Arthur Schopenhauer (Danzig, 1788ko otsailaren 22a - Frankfurt am Main, 1860ko irailaren 21a) alemaniar filosofoa izan zen.

Arthur Schopenhauer

(1859)
Bizitza
JaiotzaGdańsk1788ko otsailaren 22a
Herrialdea Prusiako Erresuma
BizilekuaGdańsk
Hanburgo
Frankfurt am Main
HeriotzaFrankfurt am Main1860ko irailaren 21a (72 urte)
Hobiratze lekuaFrankfurteko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: arnas gutxiegitasuna
Familia
AitaHeinrich Floris Schopenhauer
AmaJohanna Schopenhauer
Ezkontidea(k)ezkongabea
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaErnestinum Gotha (en) Itzuli
Göttingengo Unibertsitatea
(1809 -
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
(1811 -
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Hizkuntzakalemana
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, filosofoa, idazlea, musikologoa eta itzultzailea
Enplegatzailea(k)Berlingo Unibertsitatea
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Lan nabarmenak
InfluentziakPlaton, John Locke, Baruch Spinoza, David Hume, Immanuel Kant eta Johann Wolfgang von Goethe
Mugimenduairrationalism (en) Itzuli
Musika instrumentuatxirula
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

iTunes: 151840987 Musicbrainz: 852f26a1-228b-4908-b787-5e1a4887610b Discogs: 1730606 Find a Grave: 12793 Edit the value on Wikidata

Filosofiako ikasketak egin zituen Göttingen-en eta Berlinen. 1814-1818. urteen bitartean Weimar-en bizi izan zen, eta Goethe ezagutu zuen han. 1819an, bere obra nagusia argitaratu zuen: Die Welt als Wille und Vorstellung (Mundua borondate eta irudikapen gisa). Platonek, Kantek eta budismoak eragin handia izan zuten berarengan. Schopenhauer-ek itzal handia izan du XX. mendearen hasierako Europako pentsamenduan.

Pentsamendua

aldatu

Filosofia

aldatu

Schopenhauer-entzat mundua irudikapen hutsa da, sentipenek egituratzen dutena; ez du bereizketarik egiten gertakariaren eta haren itxuraren artean, biak uztartzen baititu. Mundu honetako formak, munduko gauzakiei itxura ematen dietenak, espazioa, denbora eta kausalitatea dira, eta giza sentipenek antolatu eta egituratzen dituzte. Hala ere, une jakin batzuetan gizakiak mundua ez du atzematen gertaera edo fenomeno huts gisa, zerbait sakonago den eta beragandik hurbilago dagoen zerbait bezala baizik: horri ni-a deitzen zaio. Ni-a, alde batetik, gorputz gisa hauteman daiteke, baina denboraz eta espazioaz haraindi dagoen zerbait ere bada, eta askea da gainera: horri borondatea deitzen zaio. Gizakia bere izateari lotzen zaio lehenik eta behin, eta izate hori bizitzeko borondatea da funtsean. Mundu honetako gauza bakoitzak izateko borondatea du, eta hala agertzen da kanpora, bai mundu bizigabean, bai bizian, eta baita kontzientziaren esparruan ere.

Errealitatea, bada, borondatea da funtsean. Baina nola nahi izateak etsipena dakarren, nahia bete ezin denean, borondatea atsekabe etengabea da. Plazera, beraz, atsekabe horren etenaldia da, eta iragankorra da guztiz; bizitza bera, funtsean, atsekabea eta oinazea da. Horrela bada, Schopenhauer ezkor eta etsikorra da. Bizitzeko borondatea, betiere asegabea baita, atsekabea da; beraz, mundua bera eta gizakiaren bizitza ere halakoak dira.

Schopenhauer-en etika ideia hartan oinarritzen da; hala, sentimendu morala errukia da, beste gizakien atsekabea arintzea. Hori da, hain zuzen, jakintzaren, artearen eta, batez ere, musikaren helburu behinena; baina sendabide iragankorrak dira guztiak. Salbabide bakarra bizitzeko borondatea gainditzea da; borondatea itzaltzen bada, nirvanan sartzen da, eta ezerezean murgiltze hori da onik handiena, salbabide egiazkoa eta nahi asegabeak ematen duen atsekabearen eta oinazearen sendabide bakarra. Horretaz gainera, Schopenhauer-en etika determinista zen; hau da, berarentzat gizakia berez da ona edo gaiztoa sortzen denetik hil arte. Sokratesek ez bezala, Schopenhauer-ek uste zuen bertutea ezin zela irakatsi, gizakia on edo gaizto jaio eta aldaezina denez.

Lan nagusiak

aldatu
  • Die Welt als Wille und Vorstellung (1918, Mundua borondate eta irudikapen gisa)
  • Über den Willen in der Natur (1836, Naturaren hautamenaz)
  • Die Beiden Grundprobleme der Ethik (1841, Etikaren funtsezko bi arazoak)
  • Parerga und Paralipomena (1851, Parerga eta Paralipomena)
  • Aphorismen zur Lebenswisheit (Aforismoak bizitzaren jakinduriari buruz).

Erreferentziak

aldatu

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu