Baxkortostan
Baxkortostan[1], Baxkortostango Errepublika (errusieraz: Респу́блика Башкортоста́н, translit.: Respublika Baxkortostan; baxkireraz: Башҡортостан Республикаһы, Başqortostan Respublikahı) edo Baxkiria (errusieraz: Башки́рия) Errusiako subjektu federal bat da, errepublika bat zehazki, Uralen eta Volga ibaiaren artean hedatua. 143.600 km²ko eremua du eta 2010ean 4.072.292 biztanle zituen[2]. Hiriburua Ufa da.
Baxkortostan | |||
---|---|---|---|
Errusia | |||
Ereserkia | |||
Baxkortostango Errepublikako Ereserkia | |||
Administrazioa | |||
Izen ofiziala | Башҡортостан Республикаhы Республика Башкортостан | ||
Estatu burujabe | Errusia | ||
ISO 3166-2 | RU-BA | ||
Hiriburua | Ufa | ||
Baxkortostango Errepublikako Lehen Ministroa | Andrey Nazarov (en) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 54°28′N 56°16′E / 54.47°N 56.27°E | ||
Azalera | [convert: invalid number] km² | ||
Mugakideak | Udmurtia, Tatarstan, Perm kraia, Sverdlovsk oblasta, Txeliabinskeko oblasta, Orenburg oblasta eta Perm Oblast (en) | ||
Punturik altuena | Jamantau | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 4.016.481 (2021) −21.670 (2020) | ||
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km² | ||
Hizkuntza ofiziala | errusiera eta Baxkirera | ||
Ordu eremua | Jekaterinburgeko ordua, UTC+05:00 eta Asia/Yekaterinburg (en) | ||
Matrikula | 02 eta 102 | ||
bashkortostan.ru |
Geografia
aldatuBaxkiria laua da mendebaldean eta menditsua ekialdean.
Hiriburuaz gain, hiri nagusiak Sterlitamak, Neftekamsk, Iximbai eta Salavat dira[3].
Historia
aldatuBaxkirra jatorriz turkiar herria zen; IX. mendean Ural mendialdean egokitu eta musulman bihurtu ziren Astrakhango khan herriaren eraginez. XVII. mende hasieran Errusiako gudarostearen esku geratu ziren eta Iemelian Pugatxov kosakoaren altxamenduan parte hartu ondoren (1773), tsarraren gudarosteek xehakatu zituzten. 1917ko azaroaren 8an aldarrikatu zen sobietar gobernua Ufan. Boltxebike eta Armada Zuriaren arteko gatazkak ez ziren amaitu 1919an Baxkiriako Sobiet Errepublika autonomoa osatu zen arte. 1991 arte Errusiako Errepublika sobietarra zeneko hamasei errepublika autonomoetako bat izan zen.
Ekonomia
aldatuNekazaritzan laboreak eta ardi nahiz zerri aziendak dira aipagarrienak. Petrolio, burdin, manganeso, kobre eta urre hobiak daude, eta baita harrikatza ere. Industria metalurgikoa, mekanikoa, kimikoa eta janari industria nabarmentzen dira. Zentral hidroelektrikoa dago Ufan.
Demografia
aldatu2010ean Baxkortostanek 4.072.292 biztanle zituen; %36,1 errusiarrak ziren, %29,5 baxkirrak eta %25,4 tatariarrak[2].
Talde etnikoa |
1926ko errolda | 1939ko errolda | 1959ko errolda | 1970ko errolda | 1979ko errolda | 1989ko errolda | 2002ko errolda | 2010ko errolda1[2] | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Kopurua | % | Kopurua | % | Kopurua | % | Kopurua | % | Kopurua | % | Kopurua | % | Kopurua | % | Kopurua | % | |
Baxkirrak | 625.845 | 23,5 | 671.188 | 21,2 | 737.744 | 22,1 | 892.248 | 23,4 | 935.880 | 24,3 | 863.808 | 21,9 | 1.221.302 | 29,8 | 1.172.287 | 29,5 |
Errusiarrak | 1.064.707 | 39,9 | 1.281.347 | 40,6 | 1.418.147 | 42,4 | 1.546.304 | 40,5 | 1.547.893 | 40,3 | 1.548.291 | 39,3 | 1.490.715 | 36,3 | 1.432.906 | 36,1 |
Tatariarrak | 621.158 | 23,3 | 777.230 | 24,6 | 768.566 | 23,0 | 944.505 | 24,7 | 940.436 | 24,5 | 1.120.702 | 28,4 | 990.702 | 24,1 | 1.009.295 | 25,4 |
Txuvaxak | 84.886 | 3,2 | 106.892 | 3,4 | 109.970 | 3,3 | 126.638 | 3,3 | 122.344 | 3,2 | 118.509 | 3,0 | 117.317 | 2,9 | 107.450 | 2,7 |
Mariak | 79.298 | 3,0 | 90.163 | 2,9 | 93.902 | 2,8 | 109.638 | 2,9 | 106.793 | 2,8 | 105.768 | 2,7 | 105.829 | 2,6 | 103.658 | 2,6 |
Ukrainarrak | 76.710 | 2,9 | 99.289 | 3,1 | 83.594 | 2,5 | 76.005 | 2,0 | 75.571 | 2,0 | 74.990 | 1,9 | 55.249 | 1,3 | 39.875 | 1,0 |
Besteak | 113.232 | 4,2 | 132.860 | 4,2 | 129.686 | 3,9 | 122.737 | 3,2 | 115.363 | 3,0 | 111.045 | 2,8 | 118.856 | 2,9 | 109.249 | 2,7 |
1 97.572 pertsona datu base administratiboetan erregistratu ziren talde etnikoa adierazi gabe. Multzo horretako banaketa etnikoa adierazi zutenena bezalakoa zela jo da[2]. |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/02/25 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia, 155. araua - Europako eskualde historiko-politiko nagusiak
- ↑ a b c d «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
- ↑ Baxkortostan Berriaren Estilo Liburua. Berria.info
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |