Gizona Abere hutsa da

liburua
Gizona abere hutsa da» orritik birbideratua)

"Gizona Abere hutsa[1] da" Joxe Azurmendi gipuzkoarrak idatzitako saiakera liburua da.

Gizona Abere hutsa da
Datuak
IdazleaJoxe Azurmendi (1975)
Argitaratze-data1975
GeneroaSaiakera
Jatorrizko izenburuaGizona Abere hutsa da
HerrialdeaEuskal Herria

Joxe Azurmendik bere pentsamenduan oinarrizko kategoria den gizaberea[2] lantzen du liburuan. Gai hori garai bereko Gizaberearen bakeak eta gerrak liburuan eta berriagoa den Gizabere kooperatiboaz liburuan ere landuko du.

Antropologia eta etologia kontutan hartuz gizakiaren ikuspegi materialista eta antitraszendentea lantzen da Konrad Lorenz etologoaren ekarpenen argitan. Joxe Azurmendiren pentsamenduan oinarrizko kategorietako bat da gizaberearena.[2]

Azurmendiren hitzetan erreakzio gisa idatzi zuen psikologia konduktistaren aurka, katolizismo tradizonalaren aurka eta garai hartan gizaki berria amesten zuen marxismo ortodoxo eta pedagogia eraldatzailearen aurka. Azurmendik ohartaziko du ezertan hasi aurretik ezin dela gizakiaren animaltasuna ahaztu.

« Gizona abere bat da... baina ez du hori aitortu nahi.[...] Mitoak beti besterik sines arazi nahi izan dio gizonari. Besteak beste, iraultzaren mitoak ere bai. Eta erlijioak, filosofiak eta ideologiak eta, sarri, zientziak ere, gizonak bere buruari besterik frogatzeko ahaleginak ziren. Berez, gizona, abererik ez dela sinetsi nahi lukeen abere bat da.[3] »


« Onar dezagun gizona abere bat dela, abere hutsa. Historia guztia abere honen historia dela, bestelako promesarik gabe. Jakina: lehen arrazoimenaren, edo eta, historiaren helburu absoluturen baten esklabu bazen, ez dezagun gizona orain, natura absolutuaren esklabua bihur. Gizonaren naturak konstituzio irekia du.[4] »


Liburuari, erreakzioa sortuko zuelakoan eta argitaratzeko zailtasunak izango zituelakoan, hitzaurre berezia jarri zitzaion. Hitzaurre horrek liburuan lantzen den tesiaren aurkakoa aurkezten du. Era berean Azurmendik, bere hirugarren eta laugarren abizenak erabiliz, Lazkano Mendizabal sinatu zuen liburua.

Ikus, gainera aldatu

Bibliografia aldatu

  • Agirre, L.: Joxe Azurmendirekin solasaldia jakingunea webgunean.
  • Azurmendi, H. 2019: Joxe Azurmendiren nazioa Nazionalismo Ikerketen argitan. Abertzaletasun kulturalaren defentsa Euskal Herri garaikidean, Doktore tesia, EHU.
  • Azurmendi, J. 2013: Berrogeita hamar urte idazlanean, RIEV, 58 (2): 260-283.
  • Etxeberria, A. eta Pérez, J.I. 2020: Gizaberea, eboluzioa eta kooperazioa, Jakin, 237/38: 161-178.
  • Jimenez, J. eta Olariaga, A. 2010: Joxe Azurmendi. Askatasunaren pentsalaria, Hegats, 45: 163-182.
  • Mendiguren, X. 2010: Txango bat, Azurmendiren liburuetan barrena, Hegats, 45: 19-26.
  • Rodriguez, F. 2010: Joxerenak atzera begira (J. Azurmendiren saiakeragintzaz), Hegats, 45: 27-41.
  • Urdangarin, M. 2020: Gizabere kooperatiboa krisian bizitzeko mito gisa: zaurgarritasuna, interdependentzia eta erantzukizuna, Jakin, 237/38: 179-192.

erreferentziak aldatu

  1. Joxe Azurmendiri buruzko bere doktore tesian Haritz Azurmendik izenburuko huts horren esanahi bikoitza nabarmentzen du: batetik, gizakia abere soil dela, ez aingeru; bestetik, hutsune hori gizabere bakoitzaten proiektuak garatzeko espazio irekia dela. Ik. in Azurmendi, H. 2019: Joxe Azurmendiren nazioa Nazionalismo Ikerketen argitan. Abertzaletasun kulturalaren defentsa Euskal Herri garaikidean, Doktore tesia, EHU. 117.or.
  2. a b Azurmendi, H. 2019: Joxe Azurmendiren nazioa Nazionalismo Ikerketen argitan. Abertzaletasun kulturalaren defentsa Euskal Herri garaikidean, Doktore tesia, EHU. 117.or.
  3. Azurmendi, J.: Gizona abere hutsa da, Oñati, EFA, 1975. 13-14. or.
  4. Azurmendi, J.: Gizona abere hutsa da, Oñati, EFA, 1975. 143. or.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.