Ireki menu nagusia

Joxemari Azurmendi Otaegi (Zegama, Gipuzkoa, 1953a) euskal irakasle, idazle eta itzultzailea. Ezaguna da batez ere XX. mendeko azken bi hamarkadetan Asterix eta Tintinen komikiak euskaratzeko lanari esker.[1]

Joxemari Azurmendi
Bizitza
Jaiotza Zegama1953  (65/66 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak katedraduna eta itzultzailea

Eduki-taula

BiografiaAldatu

Joxe Azurmendi filosofoaren anaia, Zegaman egin zituen lehen ikasketak. Filosofia eta Letrak Donostiako Deustuko Unibertsitatean ikasi zuen. Ogibidez, euskarazko irakaslea eta itzultzailea izan da. HABEko irakaslea izan zen eta, ondoren, Eusko Jaurlaritzaren sail desberdinetako teknikaria. 1992an Debako Tene Mujika Literatur Lehiaketa "Joseren historia" ipuinarekin irabazi zuen.[2]

ObraAldatu

IpuinakAldatu

ItzulpenakAldatu

Ia itzulpen gehienak frantsesetik eginak daude. Dena dela, badira ere katalanatik, galieratik eta ingelesatik erakarritakoak.

  • Obelixen galera. Jatorrizko egilea: Albert Uderzo. Donostia: Elkarlanean, 1999.
  • Izen baten bila. Jatorrizko egilea: María Victoria Moreno. Galizieratik itzulia. Donostia: Elkar, 1997.
  • Drakularen etxean. Jatorrizko egilea: Bram Stoker. Ingelesetik itzulia. Donostia: Elkar, 1995.
  • Izar misteriotsua. Jatorrizko egilea: Hergé. Donostia: Elkar, 1993.
  • Ottokarren zetroa. Jatorrizko egilea: Hergé. Donostia: Elkar, 1993.
  • Asterix eta normandoak. Jatorrizko egilea: René Goscinny. Donostia: Elkar, Grijalbo-Dargaux Junior, 1993.
  • Buruzagien burruka. Jatorrizko egilea: René Goscinny. Donostia: Elkar, Grijalbo-Dargaux Junior, 1993.
  • Asterix eta Kleopatra. Jatorrizko egilea: René Goscinny. Donostia: Elkar, Grijalbo-Dargaux Junior, 1992.
  • Asterix Helvetian. Jatorrizko egilea: René Goscinny. Donostia: Elkar, Grijalbo-Dargaux Junior, 1992.
  • Asterix legionaria. Jatorrizko egilea: René Goscinny. Donostia: Elkar, Grijalbo-Dargaux Junior, 1992.
  • Urrezko igitaia. Jatorrizko egilea: René Goscinny. Donostia: Elkar, Grijalbo-Dargaux Junior, 1992.
  • Tintin eta marrazoen aintzira. Jatorrizko egilea: Hergé. Donostia: Elkar, 1991.
  • Asterix Belgikan. Jatorrizko egilea: René Goscinny. Donostia: Elkar, Grijalbo-Dargaux Junior, 1991.
  • Asterix eta godoak. Jatorrizko egilea: René Goscinny. Donostia: Elkar, Grijalbo-Dargaux Junior,1991.
  • Asterix galiarra. Jatorrizko egilea: René Goscinny. Donostia: Elkar, Grijalbo-Dargaux Junior,1991.
  • Asterix Hispanian. Jatorrizko egilea: René Goscinny. Donostia: Elkar, Grijalbo-Dargaux Junior, 1991.
  • Arrosa eta ezpata. Jatorrizko egilea: René Goscinny. Donostia: Elkar, Grijalbo-Dargaux Junior, 1991.
  • Bidaia handia. Jatorrizko egilea: René Goscinny. Donostia: Elkar, Grijalbo-Dargaux Junior, 1990.
  • Sidneyrako 714 hegaldia. Jatorrizko egilea: Hergé. Donostia: Elkar, 1990.
  • Obelix eta konpainia. Jatorrizko egilea: René Goscinny. Donostia: Elkar, Grijalbo-Dargaux Junior, 1990.
