doi:10.2307/3171998. ISSN 0361-5413. (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  4. Myths from Mesopotamia : creation, the flood, Gilgamesh, and others. (Rev. ed. argitaraldia) Oxford University Press 2000 ISBN 0192835890. PMC 47780554. (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  5. «poesia - Literatura Terminoen Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).
  6. Jakobson, Roman. (1977). Huit questions de poétique. Éditions du Seuil ISBN 2-02-004680-6. PMC 3668336. (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).
  7. Aresti, Gabriel. (1986). Artikuluak. Hitzaldiak. Gutunak. Susa.
  8. Aizpuru, A. 2013: Suak Erreko ez balu(I), hAUSnART, 3: 102-121
  9. Estankoa, I. 2010: Artean gazte eta berde: Azurmendiren Hitz berdeak eta Manifestu atzeratua, Hegats, 45: 71-83

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu