Teknikaren meditazioa

liburua

Teknikaren meditazioa Joxe Azurmendi zegamarrak idatzitako saiakera liburua da.

Teknikaren meditazioa
Datuak
IdazleaJoxe Azurmendi (1998)
Argitaratze-data1998
GeneroaSaiakera
Jatorrizko izenburuaTeknikaren meditazioa
ArgitaletxeaGipuzkoa Donostia Kutxa
HerrialdeaEuskal Herria
SariakIrun Hiria saria

Teknikaren meditazioaren bidez modernitatearen meditazioa egin du Azurmendik. Aro Modernoa Errenazimentuaren eta horren askatasunaren aurkako erreakzio gisa aurkeztuko du, ordenaren ezarketa berria bezala. Ildo horretan, Aro Modernoan arrazoimen zientifiko edo teknikoak hartuko du nagusitasuna eta horrek esan nahi du gizartearen antolaketa teknikoa diseinatu eta aplikatzen dela, gizartearen kontrol tekniko baterantz. Azurmendik modernitatean nagusitu den arrazoimen horretan ikusiko du kapitalismoaren nagusitzearen arrazoia.

Hiroshima, Nagasaki-Seveso, Bhopal, Harrisburg, Txernobil: katastrofeak izan dira azkenean erremedio gabe teknikaren meditazioa -modernitatearen birgogoeta kritikoarekin- inposatu dutenak.

Alde batetik zientzia eta teknika miretsi egiten diren bitartean, haietxen beldur gara bestetik honezkero: giza bizitzarentzat aurrerapen eta onura handiak itxaroten jarraitzen baitugu haietatik, baina une berean beldur gara aurrereapen horiekin guztiekin laster ez ote gaituzten zeharo hondatuko geu eta gure mundutxoa. Beraz, mugimendu ekologistak eta Alderdi Berdeak, etab., zabaltzen eta indartzen ari dira bazter guztietan: alegia, naturaren, bizitzaren, razionalitatearen orain artekoak baino bestelako sentierak eta kontzeptuak.

Teknikaren beldur hori fenomeno berria da, era honetan behintzat, mendebaleko gizartean. Moderniaren ezaugarri markatuena zientziaren eta teknikaren optimismo kasik absolutua izan dela, kontu egiten badugu, beldur honetan Aro berri baten goizargia adierazten da, edo gutxienez Aro zahar baten ilunabar zantzuak.

Azurmendik Euskal Herritik hausnartuko du gaia. Euskal Herriaren berezitasuna da modernitaterik eta horri dagozkion iraultzarik ez zuela izan zegokion garaian eta orain denak batera etorri zaizkio, iraultza teknikoa barne. Euskal Herrian Karlos Santamariak hausnartu ditu batez ere gai horiek. Joxe Azurmendik Santamariari eta honen maisu pertsonalistei jarraituko die.

Orokorrago, ordea, gai hauek I. eta II. Mundu Gerraz gero, Europako eta Ipar Amerikako pentsamenduan maiz gogoetatu izan dira. Eskola eta joera filosofiko diferentetan, momentu eta era ezberdinetan, eginez eginez joan da teknikaren meditazio hori. Joxe Azurmendik aintzat hartuko ditu Heideggeren idatziak eta Frankfurteko eskolako maisuak (Horkheimer, Marcuse, Habermas).

Ikus, gainera aldatu

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.