  • Belarri hautsia. Jatorrizko egilea: Hergé. Donostia: Elkar, 1989.
  • Tintin Ameriketan. Jatorrizko egilea: Hergé. Donostia: Elkar, 1989.
  • Tintin Tibeten. Jatorrizko egilea: Hergé. Donostia: Elkar, 1989.
  • Tournesolen auzia. Jatorrizko egilea: Hergé. Donostia: Elkar, 1989.
  • Asterix Korsikan. Jatorrizko egilea: René Goscinny. Donostia: Elkar, Grijalbo-Dargaux Junior, 1989.
  • Zesarren oparia. Jatorrizko egilea: René Goscinny. Donostia: Elkar, Grijalbo-Dargaux Junior,1989.
  • Zanga handia. Jatorrizko egilea: René Goscinny. Donostia: Elkar, Grijalbo-Dargaux Junior, 1989.
  • Asterixen odisea. Jatorrizko egilea: René Goscinny. Donostia: Elkar, Grijalbo-Dargaux Junior, 1989.
  • Eguzkiaren tenplua. Jatorrizko egilea: Hergé. Donostia: Elkar, 1988.
  • Kristalezko 7 bolak. Jatorrizko egilea: Hergé. Donostia: Elkar, 1988.
  • Aztia. Jatorrizko egilea: René Goscinny. Donostia: Elkar, Grijalbo-Dargaux Junior, 1988.
  • Liskarra. Jatorrizko egilea: René Goscinny. Donostia: Elkar, Grijalbo-Dargaux Junior, 1988.
  • Asterix Indian edo Mila eta bat orduen ipuina. Jatorrizko egilea: René Goscinny. Donostia: Elkar, Grijalbo-Dargaux Junior, 1988.
  • Asterixen semea. Jatorrizko egilea: René Goscinny. Donostia: Elkar, Grijalbo-Dargaux Junior, 1988.
  • Tintin urre beltzaren lurraldean. Jatorrizko egilea: Hergé. Donostia: Elkar, 1987.
  • Arbernoko ezkutua. Jatorrizko egilea: René Goscinny. Donostia: Elkar, Grijalbo-Dargaux Junior, 1987.
  • Asterix Britanian. Jatorrizko egilea: René Goscinny. Donostia: Elkar, Grijalbo-Dargaux Junior, 1987.
  • Asterix eta pertza. Jatorrizko egilea: René Goscinny. Donostia: Elkar, Grijalbo-Dargaux Junior, 1987.
  • Asterix Galiako itzulian. Jatorrizko egilea: René Goscinny. Donostia: Elkar, Grijalbo-Dargaux Junior, 1987.
  • Zesarren erramu-koroa. Jatorrizko egilea: René Goscinny. Donostia: Elkar, Grijalbo-Dargaux Junior, 1987.
  • Jainkoen egoitza. Jatorrizko egilea: René Goscinny. Donostia: Elkar,Grijalbo-Dargaux Junior, 1987.
  • Adarbakarraren sekretua. Jatorrizko egilea: Hergé. Donostia: Elkar, 1986.
  • Faraoiaren zigarroak. Jatorrizko egilea: Hergé. Donostia: Elkar, 1986.
  • Loto urdina. Jatorrizko egilea: Hergé. Donostia: Elkar, 1986.
  • Tintin Kongon. Jatorrizko egilea: Hergé. Donostia: Elkar, 1986.
  • Uharte beltza. Jatorrizko egilea: Hergé. Donostia: Elkar, 1986.
  • Asteriz gladiadorea. Jatorrizko egilea: René Goscinny. Donostia: Elkar, 1986.
  • Asterix joku olinpikoetan. Jatorrizko egilea: René Goscinny. Donostia: Elkar, Grijalbo-Dargaux Junior, 1986.
  • Xarpa. Jatorrizko egilea: Josép Vallverdú. Donostia: Elkar, 1985. Katalanez itzulita.
  • Rackham gorriaren altxorra . Jatorrizko egilea: Hergé. Donostia: Elkar, 1985.

ErreferentziakAldatu

  1.    .
  2.   Mendiguren, Xabier (1994) Ipuin bakarrak Elkar 180. orrialdea ISBN 84-7917-408-0 .

Kanpo loturakAldatu