Thorn
(«Þ» orritik birbideratua)
þorn edo thorn (larriz Þ, xehez þ) antzinako ingelesez, Erdi Aroko ingelesez, islandieraz, gotikoz eta antzinako eskandinavieraz erabiltzen duten latindar hizki ezohikoa da. ᚦ (erraldoi) errunatik hartua, ahoskatzean frikari horzkari ahoskabe ([θ]) edo ahostuna ([ð]) da. Hala ere, egun bizirik dagoen hizkuntza bakarrean, islandieraz hain zuzen ere, frikari hobikari ahoskabe laminala ([θ̠] edo [ð̠])[1] da.
Informatikan
aldatuUnicoden duen eskema hau da:
- Þ larria:
U+00DE
- þ xehea:
U+00FE
QWERTY teklatuan, berriz, Alt+0222 (Þ , larria) eta Alt+0254 (þ , xehea) dira.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Pétursson, Magnus. (1971). «Étude de la réalisation des consonnes islandaises þ, ð, s, dans la prononciation d'un sujet islandais à partir de la radiocinématographie» Phonetica 33: 203–216. doi: ..