Ireki menu nagusia

Groenlandiera[1] (Kalaallisut) eskimo-aleutiar hizkuntza nagusia da.[2] 54.000 pertsonak hitz egiten dute Groenlandian (Kalaallit Nunaat), hango hizkuntz ofiziala eta mintzatuena delarik.[3] Groenlandierazko hiztun gehiago daude beste hiztun eskimo-aleutiar guztiek (tartean inuktituterazkoak) bat eginda baino.

Groenlandiera
Kalaallisut
Idioma groenlandés.png
Datu orokorrak
Lurralde eremua Groenlandia, Danimarka
Hiztunak 58.000
Ofizialtasuna  Groenlandia
Araugilea Oqaasileriffik (Groenlandierazko Kontseilua)
Hizkuntza familia
giza hizkuntza
Eskimo-Aleut languages Itzuli
Inuit languages Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia SOV hizkuntza, hizkuntza eranskari, hizkuntza polisintetikoa eta hizkuntza ergatiboa
Alfabetoa latindar alfabetoa, Q4532731 Itzuli eta eskandinaviar braillea
Aurrekaria Middle Greenlandic language Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1 kl
ISO 639-2 kal
ISO 639-3 kal
Ethnologue kal
Glottolog kala1399
Wikipedia kl

Bere familiaren beste hizkuntzak bezala, polisintetiko eta ergatiboa da. Ia ez du hitz elkarturik. Groenlandian hiru aldaera nagusi daude: iparraldeko, mendebaldeko eta ekialdeko groenlandiera. Mendebaldeko groenlandiera, hiztun gehiago dituena, kalaallisut. Iparraldekoa, inuktun izenekoa, Qaanaaq (Thule) inguruan mintzatua da eta inuiterarekin lotura estua du.

AdibideaAldatu

« Inuit tamarmik inunngorput nammineersinnaassuseqarlutik assigiimmillu ataqqinassuseqarlutillu pisinnaatitaaffeqarlutik. Silaqassusermik tarnillu nalunngissusianik pilersugaapput, imminnullu iliorfigeqatigiittariaqaraluarput qatanngutigiittut peqatigiinnerup anersaavani.
Gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela; eta ezaguera eta kontzientzia dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu beharra dute.
»

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 1. artikulua


ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Groenlandiera  
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.


  Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.