Ireki menu nagusia

Theodor W. Adorno (Frankfurt, 1903ko irailaren 11 - Visp, Suitza, 1969ko abuztuaren 6a) alemaniar filosofo, soziologo eta musikologoa. Judua izanik, nazien garaian AEBetara emigratu zuen. Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, Alemaniara itzuli zen. 1949tik filosofia eta soziologia irakatsi zituen Frankfurten. Frankfurteko eskolaren teoria kritikoko bultzatzaile nagusietariko bat izan zen Ernst Bloch, Walter Benjamin, Herbert Marcuse eta Max Horkheimerrekin batera. Freud, Marx eta Hegelen lanak ezinbesteko iturri izan zituzten gizarte modernoari kritika gauzatzeko. Sari ugari jaso zituen XX. mendeko pentsalari entzutetsu gisa eta aintzatetsia izan zen estetika, filosofia eta estetikaren alorretan. Faxismoa eta berak izendaturiko kultur industria izan ziren kritikaren gai nabarmenenak. Bere idazlanetan—Philosophie der neuen Musik (1949), Minima Moralia (1951), Negative Dialektik (1966)— garaiko Europako ezker berriaren eragina nabarmentzen da.

Theodor W. Adorno
Adorno.jpg
Bizitza
Jaiotza Frankfurt am Main1903ko irailaren 11
Herrialdea  Alemania
 Ameriketako Estatu Batuak  (1943 -
Lehen hizkuntza alemana
Heriotza Visp1969ko abuztuaren 6a (65 urte)
Hobiratze lekua Frankfurt Main Cemetery Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Merton College Itzuli
Goethe University Frankfurt Itzuli
Tesi zuzendaria Hans Cornelius Itzuli
Doktorego ikaslea(k) Alfred Schmidt
Hizkuntzak ingelesa
alemana
Ikaslea(k) Jürgen Habermas
Jarduerak
Jarduerak filosofoa, musikagilea, musikologoa, soziologoa, unibertsitateko irakaslea, literatura-kritikaria, musika-kritikaria, aforista eta piano-jotzailea
Enplegatzailea(k) Goethe University Frankfurt Itzuli
Lan nabarmenak Gesammelte Schriften Itzuli
Negative Dialectics Itzuli
Aesthetic Theory Itzuli
Dialectic of Enlightenment Itzuli
Philosophie und Musik Itzuli
Minima Moralia Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak
Influentziak Walter Benjamin, Max Horkheimer, Georg Wilhelm Friedrich Hegel, Karl Marx eta Friedrich Nietzsche
Kidetza second Viennese School Itzuli
Mugimendua Frankfurteko eskola
20th-century classical music Itzuli
Musika instrumentua pianoa
IMDb nm2417309

XX. mende hasieran, Europan existentzialismoaren eta positibismoaren korronteak gailentzen ari ziren bitartean, Adornok historia naturalaren ikusmolde dialektikoan aurrerapausoa eman zuen, enpirismoaren eta ontologiaren erakargarri parekideak Kierkegaard eta Husserlen ikasketen bitartez kritikatuz. Vienako bigarren eskolako Alban Bergekin konposizioa ikasi zuen, bere ikasketa musikaletan zehar Arnold Schoenbergen hamabi tonutako teknikarekin hezia baitzen pianoan.

BiografiaAldatu

Frankfurteko familia burges batean jaio zen. Bere aita, Oscar Alexander Wiesengrund, ardo merkataria zen, ama, Maria Calvelli-Adorno soprano lirikoa. Bere arreba Agathak pianoa jotzen zuenez, amarekin batera arduratu zen Adornoren haurtzaroko heziketa musikalaz.

IkasketakAldatu

Kaiser Wilhelm Gymnasium ikastetxera joan zen, non bere adimenagatik nabarmendu zen gainontzeko ikaskideen artean. Gazte garaian Siegfried Kracauer ezagutu zuen eta lagun minak egin ziren, Kracauer bera baino hamalau urte zaharragoa zen arren.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Theodor W. Adorno