Puntuazio marka
Puntuazio marka edo puntuazio ikurra Mendebaldean idazketa ulergarria egiteko erabiltzen den tresna da. Gehienetan, geldiuneak adierazteko erabiltzen dira.
Idazketa eraikuntza linealeko komunikazio era bat da: guztia aldi berean idaztea ezinezkoa denez, ideiak banatu, hierarkizatu eta ordenan jartzeko beharra dago.
Puntuazio marken egiturak testuari idazketa eta ulermena errazten diote. Honako helburuak dituzte:
- Testua egituratzea.
- Perpaus eta paragrafoak mugatzea.
- Ideia nagusiak indartzea.
- Bigarren mailako ideiak ordenatzea.
- Anbiguotasunak kentzea.
Ohiko puntuazio markak
aldatuMendebaldeko idazkeretan, baita euskaraz ere[1], honako puntuazio zeinuak erabiltzen dira, besteak beste:
- Puntua (.)
- Koma edo kakotxa (,)
- Bi puntu (:)
- Hiru puntu edo etenpuntuak (...)
- Puntu eta koma (;)
- Galdera ikurra (?)
- Harridura ikurra (!)
- Komatxoak edo aipu markak (")
- Marra (–)
- Parentesiak, kortxeteak eta bestelakoak ({[()]})
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Sarrera - Euskara Batuaren Eskuliburua» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
Kanpo estekak
aldatu