Latindar alfabetoa
Latindar alfabetoa gaur egun munduan gehien erabiltzen den alfabetoa da, 2500 milioi pertsona baino gehiagorekin. 26 letra ditu oinarrian, baina hizkuntza batzuek aldaera batzuk dituzte. Euskal alfabetoa haren aldaera bat da, oinarrizko latindar alfabetoari ñ letra erantsita eta c letraren aldaeratzat ç ere onartuta. Antzinako Erromak uzitako ondare gisa, Mendebaldeko hizkuntzen alfabetoa da; hau da, euskarak ez ezik, latindar alfabetoa darabilte ingelesak, alemanak, frantsesak, gaztelaniak, italierak eta portugesak ere, adibidez; bai eta hizkuntza horien sorburu diren herrialdeek kolonizatutako lurraldeetako beste hizkuntza askok ere.
Erabiltzen duten hizkuntzen artean honako hauek daude:
- afrikaans
- aguaruna
- aimara
- albaniera
- alemana
- aragoiera
- asturiera
- azerbaijanera
- katalana
- txekiera
- txono hizkuntza
- kroaziera
- daniera
- eslovakiera
- esloveniera
- gaztelania
- esperantoa
- estoniera
- euskara
- faroera
- fijiera
- finlandiera
- frantsesa
- friuliera
- galiziera
- groenlandiera
- guambiera
- guaraniera
- guna
- hausa
- hawaiiera
- hungariera
- indonesiera
- ingelesa
- irlandera
- islandiera
- italiera
- javera
- kawesqar
- kazakhera
- kirgizera
- latina
- letoniera
- lojbanera
- letoniera
- lituaniera
- maltera
- maputxea
- malaysiera
- maia
- na´vi hizkuntza
- nahuatl
- napoliera
- nederladera
- norvegiera
- nheengatu
- okzitaniera
- poloniera
- portugesa
- ketxua
- Rapa Nui
- errumaniera
- selknam
- serbiera
- somaliera
- swahilia
- suediera
- tangale
- tahitiera
- turkiera
- turkmenera
- tzeltal
- tzotzil
- uzbekera
- vietnamera
- wayu
- yagan
- yine
Haietaz gain, pinyin (txineraren transkripzioa latindar karaktereetara), romaji (japonieraren transkripzioa latindar karaktereetara) eta koreeraren erromanizazioan ere erabiltzen da latindar alfabetoa.
Gaur egun, latindar alfabeto adierazpena erromatarrek erabiltzen zuten alfabetoaren eratorri orori erreferentzia egiteko erabiltzen da. Aldaera horiek letrak galdu zein gehi ditzakete. Bestalde, mendeetan zehar letra asko aldatu egin dira: adibidez, xeheak, Erdi Aroan garatu baitziren.
Erromatarrek dena letra larrien bidez idazten zuten, eta askotan erdiko puntuak erabiltzen zituzten, silabak edo hitzak bereizteko.
Gaur egun erabiltzen diren puntuazio markak puntuazio sistema modernoagoa dira.
Oinarrizko latindar alfabetoko letrakAldatu
Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundeak araututako oinarrizko latindar alfabetoak 26 letra ditu:
Larria | Xehea | Izena |
---|---|---|
A | a | A |
B | b | Be |
C | c | Ze |
D | d | De |
E | e | E |
F | f | Efe |
G | g | Ge |
H | h | Hatxe |
I | i | I |
J | j | Jota |
K | k | Ka |
L | l | Ele |
M | m | Eme |
N | n | Ene |
O | o | O |
P | p | Pe |
Q | q | Ku |
R | r | Erre |
S | s | Ese |
T | t | Te |
U | u | U |
V | v | Uve |
W | w | Uve bikoitz |
X | x | Ixa |
Y | y | I greko |
Z | z | Zeta |