Georg Simmel
Georg Simmel (Berlin, 1858ko martxoaren 1ean – Estrasburgo, 1918ko irailaren 28an) filosofo eta soziologo alemaniarra izan zen. Soziologo ezohiko eta heterodoxoa, diziplinen eta eskolen arteko mugak gainditu zituen eta diziplinartekotasun praktikara eraman zuen.
Georg Simmel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Berlin, 1858ko martxoaren 1a |
Herrialdea | Prusiako Erresuma |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Estrasburgo, 1918ko irailaren 26a (60 urte) |
Heriotza modua | : gibeleko minbizia |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Berlingo Humboldt Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, soziologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Berlingo Humboldt Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Max Weber |
Mugimendua | Neokantismoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Simmel-ek filosofia eta historia ikasi zuen Berlingo Unibertsitatean eta 1881ean doktoretza eskuratu zuen. Nahiz eta unibertsitateko irakasle bilakatu, bigarren mailako postu bat baino ez zuen eskuratu, ''privatdozent''. Egoera honetan zegoelarik, soldata eskubiderik gabeko irakurle bezala aritu zen eta mantenu bakarra ikasleen matrikulen bitartez jaso zuen. Hala ere, Simmel aurrera egin zuen hizlari bikaina zelako eta ikaslea andana erakartzen zuelako. Max Weber-en laguntza izan arren, ez zuen bere irakasle egoera egonkortuko 1901a arte. Max Weber eta Ferdinand Tönnies-ekin batera ''Alemaniako Soziologia Elkartea'' eratu zuen.
Simmel-en arabera, soziologia gizarte-elkarrekintzaren azterketan oinarritu behar da. Giza harremanetan gertatzen diren elkarrekintza arauak antzeman behar ditu. Bere heziketa Kantiarra dela eta, a priori soziologikoen bilaketan dihardu, eta horretarako, prozedura intuitiboak erabiliko ditu. Soziologo alemaniarren lehenengo belaunaldietako kide izanik, bere ikuskera neo-kantiarra antipositibismo soziologikoaren oinarri izan zen. Bere oinarrizko galdera zera zen: “Zer da gizartea?” (Kant-en “Zer da natura?” galderari zeharkako aipamena eginez). Hala, indibidualizazioa eta gizarte hausturaren inguruko lehen analisiak egin zituen. Simmel-en arabera, kultura honela definitzen zen: “ erakundeen bitartez historian zehar objektibatuak izan diren kanpoko formetan gizabanakoen sorkuntza”. “Eduki” eta “forma” terminoen arabera berezitu zituen fenomeno sozialak eta kulturalak; joan-etorriko eragina zuten biek: forma eduki bilakatzen da, eta alderantziz ere, egoeraren arabera.
Zenbait mintegi publiko eta pribatuetan eman zituen hitzaldietan oinarrituta, hainbat gairen inguruan idatzi zuen: dirua; moda; emakumeak; edergailua; artea; hiria; arrotza; pobreak; sekta; soziabilitatea; gizabanakoa; elkarrekintza; gizarte lotura... Diruaren filosofia (1900an argitaratua) bere maisulana kontsideratzen da.
Bere garaiko eta gaur egungo zenbait intelektualengan eragin zuzena izan du, hala-nola: Max Weber; Karl Mannheim; Alfred Schütz; Raymond Aron; Erving Goffman; Howard Becker; Anselm Strauss; Georg Lukacs; Zygmunt Bauman.
Simmel erreferentzia garrantzitsua izan zen Chicagoko Soziologia Eskolarentzat eta hiri-soziologiaren aitzindaritzat hartzen da . Eragin handia izan du ere Elkarrekintza Sinbolikoan, Etnometodologian eta orientazio kognitiboa duten beste soziologietan.
Lan nagusienak
aldatu- Zur Psychologie der Frauen (1890)
- Über sociale Differenzierung (1890)
- Die Probleme der Geschichtsphilosophie (1892)
- Einleitung in die Moralwissenschaft (1892/93)
- Philosophie des Geldes (1900)
- Zur Psychologie der Scham (1901)
- Brücke und Tür. (1903)
- Die Religion (1906)
- Soziologie (1908)
- Grundfragen der Soziologie (1917)
- Der Konflikt der modernen Kultur (1918) )