Ernst Jünger

idazle alemaniarra

Ernst Jünger (Heidelberg, Alemania, 1895eko martxoaren 29a - Wiflingen, 1998ko otsailaren 17a) alemaniar eleberrigilea izan zen.

Ernst Jünger

Bizitza
JaiotzaHeidelberg1895eko martxoaren 29a
Herrialdea Alemania
HeriotzaRiedlingen1998ko otsailaren 17a (102 urte)
Hobiratze lekuaWilflingen Cemetery (en) Itzuli
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaLeipzigeko Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmilitarra, entomologoa, filosofoa, idazlea, eguneroko-idazlea, kazetaria, zientzia-fikzio idazlea eta poeta
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
MugimenduaConservative Revolution (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraDeutsches Heer
Graduasoldadu
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

juenger-haus.de
IMDB: nm1297780 Musicbrainz: 271ee9ff-aae5-4a3c-b440-426e35c66134 Find a Grave: 9761372 Edit the value on Wikidata
Ernst Jünger, ezkerrean, 1986an.

Biografia

aldatu

Hamazazpi urte zituela sortetxea utzi ondoren, Atzerriko Legioan Afrikan barrena ibili eta Lehen Mundu Gerran aritu zen.

Ideologia nihilista baten ildotik abiatu zen orduan eta gerra, odolaren eta izpirituaren batasun magikoa bideratzen duen estetika helburutzat jo zuen hasierako obretan: In Stahlgewittern (1920, Altzairuzko ekaitza), Der Kampf als inneres Erlebnis (1922, Gerra, gure ama), Feuer und Blut (1926, Sua eta odola).

Hitlerren aldekoa ez zen arren, makinismoaren eta nazio-iraultzaren alde argitara eman zituen idatziez baliatu ziren naziak propaganda egiteko; hala ere Jüngerrek nazismoa obra batzuetan kondenatu egin zuen: Auf den Marmorklippen (1939, Marmorezko amildegien gainean), Der Friede (1943, Bakea, autobigrafia oharren bilduma) eta Heliopolis (1949). Eztabaidagai izan da beti Jünger eta askok leporatu diote joera garbirik agertu ez izana.

Azken obretan, gizabanakoaren papera nabarmendu zuen, diktadura eta masa guztien aurrean: Gläserne Bienen (1957), Aladins Problem (1983).

1989an Honoris causa doktore izendatu zuten Jünger Euskal Herriko Unibertsitatean. Gertaerak gogoeta eragin zuen bere egokitasunaz[1].

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ernst Jünger  

Erreferentziak

aldatu
  1. Azurmendi, Joxe (1997): “Nietzsche, Jünger: Anekdota baten esanahi paradigmatikoak” in Demokratak eta biolentoak, Donostia, Elkar. 75-125 or. ISBN 84-7917-744-6